Toponimia atalerako argibideak

1.- Edukia.

Webgunearen Toponimia atal honetan bi eduki multzo ditugu: 

  • Toponimia orokorra. Hau da gune nagusia, era guztietako elementu geografikoak eta auzo guztietakoak dakartzana. Hau izan da herriko mapa toponimikoa (paperekoa) argitaratzeko oinarri erabili dena.
  • Katastroko partzeletako toponimia. Katastroko partzelen datu-basea agertzen da hemen. Bergarako partzela gehien-gehienen datuak jaso dira jabeen eskutik: eskrituratan jasotako forma eta berbaz erabiltzen duten forma.