Hiztegia
ta
taka!
tálde
tapa-tapa
tartako
tautík pe
telebisíño
tentétu
tíjera
tíra
titára
tokera
tonto, -a
tórnillo
totxo
tranbil
tráste
tríbuli
tripa-zórri
trónpa
trukáu
tupi
txakillétan
txala eiñ
txángal
txápardo
txarráma
txarri-iltze
txatarréro
txepelkeríxa
txíkita
txíma
txindurrika
txíntxiliz
txirikórda
txirrinka
Txíspas
txitxárra
txókante
txópoi
txorokil
txotxólo, -a
txurínga
taka!
tálde
tapa-tapa
tartako
tautík pe
telebisíño
tentétu
tíjera
tíra
titára
tokera
tonto, -a
tórnillo
totxo
tranbil
tráste
tríbuli
tripa-zórri
trónpa
trukáu
tupi
txakillétan
txala eiñ
txángal
txápardo
txarráma
txarri-iltze
txatarréro
txepelkeríxa
txíkita
txíma
txindurrika
txíntxiliz
txirikórda
txirrinka
Txíspas
txitxárra
txókante
txópoi
txorokil
txotxólo, -a
txurínga
tautík pe. (c). esapidea. TUTIK PE. Tutik ere. Ni pizca. Bergan jaixua izan arren eztaki euskeraz tautik pe./ Afalorduan eztau tautik pe esan./ Nere ama iñude jun ei zan bai, Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben. Gaur egun TUTIK PE da nagusi, baina adinekoek bestea diote. ENTENDIDU, ESAN, JAKIN aditzekin batez ere.
teillápasa, teillápasia. (d). izena. Teilatuan apurtuta dauden teilak aldatze lana. Erretilla premiñaik eztago, baiña teillapasa on batena bai.
teillape. 1. teillape, teillapia. (c). izena. Techado. 2. teillape, teillapia. (c). Teilatu-hegalpean geratzen den lekua, euririk sartzen ez den horma-kontra.
teilla perretxíku, teilla perretxikúa. (c). izena. . russula emetica. Gusto mikatza duen eta gehienek jaten ez duten perretxiku ugaria.
teillátu, teillatúa. (a). izena. TAILLATU. Tejado. TEILLAT Ik. teillatu-afári, erremu. teillatútik izúrrauta egon. esapidea. (eufemismoa.) GANBARATIK IZÚRRAUTA EGON. Burutik jota egon.
teillatu-afári, teillatu-afaríxa. (d). izena. Etxe berri bati teilatua ematen zaionean igeltseroek eta jabeek egin ohi duten afaria. Erremua ifintzeakok, erremua esateakok. Eta ba teillatu-afaixa ero, bazkaixa ero. Sebas. Sin. montxor, ostroko. Ik. mantxarráda.
teillátupe. 1. teillátupe, teillátupia. (c). izena. Se usa, al menos en los caseríos, al referirse a personas que viven bajo el mismo techado, sin vivir en la misma vivienda. Teillatupe batian bizi zien uezaba ta errenterua./ Gu aspaldittik ezagutze gaittuk, teillatupe baten jaiotakuak gaittuk eta.
2. teillátupe, teillátupia. (c). izena. Teilatuaren azpian, dagoen lekua. Kalean GUARDILLA deitzen zaio etxebizitzatarako atondua dagoenari. Baserrian GANBARA gisa erabili ohi da leku hori. Guardillia artu dau Masterrekan, teillatupia. Badakizu, udan berua ta neguan otza. Ik. guárdilla.
teillégin, teillegíña. (d). izena. Teilagintzan jarduten duen langilea. Tejero. Famelixa baten igual zeren ba iru seme eta bat etxian gelditzen zan, baiña bi igual ibilliko zien udan Araban, Naparruan teillegin ero eren lanetan, beste batzuk arrantzan itxasuan. Don. TEILLEGIN JOAN, IBILLI...
teillérixa, teillérixia. (c). izena. Tejería, fábrica de tejas. Altos Hornosko teillerixia itxitta dago.
tejábana, tejábania. (c). izena. Etxearen kontra, teilatua luzatuz askotan, eginiko estalpea. Tejavana, cobertizo adosado a la casa. Ari tejabania ta, etxeordezkua ta; izen asko orrek gauza bat esateko. Don. Ik. etxe-ordézko.
tejeríxa, tejerixía. (c). izena. Ehundegia, ehulearen lantegia. Eta tejerixan zer egiten zeben? Euskal Herri guztian oso arrunta izan zen langintza hau gutxituz-gutxituz joan zen guztiz desagertu arte. Baserri guztietan egiten zen haria. Ehundegira eraman eta han etxerako ehuna egiten zen: jazteko arropak, mortajak, ohe-arropak, toallak, zauriak garbitu eta estaltzeko trapuak, zakuak..., kotoirik ez zegoen eta. Bergarako kalean, Angiozarren eta Osintxun zeuden ehundegiak gerrate inguruan itxi ziren. Ik. eúntegi.
tejéro, tejerúa. (d). izena. Ehulea. Tejedor. Guk artian zazpi urte zortzi, baiña aura orientaziñua ezta ba galtzen, ta bera gizona buruko ile zuri-zuri einddako..., bai edadetua, ta aura jarritta batian, tente bestian, ara jun, ari ikutu, bestiai ikutu, ibiltzen zan. Kamiñuan ondo-onduan, guk kamiñoti begira, ta umiek ezin ba kendu kristal aurretik. Batzutan mutil koskorrei ta gogor eitte otxen, baiña geuk antxe ikusi eitte giñuan. Hil./ Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz. Honela ikusten zuen ehulea Hilarik umetan. "Tejerokúa" zan Osintxuko eulearen etxea. Sin. éule, eungílle.
téjo, téjua. (d). izena. TEFO (ARAM.). Jaki baten gusto arraroa edo berea ez dena. Dejo, regusto o sabor a algo extraño, diferente del propio de un alimento. Okela oni tejotxo bat artzen jat, ailorbiana ero./ Kriston armaixo tejua dauka txokolate onek. Zerbaiten tejua, ia beti, zerena dakigunean, bederen. Gaztaiak tejua dauka, ta eztakit zerena.
téki. 1. téki, tékixa. (d). izena. Bildostegia, ardi-kortan bildots txikiak sartzeko izan ohi den itxitura. Goizian atzera be berriro billotxak... sartu, kortan beren tekixan. Kortan billotxendako teki bat eitten da. Luis./ Billotxak danak esniak emundakuan sartu bere tekira, da billotxak tekira sartutakuan gero ardixei pentsua emun. Enr.
2. teki, tekixe. izena. (Leintz) Txakurraren txabola.