Ahozko generoak lantzeko gidak eta ariketak
Atal honetan ahozkotasuna lantzeko hainbat gida eta material didaktiko sartu ditugu, batzuk orokorrak eta beste batzuk genero jakin batzuk (ipuinak, txisteak...) lantzekoak. Espero dugu baliagarri izatea eta zure ekarpenak jasotzea. Horretarako iruzkinak erabil ditzakezu. Hona hemen aurkituko dituzun materialak.
- Txisteak kontatzeko gida eta txiste sorta.
- Ipuinak kontatzeko gida.
- Ipuin kontaketa lantzeko ariketak (HH)
- Kontaketa lantzeko ariketak (LH)
- Kantuaren bidez ahozkotasuna lantzeko ariketak (HH)
- Ahozkotasuna lantzeko danetariko baliabideen bilduma: onomatopeiak, hitz-jokoak, igarkizunak, elipsia, bitxikeriak...
- Ahozkotasuna lantzeko danetariko ariketen bilduma (DBH): ipuinak, eztabaidak, txisteak, irratigintza, bakarrizketak...
Bestalde, webgune honetako Grabaketak atalean aurki ditzakezu, batez ere, Koldo Eleizalde lehiaketara aurkeztutako hainbat lan: bertsoak, ipuinak, txisteak, irratsaioak... Uste dugu horiek ere baliagarri izango zaizkizuela.