Argibideak, sareko hiztegiaz

1.- Edukia.

Aplikazio honetan Bergarako Udalak 2004an Bergara aldeko hiztegia izenburuarekin argitaratu zuen Juan Martin Elexpururen liburuko eduki bera dago. Eduki horren gaineko azalpen zabala dator egileak hiztegiari egin zion sarreran eta ez gara, beraz, horren gaineko azalpen luzeagoetan sartuko. Hala ere, uste dugu merezi duela labur-labur eduki horren gaineko kopuruak azaltzea:

  • Sarrerak: 11194
  • Adierak: 4492
  • Esaerak: 339
  • Esapideak: 2651

 

2.- Sarreren egitura eta ikurrak

Sarrera bakoitzaren egitura ere liburuko bera da. Hala ere, lagungarri izan daitezkeelakoan hainbat ikur txertatu ditugu. Hona hemen bakoitzaren esanahia:

  • nork erantsia: nork erantsia.
  • esanahia: esanahia.
  • adiera: adiera.
  • esapide ikono: esapidea.
  • bereizgarria: euskarazko eta gaztelaniazko esanahiaren bereizlea.
  • adibidea: adibideak.
  • jakingarriak: jakingarriak.
  • ikustekoak: lotura, ikus.
  • sinonimoak: lotura, sinonimoa.
  • antonimoak: lotura, antonimoa.
  • esaera: esaerak.
  • komentarioak: komentarioak.

3.- Aplikazioaren aukerak liburuarekin alderatuta.

Liburuarekin alderatuta sareko hiztegi honek hiru abantaila nagusi ditu:

  1. Kontsultak azkarrago egin litezke bilatzaile eta loturei (ikus, sinonimo eta antonimoen loturei) esker.
  2. Zerrendak atera litezke sailkapen batzuen arabera.
  3. Kontsultagileak bere ekarpenak egin ahal izango ditu zuzenean aplikazioan eta horrela hiztegia etengabe aberastuaz joango da.

4.- Bilaketa-moduak.

 

4.1.- Aurkibide alfabetikoak eta bereizketak

Aplikazioaren hasierako pantailan bilatzailearen gainean euskarazko hiztegiaren aurkibide alfabetikoa dago. Aukera hau dugu paperezko formatuaren antzik handiena duena. Letra bat aukeratu ondoren, gero jarraian letra horren barruan bilatu nahi dugun hitza kokatuta egongo den beste tarte bat aukeratu beharko dugu eta hor topatu bila gabiltzan berba. Etxe topatu nahi badugu, esaterako, lehenengo e letra klikatu beharko dugu eta horren barruan estudiante eta, ondoren, agertzen zaigun zerrendan etxeraino joan.

Gaztelaniazko berba bat zela esaten den jakin gura badugu, horren pareko bilatzailea dugu gaztelania-euskara atalean.

Era berean, Sailkako zerrendak(LOTURA EGIN) atalean zenbait zerrenda osatu dira: botanika, esaerak eta haur hizkerakoak, oraingoz.

4.2.-Bilatzaileak

Aplikazioak bi bilaketa modu eskaintzen ditu: bilatzaile arrunta eta bilatzaile aurreratua.

Bilatzaile arruntak sarrera eta azpisarreren (adiera, esamolde eta esaeren) izenburuetan egiten ditu bilaketak eta bi aukera eskaintzen dizkigu:

