áldi

áldi. 1. aldi, aldíxa. (a). izena. Vez. Kalera joaten dan aldi bakoitzian mozkortuta etxeratzen da./ Azkenengo aldixa izan deilla. Ik. aldiz. aldiko bat. (b). Aldi bakoitzean bat. Orrek mozkorrak aldiko bat arrapatzeittu./ Pastillak aldiko bat artu bia die. 2. aldi, aldixa. (c). izena. Denboraldia.   Período, temporada, racha. Gure amak aldixak eukitzeittu, batzutan primeran da beste batzutan gaizki./ Emen aldixa datorrenian aprobetxau ein bia da. áldi báten. (c). adberbioa. Denboraldi baten. Derrepentian ezkutau zan errittik eta aldi baten etzan agertu. ÁLDI BATERÁKO. Oiñ beintzat bakaziñotara joan biot aldi baterako, eta gero ikusikou zer eitten doun. aldi oneko edo txarreko egon. (c). esapidea. Umore edo aldarte oneko egon. Aldi oneko dagonian arrapatzen bozu, tira, baiña bestela ezaitte arrimau be eiñ. aldían aldíko. (c). esapidea. Garai bakoitzean garai hari dagozkionak.   En cada época los trabajos, etc., correspondientes. Ana eztago etxian; nobixuana juan da. Badakizu, aldian aldiko lanak./ Mutikotan azelakotxe billurra izaten giñuan konfesatzeko. Aldian aldiko prolemak. áldittan. (c). Batzuetan, boladatan. Aldittan burua etortzen jako, baina normalian eztau iñor ezautzen. áldixak izan. (c). esapidea. Boladak izan. Aldixak izaten zittuan gure amandriak; batzutan primeran, beste batzutan burua ziero galduta. 3. -aldi, -aldíxa. (a). atzizkia. Denborazko atzizkia. Ik. akordauáldi, diruáldi, emonáldi, larriáldi, negarráldi.