5. FITXA LEXIKALA
Ondorengo aldagai hauek ager daitezke hiztegi honetako sarrera bakoitzean:
- Sarrera (mugagabean eta mugatuan, izen eta adjektiboen kasuan).
- Azentua.
- Ezaguera maila: hitza zenbateraino den ezaguna edo erabilia.
- Kategoria gramatikala.
- Zein lekutan esaten den.
- Aldaerak.
- Landare eta abereen izen zientifikoa.
- Esanahia euskaraz, gazteleraz, edo bietara.
- Aipuak. Aipuen jatorria: lekukoa edo idatzizko iturria.
- Jakingarriak.
- Azpisarrerak: esapideak eta esaerak.
- Sinonimoak, antonimoak.
5.1.- Sarrera
Ia hiztegi guztietan mugagabean eman ohi da sarrera. Normala da hala izatea euskara estandarrean, baina lan dialektaletan hobe da gure ustez forma mugatua ere ipintzea, hizkuntza mintzatuan fenomeno fonetiko nabarmenak gertatzen baitira hitzari atzizki morfologikoak eransterakoan.
Hiztegi baten sarrera ez da fonetika, morfologia edo bestealor batzuetan sakontzeko lekua, baina hala ere, hona hemen zenbaitargitasun hiztegia ulertzeko orduan lagungarri izan daitezkeenak. Esanbeharra dago ondorengo oharrak Bergarari begira eginda daudelagehienbat.
5.1.1. Mugagabeko gorabeherak
-ae, -aialternantzia hitz bukaeran: anáe/anai,aráe/arai, gálbae/galbai,gaztáe/gaztai, kanpáe/kanpai,katáe/katai... Oso adinekoek lehena darabiltegehienbat, baina bigarrena ere bai askotan. Gazteek bigarrena, formadiptongatua, alegia. Hitz zaharrak dira, eta ez denak maileguak.
Guztiek –iadute forma mugatua: anáia, kanpáia,faltóia..., eta azentua azkenaurrekoan. Salbuespenbat aurkitu dugu: gálbaia.
-oe, -oi:balkóe/balkoi, botóe/botoi,faltóe/faltoi, melokotóe/melokotoi,trumóe/trumoi... Asko gazteleratiko maileguakdira, hizkuntza horretan –on amaitzendirenak. Adinaren araberarakoa honen erabilpena ere.
-u, -o.Hitz batzuei bi bukaerok jarri dizkiogu: aseguru, -o,daratillu, -o, disimulu, -o, errezelu, -o... etabeste batzuei -o, -u:ardao, -u, gusto, -u, paiñolo, -u. Gureustez adinekoek gehien darabilten forma jarri dugu lehenengo lekuan.
-a, -e.Badira bi amaierak hartzen dituzten berba banaka batzuk: kuma,-e, una, -e, giarra, -e, kalandra, -e...
-o, -a.Berba batzuk, gazteleraren imitazioz, forma maskulinoa eta femeninoahartu dute, kalifikatiboetan batez ere: barriketoso, -a,inbirioso, -a, lelo, -a, memelo, -a, potolo, -a. Adberbiorenbat ere topa daiteke: kejoso, -a. Izenak ere bai: maiorazko,-a, maistro, -a, nobixo, -a.
(-esa),-esÃa. Halakoren emaztea, familia ezagunbatzuen kasuan: MonzonesÃa,TxantxotesÃa, BaskesÃa,PayrosesÃa…
5.1.2. Mugatukoak
Hitzak arau hauek betez hartzen du artikulua gure eskualdean:
a+a= -ia:alabia, gauzia, makillia...
e+a= -ia:esnia, etxia, semia. -ie zenbait lekutan,Leintzen esate baterako: esnie, etxie...
i+a= -ixa:ardixa, ogixa, zurixa. Leintzen -ixe:ardixe. Ostera, ipurdia esaten da ipurdixabaino gehiago. Gero badira mugagabean zein mugatuan berdin esatendirenak: distantzia, komenentzia, pazientzia, grazia...,eta x-rik hartzen ez dutenak.
o+a= -ua:astua, otsua, garua. Leintzen -ue: astue,otsue.
u+a= -ua:burua, eskua. Leintzen -ue: burue,eskue.
