Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arranbaltz, arranbaltza. Aquila chrysaetos. Aguila real. (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
arránbittarte, arránbittartia. (d). izena. Tamaina erdiko arrana. Ik. árran.
arrandei, arrandeixa. (c). izena. ARRAINDI (EIB.). Arraindegia.   Pescadería. Gure denporan zan bat arraindi-kalia. Urte asko arraindixa amendik aldatu zana. (Etxba Eib).
arránkau. (a). du aditza. Arrancar.
árranke. 1. árranke, árrankia. (a). izena. Arranque. Kotxiak izurrauta dauka arrankia. 2. árranke, árrankia. (c). Ganora zentzuan darabilte adinekoek.   Arranque, garbo. Arranke puxkat, mutil, bestela etxuau sekula akabauko eta./ Neska orrek dauka arrankia...
arranmiñ, arranmiña. izena. (Eibar) Badajo. Ik. míñ.
arrano, arranua. (d). izena. Buitre. (Ang., Eib.) komentario 1 Sin. buítre.
arrano zuri. Neophron percnopterus. Alimoche. (SB Eibetno).
arránopola!. (d). interjekzioa. Arraioa! Umeei batik bat esan ohi zitzaien espresioa, haserre antzean.   Expresión de reprimenda, enfado (suave) similar a un "mecachis!". Arranopola! zeiñek busti dau lurra?/ Baiña, baiña, erropa guztiak lurrian, arranopola!. Gaur oso galdua, adinekoek ondo gogoan badute ere. Ik. arráixuak ezpaittuan!, arráixo!. arráno polatúa!. (d). Arránopola eta arráno polatúa, biak entzun ohi zituela dio gure amak, zentzu berdinarekin. Erreparatu azentuan.
arránpalo. 1. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. Demontrea, demonioa. Baldekara esnia bota jostak. Txal arranpalua! Gutxi entzuna. 2. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. (Oñati) "Que divulga los defectos que sorprende, difamador. Es más que agozabal." (Izag Oñ).
arrantxéro, arrantxerúa. (c). izena. Arrantxoa prestatzen duena. Basoan lanean jarduterakoan, soldaduskan, etab.   Ranchero, el que cocina el rancho. Ikazgiñan genbitzenian nere anaiak eitte juan arrantxero.
árrantxo, -u, árrantxua. (c). izena. Basoan gizon-taldea lanean aritzean, soldaduxkan, eta halako lekuetan prestatzen den otordua.   Rancho. Soldaduxkan gutxittan joaten giñuztan arrantxua jatera.
arrántza. (b). du izena. Astoaren orroa. Baita, negar zaratatsuak.   Rebuzno. También los llantos fuertes. Zuen astuan arrantzak guretik entzuten die. ARRÁNTZA EI
arrántzaka. (b). adberbioa. Rebuznando, llorando clamorosamente. Aura zuan kuadrua: ume guztiak batera arrantzaka. astua arrantzaka baiño gaizkixao kantatzen dok. esapidea. Oso gaizki kantatzen dok. Inoiz entzun ohi den esaldia.
arrápataka. ARRÁPAZTAKA. 1. arrápataka. (b). adberbioa. ARRÁPATAZKA. Presaka.   Apresuradamente, atropelladamente. Berandu jaiki naiz eta gero goiz guztia arrapataka. Ik. príxaka. 2. arrápataka, arrápatakia. (b). izena. ARRÁPAZTAKA. Prisa, apresuramiento. Bakaziño bezperan aura zan prixia, arrapatakia ta zarraparria.
arrapátzaille, arrapátzaillia. (c). adjektiboa. (Eibar) "Acaparador, ambicioso. Dana arrapau biarreko arrapatzaillia zanetik, biar baiño len ill zan."
arrápau. 1. arrápau. (a). du aditza. Lapurtu.   Robar. Lapurrak beixa arrapau doskue. 2. arrápau. (a). du aditza. Zerbait ehizatu edo arrantzatu.   Pescar o cazar. Erbi bat eta bi oillagor arrapau nittuan. Erdararen eraginez «amorraiña artu dot» eta horrelakoak gero eta gehiago entzun daitezke. 3. arrápau. (a). du aditza. Coger, atrapar, alcanzar, echar mano a uno que huye. Arrapatzen bazaittut ikusikozu./ Autuak arrapauta grabe dago. arrapaik ori!. (c). esapidea. Zerbaitetan gora egin duenagatik esan ohi da. Iru makina zarrekin asi zuan atai baten eta oiñ ikusi zelako fabrika alia daukan. Arrapaik ori! arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea. Ormaiztegiko txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. Esaldia osorik entzun izan da. Ez dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori. arrapatzen. (Eibar) Haur jolasa. "A pillar." (SB Eibetno). 4. arrápau. (a). du aditza. Gaixotasuna bereganatu. Katarro demasa arrapau najuan./ Gaitz txarren bat arrapau juan Afrikan egon zanian, itxuria.
arrára. 1. arrára, arraría. (c). izena. Euri zaparrada labur eta gozoa.   Chaparrón corto y suave. Arraratxo bat ederki letorkixue landarei. Euri-arrara ere bai. Sin. arrastara. 2. arrára, arraría. (c). izena. Zirrara.   Estremecimiento. Gorputza ikustiak demaseko arraria ein zostan. Ik. zarrára. 3. arrara, arrarie. izena. (Aramaio) Gizonezkoen isurtzea.   Corrida, eyaculación.