txábilla

© Jaione Isazelaia
txábilla, txábillia. (c). izena. Bihurra emanez artilezko haria iruteko karretea.   Carrete para hilar retorciendo la lana. Txabillia dok e artilliakin pastoriak-eta bueltaka erabiltzen daben aura, karrete aura. Klem./ Gorutan eitte zien [artilezko eta linuzko haria], baiña artillia senduao askoz e. Gizonak e bai txabillan, txabillia esate jakon. Txabillia da, eztakizu e, ola umiak eta gora-gora jaurtitzeko eukitzen daben zer bat, auraxe da txabillia. Aniz. Tresna hau, normalean, gizonek erabiltzen zuten. Erdian ardatz kakoduna izaten du, egin ahala artilea txabilan bertan biltzeko. txábillan. (c). adberbioa. Txabilarekin artilezko haria egiten. Neguan txabillan jarduten dau jota sua./ Txabillan ikusi dot etxeaurrian. TXABILLAN EI