Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
jáio. (a). da aditza. JAIXO. Nacer. JAIXO eta bere eratorriak ere bai, mendebal aldera, batik bat. Goiztxo jaio giñuztan!. esaera. GU BE JAIO GIÑUZTAN BA!. "Zerbait ikusi ez edo ezagutu ez edo eduki ez duen pertsonak esaten du, bere garaian halakorik ez zelako. jaiúa izan. 1. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Jaiotakoa izan. Ori Elusun jaiua da. 2. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Trebea izan. Ni enok dantzarako jaiua.
© Jaione Isazelaia
jaiobérri, jaioberríxa. (a). Recién nacido, bebé. Oinddio jaioberrixa zan aitta il jakonian.
jaiókera, jaiókeria. (c). izena. Jaiotzea.   Nacimiento. Oso jaiokera txarra euki zeban./ Jaiokeratik eskuko atzaparrak falta jako./ Jaiokeratik da itxua. "Jaiokeratik", batik bat; gutxiago beste kasuetan.
jaiotégun, jaiotegúna. (c). izena. Día de nacimiento. Oinddio goguan daukat zure jaioteguna.
jaiotérri, jaioterríxa. (c). izena. Pueblo natal. Berrogei urte kanpuan eindda gero etorri da jaioterrira.
jaiotétxe, jaiotetxía. (c). izena. Norbait jaiotako etxea.   Casa natal. Pedro karnazeruan jaiotetxia erre da.
jaixo. Ik. jáio.
Jaka. inddarra Jakan. (c). esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea.
jáke, jakía. (d). izena. Jaka.   Chaqueta, zamarra. Gure aittajunak jakia jazten zeban, ez txaketia. askotan. Gure aitonak ez zuen beste hitzik erabiltzen txaketari deitzeko. Gabardina eta bestelako estalgarri handiei ere jake askotan. Ik. gában.
jakédun. 1. jakedun, jakedúna. (d). izena. Jakea jantzita daramana. 2. jakedun, jakedúna. (d). izena. Gizarte-maila apalekoa. Ik. gabándun.
jáki, jákixa. (d). izena. Alimento, pero parece que en Bergara solamente se dice asociado a "txarra" o "ona", en frases como esta:. Txakurra gaixoik dago, jaki txarren batek gaitz eindda ero.
jakínai, jakínaixa. (c). izena. Jakingura, jakinmina.   Curiosidad, avidez de saber. Auzoko berrixen jakinai aundixa zeukan mojiak./ Baina, baina... zuk daukazu jakinaixa, zuk! Sin. jakingúra. Ik. jakínbiar.
jakínbiar, jakínbiarra. (c). izena. Jakin-beharra. Jakiteko grina.   Curiosidad desmedida. Batzuk iñon etxeko goraberen jakinbiarra izaten dabe./ Orren jakin-biarrak eztauka akaburik./ Jakinahi (eta jakingura) eta jakinbiar antzerakoak dira, baina jakinbiar-ek ikutu peioratibagoa du berez.
jakinduríxa, jakindurixía. (b). izena. JAKITURIXA. Sabiduría. Masajista orrek eztau jakindurixa aundirik eukiko, baiña eskua primerakua./ Bere jakindurixa guztia azaldu nai izaten dau./ Berak jakindurixaz, bere buruko inuzentzixatik. Hil./ Orretarako dittuk ire batxillerrok, jakiturixok eta medikuntzok? (SM Zirik)
jakingúra, jakinguría. (c). izena. Jakinahia, jakin-mina.   Curiosidad. Preguntia preguntian gaiñian; Jesus, atso orrek dauka jakinguria. Sin. jakínai. Ik. jakínbiar.
jakíntsu. komentario 1 1. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Jakinduria askokoa.   Sabio, -a. Gizon jakintsua zan Barandiaran. 2. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Sarri erabiltzen da "sasijakintsu", "harro" esanahian, ironiaz. Ezautukozu Nikasio. Bai, beti berriketia darixola dabillen jakintsu bat.
jakintsukerixa, jakintsukerixia. (c). izena. Sasijakintsuaren esana edo ekintza. Arek beti jaukak jakintsukerixan bat.
jákiñ. komentario 1 1. jakiñ. (a). du aditza. Saber. Eztakitt zure izena./ Orrek jakin daki (asko dakiela). Adineko banaka batzuek bakarrik darabilte /z/ pluralgilea: dazkitt, nezkixen, etab. eskumia eta ezkerra nun daukan jakiñ ez. esapidea. "Ezer ez jakin. Ezer eztok, eskumia eta ezkerra nun daukan etxakik, ta asko iritxixaorik etxuat ezautzen." (Lar Antz) eztakitt zer, badakitt zer. (b). esapidea. BADAKITT ZER. No se qué, no se cuantos. Gizurterua nitzala, eztakitt zer badakitt zer. eztakizu asko. (b). esapidea. No sabes bien. Eztakizu asko zelakuak esan dittuan zuregatik. 2. jakiñ. (b). aditza. Ohitura izan. Arek badaki zapatutan Anttoninera juaten. Eguraldiaz ere bai: Badaki martixan bero galantak eitten./ Badaki udazken ona eitten. 3. jakiñ. (c). du aditza. Gauza ezkutu bat, txori-habiak, batik bat, edo gordailuren bat non dagoen ezagutu.   Saber donde se encuentra una cosa oculta, un nido, por ejemplo. Nik zortzi apixa dazkitt./ Orrek zozo-apixia daki./ Nik arrautza gordaillua dakitt. 4. jakíñ, jakíña. (b). adjektiboa. Begi-bistakoa, jakinekoa.   Sabido, notorio. Kontu jakiña da ze pasau zan gure Txabolapian./ Ire kasua oso jakiña dok errixan. Ik. jakiñeko. 5. jakíñ, jakíña. (c). adjektiboa. Concreto, -a. Ez giñan geratu egun jakin baterako./ Leku jakiñian laga giltzia. Ik. jakiñeko.
jakíña. (b). juntagailua. Noski, horixe.   Claro, por supuesto. Eran ein juan da, jakiña, mozkortu. Ik. klaro.