Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txurínga. 1. txuringa, txuringía. (d). izena. "El interior que asoma a veces en el parto." (Izag Oñ). Txuringia? matriza ero etxakixat pa; zer gorri bat, bulto bat urtetze jotsen da, txuringia zuan aura ta; etxakixat pa matriza zan aura ero. Umiak itteko zerela sarrixaotan, aldapa samarrian egon ezkero, aldapiak asko ereitte jotsek. Klem. TXURINGIAK URTEN ia beti. Eibarren, BOLIA BOTA. Ik. natúra. txuringiak urten biarrian egon. esapidea. Txizagureak lehertu beharrean egon. Geratu adi, txuringiak urten biarrian najaok eta. 2. txuringa, txuringia. izena. (Eibar) Almorranas, hemorroides. Ein bihar izan zittuan indarregaz, txuringiak urten zetsan. (AAG Eibes).
txurrunpio. (c). (eufemismoa.) Zurruta, edatea. (Umorezkoa). Ari majo gustatzen jako txurrunpio.
txurten, txurtena. izena. TXORTEN. "Fruitua abarrera lotzen duen kirtentxoa. Gure aittajunak aokaran jate zeban sagar erria, txorten da guzti." (Lar Antz). Sin. mútxikiñ.
txutau. (a). aditza. Chutar. Txutau zeban eta gol.
txúte, txútia. (b). izena. Baloiari, adibidez, emandako ostikada.   Chut. Ezetz geratu nere txutia.
txutxu. 1. txutxu, txutxua. izena. (Eibar) Arrautza, haur hizkeran. 2. txútxu, txútxua. (d). izena. (haur hizkera.) (Oñati) Oiloa, haur hizkeran. 3. txutxu, txutxua. (a). izena. (lagunartekoa.) "Pertsona polita eta erakargarria.   Bollito." (TSE Berb) Nor zuan hire aurrian eguana? Hori dok/n hori txutxua! (TSE Berb). 4. txutxu. onomatopeia. (Eibar) "Onomatopeya del rumor, del cotilleo." (SB Eibetno).
txutxúmutxu, txutxúmutxuak. (c). izena. Isileko kontuak. Gutxi erabilia. Ik. áopeko, ixíl-kóntu. txutxumutxuka. (c). adberbioa. Isil-kontuetan. Eztakit zer dauken, baiña goiz guztia txutxumutxuka dare.
Txutxúrra. (c). izen propioa. San Juan Errekako familia bati ematen zaion izena. Tratantia da Txutxurra./ Elortzakuei Txutxurranekuak esate jakue.
txutxúrrutxu eiñ. (c). du esapidea. Gurdiak atzean pisu gehiegi daramalako burpartika goratu eta atzeak behea jo.   Vencer el carro para atrás. Burdi-garuak partikatik urten da txutxurrutxu ein zoskun. Ik. txutxúrrutxuka.
txutxúrrutxuka. (c). adberbioa. Juego infantil, que generalmente se practicaba a escondidas de los padres, consistente en colocarse uno en la pértiga del carro y otro(s) en la parte trasera, y subir y bajar. Aittajuna siestan zeuan bittartian txutxurrutxuka ibiltze giñan etxostian. Ik. burpartíka.
-tzeka. (a). atzizkia. (Angiozar) Ik. -t(z)eke.