Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tátika. 1. tátika, tátikia. (b). izena. Táctica. Atzera ta baztartu, zan Azkaraten tatikia. 2. tátika, tátikia. (c). izena. Trebetasuna, abilezia. Egundoko tatikia dauka zintzela manejatzen. TÁTIKIA ARTU. Eskua hartu. Oinddio etxotsat ordenadoriai tatikia artu.
tátiko. (d). Esaera zahar honetan agertzen den hitza, ziurrenik "tati" hitzetik datorrena:. Andra Maixa martiko (martixak 25)artian udia tatiko, andik aurrera betiko. Ordurarte agertu eta desagertu ari dela uda, eta handik aurrera beti uda. Ik. andramáixa martíko, kúku eiñ, tati eiñ.
tato. izena. (haur hizkera.) Salto. (haur). Tato eizu, maittiorrek, jausi barik. (AAG Eibes).
tátxa, tátxia. (c). izena. Akatsa, hutsa.   Tacha, fallo. Arek jangoikuai be topauko loskio tatxan bat./ Emen eztago tatxa barekoik.
tatxáu. (c). du aditza. Tachar. Bigarren berbarako tatxau zittuan alkatiok, kontzejalok eta iñundienok.
tatxúela, tatxúelia. (b). izena. Chincheta, tachuela.
táuki. 1. táuki, táukixa. (d). adjektiboa. TÁUKO. Ibilera gangaleko pertsona handia.   Persona grande de andares desgarbados. Ibilera zera daukana, taukixa. Aundixa ta ibillera ola aurrerakadiakin eitten daben ortaikua. Klem. 2. táuki, táukixa. (c). izena. (Elgeta) Lokuluxka. Sin. lokámux.
taulero, taulerue. adjektiboa. (Aramaio) Inporta ez zaiona. Aze taulerue da ori. (Orm Aram).
taupa-taupa. onomatopeia. Bihotz-taupaden onomatopeia.
taupáda, taupadía. (c). izena. TAUPARA. Taupara. Latido de corazón Udalaitzen gora biotzak demaseko taupadak eitten zostan.
tautík pe. (c). esapidea. TUTIK PE. Tutik ere.   Ni pizca. Bergan jaixua izan arren eztaki euskeraz tautik pe./ Afalorduan eztau tautik pe esan./ Nere ama iñude jun ei zan bai, Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben. Gaur egun TUTIK PE da nagusi, baina adinekoek bestea diote. ENTENDIDU, ESAN, JAKIN aditzekin batez ere.
táza, tázia. (a). izena. Taza. Eskulekudunari esaten zaio. Ik. kátillu, kíkara.
tazakára, tazakaría. (a). izena. El contenido de una taza. Iru tazakara kafe artuittu.
te, téia. (c). izena. . Te. Informante batek txixa bedarrari deitzen dio hala.
téatro, téatrua. (a). izena. TRÉATO. Teatro. Ze moduzkua izen da ba tréatua. Oso adinekoek TREATO.
téilla, teillía. (a). izena. TÁILLA. Teja. TÁILLA diote batzuek.
teillápasa, teillápasia. (d). izena. Teilatuan apurtuta dauden teilak aldatze lana. Erretilla premiñaik eztago, baiña teillapasa on batena bai.
teillape. 1. teillape, teillapia. (c). izena. Techado. 2. teillape, teillapia. (c). Teilatu-hegalpean geratzen den lekua, euririk sartzen ez den horma-kontra.
© Jaione Isazelaia
teilla perretxíku, teilla perretxikúa. (c). izena. . russula emetica. Gusto mikatza duen eta gehienek jaten ez duten perretxiku ugaria.
© Ibon Serrano
teillátu, teillatúa. (a). izena. TAILLATU. Tejado. TEILLAT Ik. teillatu-afári, erremu. teillatútik izúrrauta egon. esapidea. (eufemismoa.) GANBARATIK IZÚRRAUTA EGON. Burutik jota egon.