Osintxu, Elosu eta Angiozarko oso adinekoen artean ere aurkidaitezke -ue, - ieeta horrelakoak: etxien, basuen..., batezere hitz barruan: ugezaba, bieko, beintzet...
aberezkoari dagokionez, gure eskualdean oso ondo gorde dela esandaiteke, gipuzkerarekin alderatuz gero, bederen. Dena dela, badirabietara entzun daitezkeen hitzak, adinekoek gordetzeko eta gazteagoekkentzeko joera badute ere: abaill(a), erraill(a), frizti(xa),giltz(a), karabi(xa), naparri(xa), odi(xa)...
Gero badira mugagabeko forman bakarrik edo ia bakarrikerabiltzen diren hitzak: ugazaba, ama, aitta, izeko, tio,kaka, txixa... Eta baita mugatuan ia bakarrik entzutendirenak; zenbait adjetibo adierazkor: aparta, bapeza,ezebeza, galanta, iritzixa...; edo zenbatzaile adierazkor: eszesua,pestia, plagia, pikardixia...
Badira, bestalde, singularrean bakarrik erabili ohi direnak: frikatxa,galtzu, koko, jente, orbel... Edo pluralean bakarrik edo iabakarrik: aseguru, bibote, burukantsaziño, elizta,eztegu, ondasun, zipriztiñ...
5.2.- Azentua
Asko aldatzen da hitzen azentua herri batetik bestera, etahorrekin batera berbetaren entonazioa edo soinua. Uste zabalduarenarabera, Leintz aldeko berbeta “takar samarra” da: bajátozakmondráutarrak takárran.Oñatiarrak xik eta xok ibiltzen dira,bergararrak geldo xamarrak gara, mokoluak,ingurukoen esanetan. Eibarren, berriz, patxada handiz egiten da berba,dena ondo ahoskatuz...
Bergaran azken aurreko silaba azentuatzeko joera dago: BixkarrÃaneruan-néban alabÃa San Martzialéra, dabergararraren estereotipoa. Baina honek egiatik beste gezurretik du.Egia da azken aurrekoa indartzeko joera nagusi dela –etajoera honek aspaldikoa dirudi, nahiz eta adin handikoengan ez hainnabarmena izan–, baina hortik hitz guztiak horrelaazentuatzera alde handia dago. Gure herriko azentua bi multzotan sailkadaiteke:
a) azentu finkoaduten hitzak. Beti silaba berean dutenak, hitzaren formaedo luzera edozein dela ere: ápixa,ápixia, ápixetara...; estúasun,estúasunian, estúasunerako...
b) azentumugikorra dutenak. Azken aurrekoan (-2) dutenak, hitzakedozein luzera edo forma hartzen duela: alába,alabÃa, alabiandáko...
Edozein modutan, azentuaren kontu hau uste bainokonplikatuagoa da. Sarri sortu zaizkit zalantzak hiztegian azentuamarkatzerakoan. Batzuetan bi modutara esan ohi dela adierazi da. Hitzbat baino geratu da ezer jarri gabe, garbi ez nuelako edo. Bergarakoazentuazioa muturreko samarra da. Azken aurrekoan (-2 mugikorra) duenasko dagoen bezala, baita lehenengoan finkoa duena ere, hiru eta lausilabako berben artean.
Dena dela, garai bateko azentuazioa hankaz gora dabilbelaunaldi berrietan. Egunetik egunera hitzak –2 mugikorbihurtzeko joera areagotzen ari da. Gu básarrirajoaten ginen amándria ikustera, eta gureseme-alabak, ostera, basarrÃra doaz amandrÃaikustera.
Bergaratik kanpoko herrietan jasotako hitzei ez dieguazenturik jarri. Leintz eta Oñati aldean (eta baitaAngiozar-Uberan ere) +2 (bigarren silaban azentu finkoa) da joeranagusia, baina denetik aurki daiteke, leku guztietan bezala.
