Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ántzu, antzúa. (c). adjektiboa. Umerik egiten eta esnerik ematen ez duen aberea edo pertsona. Antzutasuna pasakorra edo betirakoa izan daiteke.   Estéril. Animal o persona que no pare y no da leche. Ardi antzuak aparte dauzkau./ Bei ori antzua da eta okelara saldu biakou./ Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. Pertsonei buruz erreparoz erabiltzen da. ántzu egon. (d). Antzutasun egoeran egon. Baita, aberea ernari ez egon estali berria izan arren. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: “ernai dago ero antzu dago”. Don. Ik. ernári, bueltau.
antzuáldi, antzualdíxa. (c). izena. Baten bat antzu dagoeneko aldia. Berriz jausi ei da. Antzualdixa pasau dau ta berriz jausi ei da. Don.
antzúela. (a). toponimoa. ANTZUOLA. Antzuola herria.   Antzuela mokos en la kasuela. esaera. "Bergararrek antzuolarrei esana." (Lar Antz). Antzuelan sedia, Bergaran koipia, Elorrixon buzkantzia, Durangon tronpia. esaera. "Antzuolan usain txarra egoten zen larru fabrikak zirela eta. Oñatiarrek, adar soinuan, Antzuolako larru fabrikei 'Antzuolako sedafabrikak' deitzen zieten." (Lar Antz). Gipuzkuan bi erri dae: Azkoiti beti pelotetan da Antzuola beti narrutan. esaera. (Antzuola) "Azkoitian pelotarako zaletasun eta tradizio handia izan da; Antzuolan, berriz, narrugintza izan da herriaren ardatz garrantzitsuenetakoa ia orain dela gutxi arte." (Lar Antz)
antzúelo, antzúelua. (a). izena. Anzuelo. Sin. amo (Eib.)
antzútu. (c). da aditza. Antzu bihurtu. Esnea gastatu, umerik ezin euki.   No dar ya leche, volverse estéril. Gure bei zarra joandaneko iru urtian antzututa dago./ Uran berriro ardixak antzututakuan, ba puxkat e, deskantsu puxkat egoten da orduantxe. Enr. Ik. ántzu.
añiketan. (Aramaio) Arineketan, lasterka. Ik. antxíntxika.
áo. 1. ao, áua. (a). izena. AGO, ABO. Boca. ao bete agiñekin laga, geldittu. (c). esapidea. Gauza bat uste izan eta beste bat, nahi ez dena, gertatu.   Dejar o quedar con un palmo de narices. Aurten Euskal Herrira freskura billa etorri dienak ao bete agiñekin geldittuko zien. áo betían. (c). esapidea. ÁUA BETÍAN. A boca llena, a dos carrillos. Aman ezkutuan armaixora joan, da an ziarduen mutikuak gailletak ao betian jaten. ao zatarréko, ao zatarrekúa. (c). adjektiboa. AO ZATAR. Malhablado, -a. Erdeldun orrek e, ao zatarreko jentia dala, beti maldeziñua ta, zea ta. Don./ Ao zatarra don auraxe be ba, solamentian. Sin. min zikiñeko. Sin. mín zatarréko. Ant. mín garbíko. ao-bizarrak euki. (c). esapidea. AO ZAPERUA EUKI. Juerga egin biharamunean aho latza izan. Zer, laranja jaten? Ao-bizarrak kentze aldera, ala? . aoko zulora begira egon. (c). esapidea. Norbaiti disimulorik gabe aurpegira begira egon. Mutikuak, aldeizue emendik, neri aoko zulora begira egoteke! . áopian berba eiñ. (c). esapidea. Gaizki ahoskatuz hitz egin.   Hablar entre dientes, sin vocalizar bien. Enotsan ezer entendidu, badakizu, aopian berba eitten dau ta. aopian esan. (c). esapidea. Isilka esan. Alabiak etxetik alde ein jauela esan zostan aopian. áotan ártu. (b). esapidea. Norbaitez gaizki hitz egin.   Murmurar de alguien. Jentiak aotan artu nau zure kulpaz. aotan ibilli. (c). esapidea. Ser la comidilla. Jentian aotan ibili nai bozu, segi olaxe. aotik kendu. (c). esapidea. Mihi puntatik kendu. Aotik kendu dostazu esan bia nebana. Sin. mín púntatik kéndu. aua neurri. esapidea. (Eibar) "Nahi beste, aukeran. Aua neurri gura daben gauza guztietarako. komentario 1 2. ao, áua. (b). izena. Labana, guraize eta abarren alde zorrotza.   Filo. Len junguria zan zabala eta maillukia zorrotza, ta maillukiakin etaratzen jakon segiai aua. Don.