  1. Sartzen dugun hitzaren berdin-berdinak diren sarrera eta azpisarrerak bilatzea. Hala, adibidez, bestelako ikurrik erabili barik, ume hitza sartzen badugu, sarrera bakarra emango digu. Asto sartzen badugu, berriz, sarrera nagusia eta bere 5 adierak emango dizkigu.
    Kontuan izan sarrera eta adiera nagusiak mugagabean sartuta daudela eta ume sartu ordez umea sartzen badugu, ez digula ezer aurkituko.
  2. Ordezko ikur batzuk (* edozein letra edo letra-multzo ordezkatzeko, _ letra baten ordez) erabiliz, sartzen dugun hitz zati hori duten sarrera eta azpisarrerak bilatzea. Hala, ume-ren ordez ume* sartzen badugu ume-z hasten diren sarrerak bilatuko dizkigu eta *ume* sartuz gero, ume osagaia duten sarrera eta azpisarrera guztiak. Jakina, azkeneko era horretan agertuko zaizkigun sarrera batzuek ez dute ume (haur) hitzarekin zer ikusirik izango: numero, pikumelau, umeldu... :

Bilatzaile aurreratuak, aldi berean, bi bilaketa-aukera eskaintzen dizkigu:

  1. Testuan bilatzea. Bilatzaile arruntaren antzera jokatzen du baina sarreraren izenburuan ez ezik beste eremuetan ere bilaketak egiteko aukerak eskaintzen dizkigu: esanahian, adibideetan, zein jakingarrietan. Bestalde, ordezko ikurrik erabili beharrik ez izateko, bi aukera jarri ditugu: 

    1. Eremuan honela hasten den berba bat dago. Bereziki aipatzekoak iruditzen zaizkigu bilaketa-modu honek batuko formetatik edo gaztelaniatik abiatuta bilaketak egiteko eskaintzen dituen aukerak. Horretarako esanahian egin beharko ditugu bilaketok. Komeni da jakitea hiztegiak esanahiaren atalean lehenengo batuko esanahia edo azalpenen bat eta, ondoren, gaztelaniazkoa dituela. Hala ere, hainbat kasutan bata edo bestea falta da. Bilaketa ez da, beraz, erabatekoa izango baina, hala ere, gure ustez, oso emaitza interesgarriak eskaintzen ditu.

      Egin dezagun proba adibidez ontzi bilatzeko eskatuta. Esanahian ontzi berba duten guztiak agertuko zaizkigu. Ikus litekeenez, berba-mordo bat: ontzi-motak, ontzien neurriak, ontzien inguruko ekintzak... joko edo jolas sartzen baditugu, berriz, hainbat joko eta jolas klase eta horien ingurukoak agertuko zaizkigu; asko edo ugari sartzen baditugu, ostera, ugaritasunarekin lotutako hitz, esaera edo esamoldeak eta gutxi sartzen badugu urritasunarekin lotutakoak; umore berba sartzen badugu, umorezko edo umorearekin lotutako berbak topatuko ditugu eta edan edo haserre sartzen baditugu berba horiekin lotutakoak.

      Baina, gauza bera egin dezakegu gaztelaniazko hitzak erabiliz: abandonar/abandono hitzekin loturaren bat duten sarrerak aurkitu nahi baditugu abandon sartuta lortuko dugu; enfermar/enfermedad/enfermizo hitzekin lotura duten sarrerak bilatzeko, enferm sar genezake eta hala nahi adina beste hitzekin: recipiente, juego, abundan (abundante/abundancia), cariño, calidad, comida...

      Beraz, bilaketa modu honek aukera ona ematen digu kontzeptu baten inguruko sarrerak bilatzeko.

    2. Eremuan berba edo pasarte hau dago. Eremuan egon litekeen edozein zati bilatzen du. Esaterako, -kerixa atzizkiaren adibideak bilatu nahi baditugu, -kerixa idatzi eta adibideak eremua klikatuko dugu.

  2. Sailkapenaren arabera bilatzea.

    Bilatzaile honek aukera ematen digu sarrerak hainbat sailkapenen arabera bilatzeko. Une honetan honako 4 sailok daude: aditz-erregimena, erabilera bereziak, erabilera eremua eta kategoria gramatikala.