5.3-. Ezaguera maila
Azkeneko belaunaldiotan lexiko ondare zaharra urtuz doa elurraeguzkitan bezala. Gure gurasoentzat eguneroko berba zirenak guriezezagunak zaizkigu. Batetik, erdararen indarra izugarria da eta berepresentzia itogarria bizitza-esparru guztietan. Bestetik, gizarteakaletartu, hiritartu egin da. Jada inor gutxi bizi da baserritik edoeskulangintzatik, eta lanbide hauek ere aldaketa sakonak izan dituzte.Lehen aipatu dugun bezala, ofizio zahar askotako lexikoak ez du gaurerabilerarik. Gainera, naturarekin dugun harremana noizbehinkako, iaturistiko bihurtu da eta ez eguneroko eta ezinbesteko, antzina bezala.Lehengo txori edo landare berdintsuak bizi dira gure basoetan, bainaezikusi egiten ditugu eta ahaztu egin zaizkigu beren izen gehienak.Gauza jakina da hogeita bost urteko baserriko ilobak ez dituelaezagutzen bere aitajaunak edo amandreak dakizkien hitz erdiak ere.Ilobak, esan beharrik ez, beste asko daki erdaretatik edo euskarabatutik hartutakoak, aitonak erabiltzen ez dituenak.
Egon, ama, aundi edo geromundu guztiak dakizki, irazi, antzigar, sopanda edozukurutz, aldiz, inor gutxik. Pentsatu dugu ezagueraaldetiko diferentzia hori nolabait adierazi beharra zegoela. Laburdurenatalean hobeto zehazten da, baina alfabetoko lau letrak erabilizmarkatu nahi izan dugu datu soziolinguistiko hori: a) oso ezaguna, b)nahiko ezaguna c) adineko hiztun onentzat ezaguna d) ia galdua. Gureuste eta intuizio hutsari jarraituz egin dugu mailaketa. Beraz, harbedi datua bere subjetibotasunean.
5.4.- Kategoria gramatikala
Batzuetan argigarri delakoan, kategoria gramatikalarenlaburdura ere jarri dugu. Baina hiztegiaren azken fasean sartu ditugungehientsuenei, batez ere Bergaratik kanpokoei, ez diegu marka hauipini, labur beharrez edo. Aditzei bere jokaera seinalatu diegugehienetan.
5.5.- Zein lekutan esaten den
Hitz batek herri edo auzo baten laburdurarik ez duenean esannahi da hitz hori Bergaran esaten dela. Beste leku batzuetan ere esangoda ziurrenik –eta esaten da gehienetan–. Leku-izenamarkatzen denean, berriz, adierazi nahi dugu gure ustez ez delaBergaran edo Bergara gehienean esaten, baina bai zehazten den auzoanedo herrian. Sarrera askotan (Eib.), (Oñ.), (Lein.) bezalakolaburdurak aurkituko ditugu. Horrek ez du esan nahi leku horietanbakarrik esaten direnik, leku horietan behintzat esaten direla baizik,eta, guk dakigula, Bergaran ez.
5.6.- Aldaerak
Sarrera letra beltzez jarri dugu eta aldaera(k) normalez.Edozenbat aldaera du zenbait hitzek: joan, juan, jun, fan,fuen, edota itxoin, itxain, itxein, etxoin,etxain… entzun daitezke asko edo gutxi Bergaratikirten barik. Horrelakoetan, gure ustez formarik erabiliena dena, edobiribilena, jarri dugu sarrera-hitz eta besteak aldaera gisa, bainamaiz formarik erabiliena ez da izaten biribilena, eta orduan sortzendira zalantzak.
