Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aldéra-kárga, aldéra-kargía. (c). izena. Alde baterako karga. Burdixa egundoko aldera-kargiakin kargau giñuan eta kosta jakun etxera aillegatzia. Sin. áldero.
álderdi. 1. álderdi, álderdixa. (c). izena. Alde erdixa. Gorputza bi partetan bereizten badugu Atakia emon zotsan da alderdixa geratuta dauka./ Elgeta aldera joten daben alderdixa ziero erre jakuen etxiak su artuta. Azen.: aldérdi ere bai 2. aldérdi, aldérdixa. (c). izena. Aldea, partea.   Lado, parte. Arek bere alderdixa besteik eztau ikusten./ Danok ga onak norberan alderdixa zaintzen./ Kamisetiak alderdi bat zikiña dauka. Gutxi samar erabilia, eta hauen antzeko testuinguruetan. Azen.: bigarrenean, normalean. Sin. alde. 3. aldérdi, aldérdixa. (a). Partidu politikoa. Batuaren bidez ikasia. Lehen, partidu.
áldero, álderua. (d). izena. Alde baterako karga. Sin. aldéra-kárga.
aldez aurretik. (c). adberbioa. Aurretik.   De antemano. Aldez aurretik abixau bia dala esan dau.
áldi. 1. aldi, aldíxa. (a). izena. Vez. Kalera joaten dan aldi bakoitzian mozkortuta etxeratzen da./ Azkenengo aldixa izan deilla. Ik. aldiz. aldiko bat. (b). Aldi bakoitzean bat. Orrek mozkorrak aldiko bat arrapatzeittu./ Pastillak aldiko bat artu bia die. 2. aldi, aldixa. (c). izena. Denboraldia.   Período, temporada, racha. Gure amak aldixak eukitzeittu, batzutan primeran da beste batzutan gaizki./ Emen aldixa datorrenian aprobetxau ein bia da. áldi báten. (c). adberbioa. Denboraldi baten. Derrepentian ezkutau zan errittik eta aldi baten etzan agertu. ÁLDI BATERÁKO. Oiñ beintzat bakaziñotara joan biot aldi baterako, eta gero ikusikou zer eitten doun. aldi oneko edo txarreko egon. (c). esapidea. Umore edo aldarte oneko egon. Aldi oneko dagonian arrapatzen bozu, tira, baiña bestela ezaitte arrimau be eiñ. aldían aldíko. (c). esapidea. Garai bakoitzean garai hari dagozkionak.   En cada época los trabajos, etc., correspondientes. Ana eztago etxian; nobixuana juan da. Badakizu, aldian aldiko lanak./ Mutikotan azelakotxe billurra izaten giñuan konfesatzeko. Aldian aldiko prolemak. áldittan. (c). Batzuetan, boladatan. Aldittan burua etortzen jako, baina normalian eztau iñor ezautzen. áldixak izan. (c). esapidea. Boladak izan. Aldixak izaten zittuan gure amandriak; batzutan primeran, beste batzutan burua ziero galduta. 3. -aldi, -aldíxa. (a). atzizkia. Denborazko atzizkia. Ik. akordauáldi, diruáldi, emonáldi, larriáldi, negarráldi.
aldíkona, aldíkonia. (d). adjektiboa. (despektiboa.) Aldakorra, aldiak, boladak dituen emakumea. Etzaittez geixegi fixau, aldikonia da aura ta.
aldista, aldistie. adjektiboa. (Aramaio) Alde batera nahiz bestera jarduten duen pertsona. Ik. aldikona
aldiz. (a). izena. Veces. Iru aldiz deittu dotsut. Ik. bídar.
aldra, aldria. izena. (Eibar) ALDRADA. Lagun edo animalia talde handia, saldoa. Lentxuago pasau da egazti aldrada galanta. (AAG Eibes).
