Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tupi, tupixa. (c). izena. Arotzerian formadun piezak lantzeko erabiltzen den makina. Gero makinak ipini giñuazenian, orduan tupixan eitten giñuzen. Angel Zurginek erabiltzen duten makinarik arriskutsuena da.
túrbiña, túrbiñia. (c). izena. Indarretxea.   Pequeña central hidroeléctrica. Matxitxeiko turbiñia izan zuan Algodonerako zeroi. Klem. Matxitxei: Matxiategi, orain Poligonoa dagoen lekuan zegoen baserria. Sin. indarrétxe.
turko. 1. túrko, túrkua. (d). adjektiboa. (Oñati) "El que es muy suyo y no hace caso de nadie." (Izag Oñ). Ik. túkur. 2. Turkúa. (c). izen propioa. Lehenengo karretero eta gero transportista famatua izan zen baten gaitzizena. Umeei beldurra sartzeko, Zintzua ezpaza izeten, Turkua etorriko da, esaten zen.   Nombre de un famoso carretero y transportista bergarés, que fue para los niños de cierta época sinónimo de "el hombre del saco". Turkua zuan karretero bat, eta Antonio Zabala zuan alako zerrari brusko bat, eta Turkuak: "“Etaraik txikito bat Turkuandako eta bestia terkuandako”." Klem.
turtukiña, turtukiñie. izena. (Aramaio) Alua. Andrie andrie danak belaunek junto eta turtukiñie tapauta. (Orm Aram).
túte, tutía. (b). izena. Karta joku ezaguna.   Tute. Felix gogorra da tutian. Inesiboan ia beti.
tutiliklase. (lagunartekoa.) "Denetarik. Tutiliklaseko jentia juntau giñan." (Lar Antz).
tútu. 1. tutu, tútua. (c). izena. (haur hizkera.) Ipurdia, genitalak.   "Las partes obscenas del hombre y de la mujer." (Izag Oñ). Zer zabitz Ander tutua bistan dozula? Gutxi erabilia. 2. tutu. izena. (haur hizkera.) Bocina. 3. tutu. izena. (haur hizkera.) Coche. 4. tutu, tutua. izena. (Eibar) Tubo.
tutulu mendi, tutulu mendixa. izena. (lagunartekoa.) (Eibar) Alua. An zeuan ankak zabal-zabalik, tutulu mendixa bistan. Ik. potxótx.
txabera, txaberia. izena. "Gancho para haces." (SB Eibetno). Sin. azaoketarako ziri. Ik. azaoketa.
txábeta. 1. txábeta, txábetia. (c). izena. Burdinazko ziria, bizikleta pedalaren ardatza eta bielaren arteko lotura egiten duena, adibidez.   Chaveta. Pedalai txabetia urten eta muturrez aurrera jausi nitzuan./ Txabetiak olguria dauka. txábetatik izúrrauta egon. (d). esapidea. Burutik gaizki egon. Txabetiak faillatzen jotsak./ Txabetako faillua jaukak. 2. txábeta, txábetia. izena. Perrak, animaliaren kaskuan asentatuta gera dadin, duen belarri antzeko zatia. Kaskuan perria ola ipintze zan, au urtetze zan, da au okertu itte zan olako tenaza batzuk artu, ta kaskua jaso, ta azpittik gora zea itte zan au txabetia, belarrixa. Roman.
© Josu Okina
txabetáda, txabetadía. (c). izena. Kasketada, burutazio zoro antzekoa.   Venada, ocurrencia caprichosa. Txabetadiak emon joskuan da artu kotxia ta Bilbora joan giñuztan./ Asieran pentsau najuan nausixan txabetadan bat zala. TXABETADIAK EMON, batez ere. Ik. kasketada.
© Jaione Isazelaia
txábilla, txábillia. (c). izena. Bihurra emanez artilezko haria iruteko karretea.   Carrete para hilar retorciendo la lana. Txabillia dok e artilliakin pastoriak-eta bueltaka erabiltzen daben aura, karrete aura. Klem./ Gorutan eitte zien [artilezko eta linuzko haria], baiña artillia senduao askoz e. Gizonak e bai txabillan, txabillia esate jakon. Txabillia da, eztakizu e, ola umiak eta gora-gora jaurtitzeko eukitzen daben zer bat, auraxe da txabillia. Aniz. Tresna hau, normalean, gizonek erabiltzen zuten. Erdian ardatz kakoduna izaten du, egin ahala artilea txabilan bertan biltzeko. txábillan. (c). adberbioa. Txabilarekin artilezko haria egiten. Neguan txabillan jarduten dau jota sua./ Txabillan ikusi dot etxeaurrian. TXABILLAN EI
txábola, txábolia. (a). izena. Chabola, cabaña. Arraozko txabolan ein giñuan bazkaixa. Ik. etxábola, txósna.
txaflero. TXAPLERO. Ik. etxáflero.
txákal, txakála. (d). adjektiboa. TXANKAL. Insustancial. Ik. txáldan.
txakaláldi, txakalaldíxa. (c). izena. Makaldia, ahulaldia. Gure amak egundoko txakaladixa pasau zeban joan dan udan.
txáketa, txáketia. (a). izena. Chaqueta. Ik. jáke.
txakil, txakílla. (d). adjektiboa. Ganorabakoa.