afixa, kaixola (L, O); apixa (B), abixa (E) aketixen; ipursaltoka (z) eguakotx; eguakoitz, bariku (B), ebaikoitz (O), barixaku (E) erdu; etorri, hatoz (z) erripa (L, O); aldats (E), aldapa (z) gatx (z); gaitz, zail (z) gomuta (L, O); akordu (z) gura, -e (z); nai (B) iñontz, garo; iñuntz (O), iruntz (Ub), intz (z) ira (z); garo (B, Antz) iratzartu; iratzarri (O), itzarri, itzartu (Ub, Ang), esnatu (B, E) ireztu; oiñaztu (z) itxi (z); laga (B, E) itxungi (L, O); atzeiñ, atxingi (Ang), emendau (B), amatau (E) jare eiñ (L, O); jareiñ, soltau (z) joskiñ (L, O); jostun (z) kamara (L, O); ganbara (z) kolera, -ie; asarre, -ia (z) kurtze (L, O); kurutze (z) laru; ori (z) loba; illoba (O), loiba (z) makatz (L, O); madari (z) mokill; erpill (B), zopill (E) ogigaztae (z); satandera (B, Antz) olasi (L, O); esola (z) pernill; urdaizpiko (z) ponderau (L, O); abonau, jaso (z) takarraran; añiketan (Aram), postaka (Gatz), a(i)ntxintxika (z) txikiñ (L, O); txiki (z) uger; igeri (z) ule (z); ille (B) ulu; txilixo, zarata (z) urun (z); iriñ (B, Antz) | armiarma; amarratz (Ang), miarma (B), masma, marasma (E) apapuski; zapaburu (z) areka; erreten, zanga (z) arrapo; arrapau, lapurtu (z) berbalots; berbaro (z) beriela; belaxe, derrepente egusittako erropa; jaiegunetako erropa (z) enkanttau; satisfetxo (B) erlaiño; belaiño (z) etzilimo (L, O); etzikaramu (L), etzidamu (z) frantses-katu; jineta, katajineta (B), katapardo (E) gomuta (O, L); akordu (z). ibargi; euzkierripa (L), euzkibegi (B) ira(g)oko; joandaneko (z) irrizto; zirriztu (L), txirristu (B) ittoe; ittu (L), zaltai (B), korta (E) justuri; fusturi (L, O); trumoi (z) kalba egin; txarrittan (B), (eskuela) martxando (Elg, E) karapaixo (O, L); paskua-opil (B) latrontxa-kandela; garranga, izotz-kandela (z) marrajo; aizotz (z) meko eiñ; pot eiñ (z) puxeta (L, O); lixiba (z) sakapon; tortolos (z), txantxiku; ugaxo (Aram), ugarixo (B), ugaratxo (E, O) txipilipeta; mitxeleta, tximeleta (z) txorimalo; buruhaundi, kabezudo (z) trill egin; trikitx egin (O), trink egin (B), tonk eiñ (E) txu (L, O); txistu (z) | abendu; arraipardo (z) ardi; arkakuxu (z) arriabar; arri (z) arrio eiñ; atzeraka eiñ (z) bezau; ezi (z) biargin; langille (z) buztarri; uztarri (z) duan; debalde (z) egundo; sekula, iñoiz (z) enor; garitxu, garatxo (z) enparau; gaiñetiko, osterantzeko (z) eritxi; iritzi (B), eretxi (L) foball; futbol (z) gandor; gangar (B), txantxar (L), kukur (O) granuja; mutiko (z) igabera; urtxakur (z) ipuru; arabaota (z) irakorri; garandu (E, B); karandu (L), urkuldu (z), aletu (z) kantina; marmitt (z) kopiñ; andere (B) kurrikak; porrikak (z) laba-txirtxil; kukaratxa (z) marraskillo; karakol (z) motxailla (E, O); ijitto, ijittano (z) nabo; arbi (z) otxin; diru (z) parra-parra; txirrista (z) peora; atarte, eskape (L), bebarru (O), atai (B) pitxada; dejada (z) saltamatxin; matxinsalto (z) sorgiñorratz; sakaojos (B). taratulu; daratillu (B), daratulu (z) tartako; tartamutu (z) txorokil; kaskara, artakaskara (z) txortabar; abarsorta (z) ur-buztan; usan (z). |
z: zabaldua; B: Bergara; E: Eibar; L: Leintz; O: Oñati; Ang: Angiozar; Antz: Antzuola; Aram: Aramaio; Elg: Elgeta; Ub: Ubera
{irudi:1091}{irudi:1092}5.7.- Landare eta abereen izen zientifikoa
Landare gehienei eta abere askori latinezko izen zientifikoajarri diogu, oso lagungarria delako –ezinbestekoa ere baiaskotan– identifikatzeko orduan.
