Parte hartu
Webgune honetan toponimiako eduki asko dago. Jende askok egindako lana. Baina oraindik ez da lan amaitua, asko aberastu leike eta pozik hartuko giñuke zuk horretan parte hartzea. Zertan parte hartu zeinken? Gauza askotan. Hona hemen adibide batzuk:
- Topatzen dituzun akats edo hutsuneen gaineko zure azalpenak emanaz. Horretarako webguneko orri guztien azpiko aldean dituzu "Gehitu iruzkina" ataltxoak.
- Toponimo askotan "Eta zuk zer diozu" atalean plazaratu ditugun galderak erantzunaz. Klase askotako galderak plazaratu ditugu: izenaren erabileraren gainekoak, kokapenaren gainekoak, izenaren jatorriaren gainekoak...
- Gairen baten gaineko azterketatxoa eginaz. Zeuk bakarka egin zeinke edo taldetxo bat osatuta. Esaterako, aztertu zeinkie herriko edo auzoko iturrixak, edo txabolak edo... bururatzen jatzuena.
- Lekuizenak berbaz zela esaten diren grabatuaz. Gurekin egingo ziñuke lan hori.
- Argazkiak atera eta webgunera jasoaz. Orain horretarako baimena behar da baina oso erraz emon ahal dotsugu.
- Zeuri bururatzen jatzun edozein idea izan leike on.
Esandako modutan, interesa izanez gero, emon ahal dotsugu baimen berezi bat webgunera zuzenean zenbait eduki (argazkiak, azterlantxoak...) jasotzeko. Animatu!
Edozein gairen inguruan gurekin harremanetan jarri nahi badozu, Euskara Zerbitzura ere deitu zeinke (943779129, Estepan) edo helbide honetara idatzi: euskara@bergara.net