5. FITXA LEXIKALA

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

Ondorengo aldagai hauek ager daitezke hiztegi honetako sarrera bakoitzean:

  1. Sarrera (mugagabean eta mugatuan, izen eta adjektiboen kasuan).
  2. Azentua.
  3. Ezaguera maila: hitza zenbateraino den ezaguna edo erabilia.
  4. Kategoria gramatikala.
  5. Zein lekutan esaten den.
  6. Aldaerak.
  7. Landare eta abereen izen zientifikoa.
  8. Esanahia euskaraz, gazteleraz, edo bietara.
  9. Aipuak. Aipuen jatorria: lekukoa edo idatzizko iturria.
  10. Jakingarriak.
  11. Azpisarrerak: esapideak eta esaerak.
  12. Sinonimoak, antonimoak.

5.1.- Sarrera

Ia hiztegi guztietan mugagabean eman ohi da sarrera. Normala da hala izatea euskara estandarrean, baina lan dialektaletan hobe da gure ustez forma mugatua ere ipintzea, hizkuntza mintzatuan fenomeno fonetiko nabarmenak gertatzen baitira hitzari atzizki morfologikoak eransterakoan.

Batere ez.
Lotura berria erantsi