aittiáren
aittiáren. AITTÁREN. 1. aittiaren. (b). izena. AITTAREN. El acto de santiguarse. Aittajunak erakutsi zoskun aittiaren eitten: Aittaren, Semiaren, Espiritu Santuaren izenian, amen. Ik. Kurútze Santuáren. Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden. (d). esaera. Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia. "Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen. aittiáren batían. (c). esapidea. AITIAREN EGUN ORDUKO. Oso azkar. aittiaren egin. (a). aditza. Santiguarse. Sin. siñátu. Ik. Kurútze Santuáren. aittiaren eiñ orduko. (a). esapidea. Oso azkar (aittiaren egiten tardatzen den denboran, literalki). Con rapidez. Gaurko lapikuekin aittiaren batian gertatzen da jatordua./ Ara!, esan da aittiaren eiñ orduko auspaz ipiñi zan, eskuak lurrian da ankak goian. (SM Ezten). 2. aittiarén!. (c). interjekzioa. Harridura eta larritasun uneetako esklamazioa, gehienetan eskua bekokira eramanez esaten dena. Ene ba, Jesus Maria ta Jose eta horrelakoen kidekoa. Expresión de asombro y apuro a la vez. Aittiaren!, ori be badogu? Ezta egixa izango orraittio./ Aittiaren, aittiaren, ederra ein ddozu. aittiárenka. (c). adberbioa. Harrituta eta beldurtuta aldi berean. Haciendo cruces. Aittiarenka egon giñan Elgetan bera bizikletan zetozen umiei begira.