aldrébes. 1. aldrebes. (a). adberbioa. Oker, atzekoaz aurrera, alderantziz.   Al revés, del revés. Gauza guztiak aldrebes esateittu./ Jertsia aldrebes jantzi dozu. aldrebésko aldéra. (a). Okerreko erara. Zeukan mozkorrakin, periodikua aldrebesko aldera artuta ziarduan leitzen./ Prakak aldrebesko aldera dauzkazu. Ik. itxúlikaldera. 2. aldrebes. (b). adberbioa. Deseroso; urruti edo konbinazio txarra dagoelako.   A desmano. Uberarrei oso aldrebes gelditzen jakuen Elgeta eta agaittik pasau zien Bergara. Sin. eróso. 3. aldrebes, aldrebesa. (b). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza.   Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. Sin. moldékaitz, baldar. astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). esapidea.
aldrebeskeríxa, aldrebeskerixía. (b). izena. Aldrebes baten ekintza.   Torpeza, necedad, tontería. Aixkoriakin ogixa ebaitzen? Bueno bueno, oinddio aldrebeskerixa aundixauak ikusiko jittuau./ Aldrebeskerixaik ezizue esan.
aldrebéstu. (b). da-du aditza. Okertu, konplikatu, eta baita haserretu.   Complicar(se), enfollonarse, y también, enfadarse. Gauzak bein aldrebesten asi ezkero, eztauke akaburik./ Uskerixa bategaittik aldrebestu zan ikastolako anbientia./ Bi familixa orrek alkarrekin aldrebestuta dare.
1. ále.
© Jaione Isazelaia
1. ale, alía. (a). izena. Unidad, pieza. Sagar arbola orrek, amar ale emoittu./ Zazpi txal eruan zittuan ferixara eta etzeban aleik saldu. Barazki eta frutei buruz, batik bat. alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota. Keixia alian zeuala egin zeban izotza. Ik. loran egon.
2. ale, alía. (b). izena. Labore garaua.   Grano. Birrindduta ala aletan emoten dotsazu garagarra beixei? 3. ale, alía. (b). adjektiboa. Izenaren ondoren jarririk, handia, galanta.   Colocado detrás del nombre, grande. Egundoko neska alia azi da Miren./ Arek arrapau juan mozkor alia./ Etxuat sekula ikusi alako plaia aleik. Ik. garau (esanahi berdina dute, baina garau pertsonez bakarrik entzun izan dut). Ik. garau. 4. ále, áliak. (c). izena. Zenbaitek potroen, barrabilen eufemismo gisa darabil. Ik dauzkak aliak, ik. Ik. barrábill, pótro.
2. ále!. (a). interjekzioa. ALA!. Joan! Ospa!   Fuera! Benga, ale ortik, ixteko ordua da ta. Baita, norbait animatzeko egiten den deiadarra. Ale Marino, ale! onena aiz ta! Etim.: Frantseseko «allez», edo «alatu» (mover, empujar) aditza? ALE ALE! Ik. ala ala!.
alegerentzi, alegerentzixe. (Aramaio) "Alegrantzia, alaitasuna. Alegerentzi aundixe etorri jako orreaz personiorreaz." (Orm Aram).
alegínddu. (a). da aditza. Ahalegina egin, saiatu.   Esforzarse. Sin. alegina(k) eiñ. Sin. saiatu.
alégiñ, alegíña. (a). izena. Ahalegina.   Empeño. Alegiñ aundirik etzeban jarri igerixan ikasten. alégiña(k) eiñ. 1. alegiñak eiñ. (a). du aditza. Saiatu. Alegiña(k) eiñ arren etxako eskolaik buruan sartzen. Sin. alegínddu, saiatu. Ik. egíñal. 2. alegiñak eiñ. (b). Erregutu. Makiña bat alegiñ ein zotsan semiai, estudixatzera juan zeiñ, baiña alperrik.
alegorri, alegorrixa. (d). (Oñati) "Persona un poco apartada de la iglesia." (Izag Oñ).
álegre, álegria. (c). adjektiboa. ALEGERE (ARAM.). Alaia.   Alegre. Aretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera e, alegriak. Sot. (AA BergEus, 334. o.). / Oso gizon alegria zan./ Kantu baten! Orduen alegeriaue zan munduoi oin baiño. (Orm Aram). Alai hitza ulertzen da, baina erabili ez.