Hiztegia
ta
taka!
tálde
tapa-tapa
tartako
tautík pe
telebisíño
tentétu
tíjera
tíra
titára
tokera
tonto, -a
tórnillo
totxo
tranbil
tráste
tríbuli
tripa-zórri
trónpa
trukáu
tupi
txakillétan
txala eiñ
txángal
txápardo
txarráma
txarri-iltze
txatarréro
txepelkeríxa
txíkita
txíma
txindurrika
txíntxiliz
txirikórda
txirrinka
Txíspas
txitxárra
txókante
txópoi
txorokil
txotxólo, -a
txurínga
taka!
tálde
tapa-tapa
tartako
tautík pe
telebisíño
tentétu
tíjera
tíra
titára
tokera
tonto, -a
tórnillo
totxo
tranbil
tráste
tríbuli
tripa-zórri
trónpa
trukáu
tupi
txakillétan
txala eiñ
txángal
txápardo
txarráma
txarri-iltze
txatarréro
txepelkeríxa
txíkita
txíma
txindurrika
txíntxiliz
txirikórda
txirrinka
Txíspas
txitxárra
txókante
txópoi
txorokil
txotxólo, -a
txurínga
tabákorri, tabákorrixa. (c). izena. . TÁKORRI. nicotiana tabacum. Tabaco. I, joan ari estankora ta tabakorrixa ekarri./ Sasoi batian basarri askotan ereitte zan tabakorrixa.
Orri oso zabalak dituen landare hau hemen ez da orain landatzen, baina garai batean, eskasidadea edo arrazionamendua zegoenean, gerra ostean, adibidez, ezkutuan ereiten zen, arto artean eta horrelako leku gordeetan. Tabakorrixa edo takorrixa deitzen diote oraindik ere zaharrek erretzeko tabakoari.
tabérna, tabernía. (a). izena. Taberna, bar. Ik. árdandei, sárdandei. Gizon tabernazale, etxe galtzaile. esaera. (Lar Antz). Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
tabernazúlo, tabernazulúa. (b). izena. (adierazkorra.) Taberna. Zentzu peioratiboan, gisa honetako esaldietan. Mendixan obeto, egun guztia tabernazuluan sartuta baiño.
TABERNAZULUAN SARTUTA, batik bat.
tabernero. 1. tabernero, tabernerúa. (b). izena. Tabernaria. Sin. tabernári. 2. tabernero, tabernerúa. (c). izena. Tabernazalea, zurruteroa. Oso tabernerua izan dok bizi guztian.
tábla. 1. tábla, táblia. (a). izena. Ohola. Tabla. Ik. ol. 2. tábla, táblia. (c). izena. Harategia. Basarrittarrei uskerixia pagau eta gero tablan urria kobrau.
tajáda, tajadía. (a). izena. Xerrada. Filete. Ipiñidazu iru tajada mee ebaitta./ Zarran tajadak gusto geixao eukitzen dabe. Sin. filete.
táju. 1. taju, tajúa. (b). izena. Taiua, antza, itxura. Traza, parecido. Gure taillerrai kuartelan tajua artzen dotsat./ Antiajo orrekin Txiki Benegasen tajua daukak. TAJUA ARTU edo EUKI, gehienbat.
2. taju, tajúa. (d). izena. Habilidad, maña. Eztauka bape tajuik aixkoran./ Eztotsat lan barrixai tajuik artzen.
3. taju, tajua. izena. (Eibar) "Junguran fijo jartzen dan ebaketa-tresnia, burdiñia mailluakin jota bertan ebateko." (SB Eibetno). Sin. epáiki.
tajútu. 1. tajutu. (c). du aditza. Itxuratu, ondo jarri. Acondicionar, arreglar. Lokal au, puxkat tajutu ezkero, ederki geratuko da. Sendatu zentzuan jaso diogu Hilariri: Errejimena ipiñi otxen, baiña errejimena ipiñi tta tajutu zanian e...
2. tajutu. (c). da aditza. (adierazkorra.) Nahikoa jan edo edan. Saciarse de comida o bebida. Ze, oiñezkero tajutuko itzan orraittio.
Sin. itxuratu.
tájuz. (c). adberbioa. Itxuraz, ondo samar. Debidamente, bastante bien. Etxia tajuz ipiñi arte ezkoiaz ezkontzera./ Tajuz jaten da Anguzarren. Sin. itxuraz.
tajúzko, tajuzkúa. (b). izenlaguna. Itxurazkoa, on samarra. Aceptable. Aspadixan eztabe botatzen tajuzko pelikulaik.
tak. 1. tak. (d). onomatopeia. Onomatopeya que indica el despertarse en hora intempestiva. Naiz da oera berandu joan ni seiretarako tak..., argi./ Lo seko nenguan da tak!, esnatu naiz.
Baita, halako ordutan, sinfalta (egon, esnatu...): Aura seiretan puntuan tak, antxe egongo da. 2. tak!. (d). onomatopeia. Zerbait oso azkar gertatzen dela adierazten duen onomatopeia. Azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don./ Bat da kaparria; gelditzen da ola eldu ta azkura emuten dabena, eta artu ta erreza kentzen: tak, librau. Don./ Lapia bai. Orrek e, mutikuak eta, guk tak! bota. Don.