Papereko mapa toponimikoa
Bergarako Udalak herriko mapa toponimikoa argitaratu zuen 2011n. Gerora, 2015ean, zenbait zuzenketa egin eta formatu digitaleko bigarren edizio bat moldatu zen, paperean argitaratu ez zena. Hori da hemen agertzen dena. Mapak, alde batetik, landa-eremua dakar: baserri-auzoetako eraikin, mendi, erreka eta abarren izenak; bestetik, berriz, herrigunea: kale, plaza, parke eta abarrak.
Paperezko bertsioa, 2011koa, eskuratu nahi izanez gero, Laboratorium museoan eska dezakezu.
Maparen gaineko edozein ekarpen edo zuzenketa-proposamen gogo onez hartuko genuke. Ekarpenok, webgune honetan bertan egin litezke Gehitu iruzkin berria klikatuta. Baina erosoago izanez gero, euskara@bergara.eus helbidera idatzi zein Udaleko Euskara Zerbitzura ere dei dezakezue. Telefonoa: 943779129 (Estepan)