5.8.- Esanahia
Ez da erraza esanahia azaltzeko bidea erabakitzea. Hiztegi hauez denez ez normatiboa, ez ohiko elebiduna, ez entziklopedikoa,pentsatu dugu ezin genuela bide bakarra eta zurruna erabili esanahiazehazterakoan. Berba askori gazteleraz jarri diogu, beste batzueieuskara hutsez, beste batzuei euskaraz eta gazteleraz. Hauetan,elkarren osagarriak dira maiz bi azalpenak. Garbi izan dugu helburua:berbaren esanahia bide batetik edo bestetik ahalik eta argien uztea.
Hitza ezaguna edo noizbait entzuna izan arren, inoiz gertatzenda zehatz ez jakitea zer esan nahi duen, edo zein testuingurutanerabiltzen den, edo inork erabiltzen duen, edo... Horrelakoetan, berbahiztegian ez sartzeko tentazioa izaten da, baina informazio apur batizan dugunetan ipintzea nahiago izan dugu, zalantzak eta ezjakintasunaknon ditugun azalduz, beti ere.
Adierazkortasun eta esanahi ñabardurei dagokienez,batzuetan laburduren bidez ahalegindu gara hitzarenesanahi-konnotazioak markatzen: adierazkorra, arrunkeria (Bergaran bastokerixiaesango geniokeena), eufemismoa (obrau-kaka egin),haur-hizkuntza, lagunartekoa, umorezkoa, ironiazkoa, irudizkoa...Emakumeenak edo gizakumeenak soilik diren kalifikatzaileak ere markatuditugu. Gizonezkoak gizajoak gara, adibidez, eta koittauakemakumeak.
Argotaren arazoa izan da garbiegi izan ez dugun beste kontubat. Bada euskal argotik? Lanbide edo giro berezi eta itxietan sortzenda hitz edo esapide berezirik egun? Euskara orain baino osasun hobeanzenean sortuko zen argota, baina orduan argoteko ziren hitzakdesagertuta edo hizkuntza normalera pasatuta daude. Baina sortzen dagaur argotik? Ez gehiegi ziur asko. Hizkuntza-sen handiko talde iaelebakarrak komeni dira horretarako. Uste dugu zenbait girotan,baserritarren lagunartetan, adibidez, sortu sortzen dela, hilabeteak–eta batzuetan urteak ere bai– irauten dutelazenbait elementuk, baina azkenean hil egiten direla haize faltaz.Akordatzen naiz orain dela hogei bat urte gure lagunartean askoentzuten zela norberanismo hitza. Norberanismua,mundu honetako filosofia politiko nagusia: lelengo norberanaeiñ, eta bestiak hor konpon. Aspaldian ez daentzuten, eta ez filosofia aldatu delako. Beste adibide bat: garaibatean ikastolako 8. mailakoek (handienek) zeozezitosesaten zieten 7. mailakoei eta ezebezitos 6.ekoei.Asmakizun polita, nahiz eta kezkagarria izan erdal atzizkia. Gaur egunez omen da esaten. Lehen aipatu dugun Berbeta berua liburukohainbat lehengai ere sartu dugu hiztegian. Ia denak jendearen ahotikjasoak dira, nahiz eta zenbait hitz eta esapide lagunarte edo pertsonabakarraren baitan bizi.
5.9.- Adibideak
Esanahiaren ondoren, esaldi bat edo gehiago dator gehienetan,hitza bere testuinguruan ikusteko. Asko grabatutako zintetatik hitzezhitz transkribatuak dira; ondoren, zein lekukorena den esaten da. Besteasko apunteetatik edo geure burutik atera dugu, beti ere esaten direnesaldiak gogora ekartzen ahaleginduta. Iturri idatzietatik jasotakoakere ez dira gutxi, lehen esan bezala.
