EUSKARAREN EGUNA 2017

Urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da abenduaren 3an. Hori dela eta, Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek, Jardun euskara elkarteak eta herriko beste entitate batzuek hainbat ekintza antolatu dituzte Euskarak 365 egun leloarekin. Hona hemen egitaraua:

Azaroak 30, osteguna
  • 19:00 Pintxo tertulia, Irizar jauregian. Gaia: Euskarak 365 egun-Euskaraldia egitasmoa. Izena emateko, bete formulario hau.

Abenduak 2, larunbata

  • Kantu afaria Osintxuko Txuringo elkartean.

Abenduaren 3, domeka

  • 12:00 Euskarak 365 egun-Euskaraldia egitasmoaren aurkezpena Irala kalean. 
  • 19:00 Hozkailua helduentzako antzerkia Artedrama taldearekin, Zabalotegi aretoan.