Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Ezezaguna
aitóna bédar, aitóna bedárra. (d). izena. . Agrimonia eupatoria. Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona.
áitta, áitta. (a). izena. Aita.   Padre.
aittá-áma, aittá-ámak. (b). izena. Gurasoak.   Los padres. Aitta-amak Benidorren dauzka ta tian etxian dago. Sin. guráso.
aittágiñarreba, aittágiñarrebia. (d). izena. AITTÁIÑARREBA, AITTEIÑARREBA. Suegro. Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. Esan AITTÁI
aittágure, aittáguria. (b). izena. Otoitz ezaguna.   Padrenuestro. Iru aittagure errezatzeko esan dost penitentzia moduan./ Aittaguria esaten be eztakixe gaurko umiak. Aittaguria errezau edo esan.
áittaitta. (a). izena. Abuelo. Ik. aittájaun.
aittájaun, aittájauna. (a). izena. AITTÁJUN. Abuelo. Aittajauna ikustera goiaz basarrira. Aspalditxoan aitt(a)itta eta amama sartu dira, aittajauna eta amandriaren ordez, familia askotan. Zenbaitek jatorragoak direla pentsatu du nonbait. Aittaita aitaren aita, eta amama amaren ama delako edo. Esan beharrik ez, jatorrizko aittajauna eta amandria mantendu beharko liratekeela, gure ustez, aittaitta eta amama berrien partez. aittájauna-amándria, aittájauna-amándriak. (c). izena. Abuelos. Artizko aittajauna-amandriak pe izan die mezetan.
aittájauna-bisábuelo. (d). izena. Bisabuelo. Ik. bisábuelo, -a.
aitta-órde, aitta-ordía. (c). izena. AITTÓRDE, AITTA-ORDEKO, AITTA-ORDEZKO, AITTA-ORDIAZKO. Padre adoptivo. Bere aitta-ordiakin ez i da ondo konpontzen. Edozenbat aldaera ditu hitz honek. Sin. aittatzáko, ugéz-áitta. Ik. ama-órde, orde.
aitta puntáko. 1. aitta puntako, aitta puntakúa. (b). izena. Aita ponteko.   Padrino. Nere aitta puntako, Idurixoko Xanti. Ik. ama puntáko. 2. aitta puntáko, aitta puntakúa. (c). izena. Babeslea.   Protector, padrino (zentzu ironikoan). Gerrara be aitta puntakuak zeuzkenak joan barik gelditzen zittuan./ Bixkor urten dau kartzelatik. Aitta puntako onak izango zittuan.
aittá sántu, aittá sántua. (a). izena. El Papa. Norbait patxada handiz eta ezer egin gabe ikusten denean, honela egin izan zaio errieta: Mobidu ari ortik, aitta santuan moduan egon barik/i.
aittá-séme, aittá-sémiak. (b). izena. Aita eta semea, edo aita eta semeak.   Padre e hijo, o hijos. Boluko aitta-semiak ikusittut ferixan.
aittátu. (a). du aditza. Aipatu.   Citar, mencionar, mentar. Eztau soldau juan bia danik aittatu./ Ez idazu aittatu fubol kontuik, leporaiño nago ta.
aittatzáko, aittatzakúa. (d). izena. Aita ordea. Don.
aittiáren. AITTÁREN. 1. aittiaren. (b). izena. AITTAREN. El acto de santiguarse. Aittajunak erakutsi zoskun aittiaren eitten: Aittaren, Semiaren, Espiritu Santuaren izenian, amen. Ik. Kurútze Santuáren. Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden. (d). esaera. Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia. "Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen. aittiáren batían. (c). esapidea. AITIAREN EGUN ORDUKO. Oso azkar. aittiaren egin. (a). aditza. Santiguarse. Sin. siñátu. Ik. Kurútze Santuáren. aittiaren eiñ orduko. (a). esapidea. Oso azkar (aittiaren egiten tardatzen den denboran, literalki).   Con rapidez. Gaurko lapikuekin aittiaren batian gertatzen da jatordua./ Ara!, esan da aittiaren eiñ orduko auspaz ipiñi zan, eskuak lurrian da ankak goian. (SM Ezten). 2. aittiarén!. (c). interjekzioa. Harridura eta larritasun uneetako esklamazioa, gehienetan eskua bekokira eramanez esaten dena. Ene ba, Jesus Maria ta Jose eta horrelakoen kidekoa.   Expresión de asombro y apuro a la vez. Aittiaren!, ori be badogu? Ezta egixa izango orraittio./ Aittiaren, aittiaren, ederra ein ddozu. aittiárenka. (c). adberbioa. Harrituta eta beldurtuta aldi berean.   Haciendo cruces. Aittiarenka egon giñan Elgetan bera bizikletan zetozen umiei begira.