Hiztegia
1. móko, mókuak. (a). izena. Mocos. Mokuak darixola dago beti mutiko ori.
moko jaten ibili. esapidea. Elkar musukatzen ibili. Morrear. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb).
moko. 1. móko, mókuak. (a). izena. Mocos. Mokuak darixola dago beti mutiko ori.
moko jaten ibili. esapidea. Elkar musukatzen ibili. Morrear. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb).
2. moko. Ik. mokózorrotz, píku.
moko bédar, moko bedárra. (d). izena. . pinguicula grandiflora. Grasilla. Leku umeletan hazten den belar hau neguan galdu eta udaberrian berriz agertzen da. Hosto iletsu eta koipetsuak ditu eta hauen bidez gerturatzen zaizkion euli eta zomorro txikiak harrapatu eta jan egiten ditu. Belar honen izena informante zahar batek bere aitajaunari entzundakoa da eta badirudi orain ez dela oso ezaguna.
mokólo, -a, mokolúa, -ía. (a). adjektiboa. Ergela. Bobo, -a, insustancial. Ixilik egon ari mokoluoi alakuoi./ Etxonat entenditzen ain mokolua zela izan leiken.
Agian garai baten "mongólico" zentzua izango zuen, gaur ez duena. Inguruko herrietako batzuek bergararrei "mokoluak" deitu ohi diete, burla gisa. Ik. inúzente.
mókordo, mókordua. (b). izena. Pedazo de excremento, generalmente duro y redondeado. Egundoko mokordua zeuan sukalde erdixan.
Sin. kakámokordo.
mokózorrotz, mokózorrotza. (d). izena. Mokoa zorrotza duena. De pico afilado. Gure amak eta sarrittan e “oillar mokózorrotza dok ori” burrukarixa ero baldin bazan. Don.
mólde. 1. mólde, móldia. (b). izena. Maña, destreza. Eztauka eskulanetarako bape moldeik./ Badoia lan berrixai moldia artuz. Zerbaiti MOLDIA ARTU.
2. mólde, móldia. (c). izena. Molde. Moldeko ogixa gozua da.
moldékaitz, moldekáitza. (b). adjektiboa. MOLDÁKAITZ. Molde gutxikoa, baldarra zerbaitetarako. Desmañado, -a, torpe. Etxuat sekula ikusi i baiño moldekaitzagoik dantzan. Sin. trákets, baldar, aldrebes.
moldiatzaille, moldiatzaillia. izena. (Eibar) "Fundiziñuan moldiatzen biharra egitten dabena. Moldeador." (SB Eibetno).
molestau. (a). da-du aditza. Molestar.
molestauta. (c). adberbioa. Minduta. Tia oso molestauta dago bisitatzera ez galako joaten.
móltso. 1. moltso, moltsúa. (b). izena. Pila, pilatxoa. Montón más o menos grande de hierba, paja, humo, gente, etc. Botaixozu txalai bedar moltso bat./ Egundoko ke-moltsuak agiri die Basalgo aldian./ Jente-moltso bat zeukan txarlatanak inguruan. Ik. ota-móltso. 2. moltso, moltsúa. (c). izena. ONTZI-MOLTSO, ONTZI-MOLTSÚA. Estropajo, trapo de fregar. Moltsuakin sukalde guztia pasau neban.