Transkribatzeko orduan, eskualde honetan aspaldi samarretikbereizten ez diren s-zeta ts-tz4 batuanbezala idatzi ditugun arren, h-rikez dugu erabili, illeta iñhobetsi ditugu, itt5eta inddbezala. Eztator, etzebanedo etxaku jarri dugu, hala entzuten direnean. Geuktranskribatutako testuetan, ahoskerari leial izaten saiatu gara.Bergarakoak ez diren testuetan, berriz, besteen transkripzioakerrespetatu ditugu, lizentzia batzuk hartu ditugun arren.
5.10.- Jakingarriak
Adibideen ondoren, komenigarri iritzi diogunean, hitzariburuzko jakingarriak ipini ditugu, hizkuntzazkoak zein bestelakoak:langintza zaharren xehetasunak, ohiturak, sendabelarren erabilerak...Eskuarteko hau ez da hiztegi entziklopedikoa, baina bihar edo etzikoeskualde entziklopediaren abiapuntua izan daiteke beharbada.
5.11-. Azpisarrerak
Ondoren, hitzaren azpisarrerak jarri ditugu: formaadberbialak, esapideak (modismo edo lokuzio ere deituak), esaerazaharrak eta abar. Hiztegi hau hitzari begira gehiago egin da esapideeta esaerei baino, baina azkenerako leku handia hartu dute hauek ere.Tesia zuzendu zidan Ibon Sarasolari sarri entzun diot esaten euskararenkalitatearen gatazka hitzaren esparruan adina hitz multzoareneanjokatzen dela gaur. “Maratillia”gaitzizenez ezagutzen zitzaion esango luke orain askok, etaHilari Eguzkitzakoak, ostera, “Maratillia”esaten otxen gaitzizena zioskun. Formarik normalenak ereberrikasi beharrean gaude sarri, hain da handia dugun erdalinterferentzia. Bildu ditugun esaera zahar eta atsotitzak ipini dituguesapideen ondoren esaera izen soilarekin.
Nolanahi ere, ez da erraza hitz, esapide edo esaera honekhiztegian egotea merezi du eta beste honek berriz ez, erabakitzea.Hizkuntza bizi bat etengabe ari da sortzen. Orain betikotzat ditugunesapideak eta esaera zaharrak ere noizbait berriak izango ziren. Haretxekeitten dau animiakin berba, entzuten nion lana ia amaitutanuela lagun bati, barru-barrutik hitz egiten duen pertsona batez.Sekula ez diot beste inori entzun, baina zalantzan egon naiz sartu alaez. Norbaitek esatea eta polita izatea aski da agian horrelako hiztegibaten lekua izateko.
5.12. Sinonimoak, antonimoak, ikus
Informazioa gurutzatu nahi izan dugu hiztegian barrena, bestehitz batzuetara bidalketak etengabe eginez. Horretarako, hitzensinonimoak eta antonimoak seinalatu ditugu. Beste batzuetan Ik. (Ikus)jarri dugu, hitz horrek, sinonimoa ez izan arren, bestearekin zerikusiaduelako, edota beste sarreraren azpian informazio osagarria aurkidaitekeelako.
5.13. Irudiak
Mila irudi inguru ditu liburuak argazki, marrazki eta mapenartean. Jaione Isazelaiak hartu du bere gain zeregin horrek eman duenlan itzela. Berak aterakoak dira argazki asko eta asko, eta beraarduratu da gainerakoak eskuratzen. Berea da azalaren diseinua ere.Mila esker, Jaione. Beste argazki asko beste batzuek ateratakoak dira.Marrazkiak Josu Okina eta Igor Ortegarenak dira gehienak, Berrigara-nastez aste argitaratzen joan direnak. Eskualdeko eta Bergarako mapakLuis Lonbidek egin ditu. Mila esker guztiei.