Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
astopotxotxo. "Bruto, edozer gauza edonoren aurrean esaten duena, konplejorik gabekoa eta bost ajola zaiona." (Lar Antz).
asto-próba, asto-probía. (c). izena. Prueba de arrastre de piedra con burro.
astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak. Ik. ángailla, txálma.
astosóka, astosokía. (d). izena. Astoari banastak eta lotzeko soka. Eskusokak iru metro t´erdittik laura, eta gero astosokia, astuan banastak eta lotzekua, aura sei bat metro ingurukua. Sendoera berdiñian baiña luziaua. Don. Ik. eskusóka.
astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea   Burrería. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua. Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten.
asto-txalma, asto-txalmak. Ik. txálma.
asto zúri, asto zuríxa. (adierazkorra.) Ohearen metafora. Ondorengoaren gisako esapideetan, edo esaldi umoretsu edo metaforikoetan. asto zurixán tripára joan. (c). esapidea. ASTO ZURIXAN GAIÑERA SALTO EIÑ, ASTO ZURIXAN TRIPAN LO EIÑ. Ohera joan esateko modu umoretsua. Bueno, ni beste tragotxo bat jo eta astozurixan tripara noia. Loaren pertsonifikazio gisa ere bai, izen propio gisa: Asto Zuri etorri jatzu? Logureak zaude?, alegia.
astrápala, astrápalia. (d). izena. Zalaparta. Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten./ Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi./ Txirrita Plazentzian bizi izan artian, gertaera bat zala-ta naikua astrapala sortu zan. (SM Zirik). astrápalaka. (d). adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka.   De prisa y corriendo, atropelladamente. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka. Astrapalia darixola ere bai.
astúa átzeraka baiño térkuaua izan. esapidea. Oso terkoa izan.
ástun, astúna. (a). adjektiboa. Pesado, -a. Turroia oso astuna da estomagurako. Ant. áriñ. Ik. kapárra, pixútsu, probárri.
astúndu. (b). da-du aditza. Ponerse pesado, aumentar de peso. Egurra, busti ezkero, astundu eitten da. Hona hemen hitza erabiltzen den beste testuinguru batzuk: Euri onekin lurra asko astundu da./ Egualdixa asko astundu dau./ Beixa badoia astunduaz (edo umeastunduaz) eta ez etara larrera. Ik. umeastúndu.
© Jaione Isazelaia
ásun, asúna. (a). izena. . Urtica dioica. Ortiga. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio.
© Jaione Isazelaia
asúnar, asúnarra. (d). izena. . ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da.
asun áza, asun azía. (d). izena. . Borraja. Sin. bórraja lóra.
asun-berótu, asun-berotúa. (c). izena. ASUN-BAIÑU, ASUN-BLASTIO. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena.   Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak.
ásunto, ásuntua. (a). izena. Asunto. Ziero eranai emonda dago eta asunto txarra.
asunur, asunura. izena. Asunen ura.   Infusión de ortigas.
atábaka, atábakia. (d). izena. Elizan argitakoa batzeko ontzia. Sin. argittáko óntzi.