Hiztegia
esne-bezéro, esne-bezerúa. (b). izena. El cliente que compra leche. Arandonekuak gure esne-bezeruak izan zien urte askuan. Ik. bezéro.
esnédun. 1. esnedun, esnedúna. (b). izena. Lechero. Esnedunakin batera erretirau giñan atzo. Kamioiaz esne batzen ibiltzen denari ESNEDUN edo ESNETARI. LANAko esnetarixa pasatze zan goizetan./ Esnedunai kamioia aberixau jako. 2. esnedun, esnedúna. (b). adjektiboa. Que contiene leche. Txokolate au esneduna da.
esnégaiñ, esnegáiña. (b). izena. Nata. Esnegaiña ogixan jarritta gustora jaten dau. Esnegaiñ da esanena, agian, baina Sin. ugari du. Sin. apar, esnégoen, esnétela, goen, téla.
esnégoen, esnégoena. (d). izena. Esnegaina. Nata. Egosittakua baldin bada esnegoena. Egositta daonian, artzeko ero, esnegoena: “Ze goena daukan esne onek!”. Da bestela ola marmittian da egostekiai: “telia ein jakok”, ikara erain biar. Don. Sin. esnégaiñ, esnétela, téla.
esne-lóra, esne-loría. (c). izena. "Se dice de las flores cuya planta tiene lactus, que el vulgo hace suponer venenosas." (Etxba Eib) Ume, ezizu artu esne-lora orrek benenua dauke ta.
esnemámiñ, esnemamíña. (d). izena. Requesón. Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem. Sin. gaztaimámiñ.
esne-perretxíku, esne-perretxikúa. (c). izena. Esnea duen perretxikua. Lactarius. Se les supone venenosas. Mutiko orrek esne-perretxikuz bete dau zestua.
esne-sala, esne-salia. izena. (Antzuola) "Esnearen salerosketarako gela. Esne-salia Basterretxen be bazeuan. Basarrikuak ara erute zeben esnia ta kaletarrak erosi." (Lar Antz).
esnéta, esnetía. (c). izena. Baserritarrak kalean esnea saltze lana. Guk esnetia, neu eskolan asitta gero. Aurretik ezan gurian esnetaik. Hil.
esnétela, esnételia. (c). izena. Nata. Donatorentzat, esnegoen da egositakoaren esnegaina eta esnetela egosi gabearena. Sin. apar, esnégaiñ, esnégoen, téla.
esnétsu, esnetsúa. (b). izena. Esne asko ematen duena. Zuen bei pinttia oso esnetsua da./ Esnetsuai billotxa aztia interesatzen jaku, ba subenziño aundixaua artzen dozu, da gero ardi obia urtetzeko probabilidadia be bai. Enr.
esné-zopa, esné-zopak. (c). izena. Esnea ogi-zopekin, ohiko gosaria garai batean. Esne-zopak jan eta eskolara.
ésola, ésolia. (b). izena. Itxiturak egiteko erabiltzen den makila lodia. Estaca para setos. Esolaik onenak alkaziaz einddakuak. Sin. olasi (Oñ., Lein.).