aóbero, aóberua. (b). adjektiboa. Exajeratzeko ohitura duena.   Exagerado, -a. Zazpi kiloko erbixa arrapau zebala esan juan aobero arek./ Kontulari ona da, baiña aobero xamarra.
aoberokeríxa, aoberokerixía. (c). izena. Exageración. Kazarixak gizurra eta aoberokerixia ugari. Sin. aokára.
aófiñ, aófiña. (b). adjektiboa. Mokofina.   De paladar exquisito, gourmet. Onetik bakarrik jaten dau aofiñ arek.
aokára. 1. aokára, aokaría. (c). izena. Ahokada, exajerazioa. Atzo be Txotxok aokaran batzuk botako jittuan./ Aokaria aokarian gaiñian ibili zuan gau guztia. Beharbada aokara arruntagoa da eta aoberokerixa finagoa. Sin. aoberokeríxa. 2. aokára, aokaría. (b). izena. Bocado. Bei ori oso noblia da; eztau sekula aokara bat pe iñonetik arrapauko.
aóko, aokúa. (d). Zaldiaren frenoa.
aóko sóiñu, aóko sóiñua. (c). izena. Ezpainetako soinua.   Filarmónica. Tomas Markik ederki jote juan aoko soiñua./ Batek aoko soiñua jo ta beste danak korruan dantzan. Sin. ezpanetako soiñu. Sin. filármonika. Ik. eskúko sóiñu.
aóko gózo, aóko gozúa. (c). izena. Buen sabor de boca. Gure aittajuna zanak pastela janda gero etzeban kafeik artzen aoko gozua ez kentzearren. Ant. aóko zátar.
© Josu Okina
aóko zátar, aóko zatárra. (c). izena. AOKO LAKAR. Mal sabor de boca. Astelen goizetan mantzanillia artzen dot aoko zatarra kentzeko. AOKO LAKAR ere bai antzeko esanahiaz. Ant. aóko gózo.
ao-lúrrun, ao-lurrúna. (d). izena. Ahoko usain txarra.   Halitosis, mal aliento. Persona batzuk ao-lurrun izugarrixa izaten dabe./ Konfesatzera joan nitzanian atzeraka botatzeko moduko ao-lurruna zeukan abadiak. Galdu samartua. Aóko usain txarra entzuten da orain.
áopeko, áopekuak. (c). izena. Isilean kontatzen diren sekretuak.   Confidencias. Aspaldixan zure arreba bixak egundoko aopekuak dauzke. Aopekuak EUKI gehienetan. Aopeko kontuak EUKI ere bai. Sin. ixíl-kóntu. áopekotan ibíli, jardun. (c). esapidea. Elkarri isil-misilka hizketan ari.   Andar cuchicheando. Joxepa ta Antoni aopekotan ibilli die meza ostian, da itxuria badago zeoze.
aór. (d). interjekzioa. Hara hor. Aor etxia, nai bozu jun. Aniz. aór ba. (d). interjekzioa. OR BA. Hara hor bada.   He ahí pues. Egindako baieztapena sendotzeko erabilia. Ik. ára!.
ao-sápai, ao-sapáixa. (b). izena. Aho-sabaia, aho barruaren goi partea.   Paladar. Ao-sapaixa erre jat esne berogixa eratearren.
aózabal, aózabala. (b). adjektiboa. Esan behar eztakoak edo ganoragabekokeriak esaten dituena.   Imprudente en el hablar. Eziozu kasoik eiñ, aozabal utsa da ta. aozabalik egon, geratu. (c). esapidea. Txundituta, liluratuta egon, geratu. Aozabalik egon giñustan denpora guztia Azoreetan ango paisajiakin.