Euskararen Eguna. Hitz Gurutzatuen Bergarako Binakako Txapelketa

Euskararen Egunaren inguruko ekitaldien barruan Hitz Gurutzatuen Bergarako Binakako II. Lehiaketa antolatu dute Bergarako Udalak eta Jardunek, Luma hitz jokoak elkartearen laguntzarekin. Lehiaketa abenduaren 1ean jokatuko da, 2012ko abenduaren 1ean. Lehiaketa bikoteka jokatuko da eta bertan parte hartu ahal izango dute Bergaran bizi edota ikasten ari diren guztiek.

Bi kategoria bereiziko dira:

a) 12-16 urte bitartekoak. Hemen sartuko dira 2012an adin horiek betetzen dituztenak ere.

b) 17 urtekoak edo zaharragoak. Kategoria honetan sartuko dira 2012an 17 urte betetzen dituztenak ere.

Partaideek paperezko hiztegi eta lagungarriak erabili ahal izango dituzte. Hemen lehiaketaren OINARRIAK. Bertan parte hartzeko, azpian agertzen den izena emateko orria bete behar da. Horretarako azken eguna 2012ko azaroaren 28a izango da

 

EranskinaTamaina
Hitz gurutzatuen lehiaketa-oinarriak 2012.pdf15.19 KB