    Horien arabera, atera ditzakegu adibidez, erabilera bereziaren barruan Lagunartekotzat jotzen diren sarrerak edo kategoria gramatikaletan onomatopeiak. Sailkapenean bi sailetakoak aukeratzen baditugu, berriz, bi baldintzak betetzen dituztenak agertuko zaizkigu. Era horretan aurkitu ahal izango ditugu, adibidez, adjektibo adierazkorrak. Badugu modua (ordenadoreko Ctrl tekla sakatuta edukiz) sail berean aukera bat baino gehiago hautatzeko ere, adibidez, izenordainak eta izenak. Kasu horretan, zerrendan biak batuta agertuko zaizkigu.

    Bilaketa aurreratuak eskaintzen digu, era berean, bi bilaketa moduak (testuaren araberakoa eta sailkapenaren araberakoa) konbinatzeko aukera. Esaterako, bila ditzakegu berba jakin bat duten esaerak eta esapideak. Egin dezagun proba jantzi-rekin. Horretarako testuaren bilatzailean jantzi sartuko dugu eta behean esaerak eta esapideak aukeratuko ditugu. Horrela agertuko zaizkigu jantzi hitza duten esapide edo esaerak. Gauza bera probatu dezakegu nahi adina berbarekin: ondo, txarto, txiki, aundi, Bergara...

     

5.- Ekarpen berriak egiteko aukera.

Liburuaren sarreran adierazten zen bezala, hiztegi honek hiztegi bizia izan nahi du. Sareko bertsio honek horretarako aukera paregabea eskaintzen digu. Alde batetik, irakurleak nahi dituen iruzkinak egin ahal izango dizkio sarrera bakoitzari. Horretarako berba klikatu, bertan sartu eta azpian agertzen den Bidali iruzkin berria izeneko atala bete beharko du. Iruzkinok zuzenean agertuko dira hiztegian. Era berean, argazkiak ere erantsi ahal izango dituzu orri berean, Argazkia erantsi dioen esteka klikatuta.

Bestalde, Berba erantsi atalaren bitartez, sarrera berria proposatu dezakezu. Proposamenok hiztegiaren editoreak aztertu eta bideratuko ditu.

6.- Sareko aplikazio honen moldatzaileak.

  • Edukia sarera moldatzea:
    • Juan Martin Elexpuru
    • Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua: Estepan Plazaola
  • Aplikazio informatikoa: KAM Telekomunikazio Aholkularitza

Copyright: Bergarako Udala.

Komentarioak

Almorrana bedar: sinonimoa=Potro bedar, koskabillo bedar.
Ficaria: Ranunculoides Maench; Cast. CELIDONIA MENOR; Fran. CHÉLIDOINE PETITE, HERBE AUX HEMORRHOIDES, PISSENLIT ROND
Nombre común o vulgar: Celidonia menor, Ficaria, Hierba de las almorranas
Familia: Papaveráceas.
La celidonia menor es una hierba vivaz, con numerosas raíces carnosas y engrosadas, en forma de pequeñas porras. Por sus altas concentraciones en ácido ascórbico (vitamina C) está especialmente indicada en el tratamiento del escorbuto, causado por deficiencia en esta vitamina.

Antihemorroidal. En tiempos se usó para tratar las hemorroides debido a la semejanza de las raíces con la de las almorranas y se ha comprobado que es realmente eficaz ya que aminora la dilatación de los vasos en la zona enferma, reduce las pérdidas hemáticas. y por tanto disminuye la inflamación

Las plantas de este género son especialmente ricas en sustancias irritantes, por lo que no se recomienda abusar de ellas.

Según José María de Lacoizqueta en su Diccionario de los nombres euskaros de las plantas en el dialecto del Baztan la llaman “CORRADU-BELARRA: palabra compuesta de CORRADU cornado, antigua moneda de Navarra que valía medio maravedí, y BELARRA yerba, y en conjunto quiere decir yerba que no vale, que no sirve para pastar el ganado, pues este lo repugna por su excesiva acritud. Es bastante común en vascuence la frase CORRADU BAT EZ DU BALIYO, que quiere decir “no vale un cornado” y equivale a la castellana “no vale un comino”.