Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
asakan ibili. esapidea. (Aramaio) "Sobera ibili, erosotasun handian. Bai, gulerixie auxe ron, asakan zabitze zueik, asakan." (Orm Aram).
asarre. 1. asarre. (a). adberbioa. Enfadado, a disgusto. Asarre nago zurekin. "Arpegia kolore barik" dio San Martinek, haserre egoera adierazteko: Euren artian Anakabe, arpegia kolore barik eta amorruaaz dardaraka. (SM Ezten). Ant. aixkíre. 2. asarre, asarría. (b). izena. Haserrea.   Enfado, ira. Pasau jatzu lenguneko asarria? 3. asárre eiñ. (a). dio aditza. Errieta egin.   Reñir a alguien, reprender. Amak asarre ein ddost. 4. asarre. Ik. azárre.
asarreáldi. 1. asarrealdi, asarrealdíxa. (b). izena. Momento de enfado, de cólera. Ori entzun nebanian asarrealdi bat izan neban baiña laster pasau jatan. 2. asarrealdi, asarrealdíxa. (c). izena. Errietaldia.   Reprimenda, bronca. Maistriak asarrealdixa ein zostan deberiak ez eittiaaittik. Sin. brónka, errespenzíño.
asarrétu. (a). da-zaio aditza. Enfadarse. Trankil esaixozu, ezta orregaittik asarretuko ta. Adinekoek Nor-Nori bezala ere erabiltzen dute. Aittai asarretzen bajako ikusikozue Ik. berotu, pentsáu. Asarretziak bi lan dauzka: asarretzia ta aixkiratzia. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
ase. 1. ase. (b). da aditza. Hartarse, saciarse. Aseezinddako egarrixa daukat. Edanari buruz gehiago janari baino. Gosiak baiño kalte geixao eitten dau asiak. (d). esaera. Natibittate, ase ta bete. (b). esaera. Jateko eta edateko eguna Natibittate. Ik. Natibittáte eguna. 2. ase. (b). da aditza. Aumentar de volumen por la humedad, empaparse. Atia aseta dago ta ezin da itxi./ Euri onekin lur guztiak ase-ase eindda dare. Sagardo barrikak ere ase egin behar izaten dira erabili aurretik, urez beteta edukiz. Asetzeko, jarixoik euki eztaixen; barrikak ase. Don.
aséguru, aségurua(k). izena. ASÉGURO. Los seguros (La Seguridad Social, etc). Aseguruak pagatzen ainbeste urtian jardun da gero erretiro negargarri bat kobratzeko./ Aseguru barik ni enajoiak lanera. Pluralean gehienetan.
asentau. 1. asentau. (a). da aditza. Asentarse. Ogetamar urterarte ezta asentatzen gaurko gazte asko. 2. asentau. (d). Etxegintzan, egurrak jasaten dituen pisuak edo sortutako tentsioak orekatu. Suelua jartzeko [ohola] zuzena baldin bada ta bestia okerra, suelua be ezin leike asentau. Juantxo.
© BUAko guztiak
Asentzío. (b). toponimoa. Intxorta barreneko lautadan, Angiozar eta Elgeta artean dagoen parajea eta ermita.   Paraje y ermita de la Ascensión, entre Angiozar y Elgeta. Txikittan urtero juaten giñan Asentziora. Asentzío egún, Asentzío egúna. El día de la Ascensión. Asentzióko potzu. ASENTZIÓKO POTZÚA. Asentzion dagoen berezko putzua.
asentzío bedar, asentzío bedarra. (d). izena. . Ez dakigu bere izen zientifikorik eta erdarazkorik. Kirtena eta loreak zurixkak ditu. Infusioan hartuta jateko gogoa egiteko eta bizioak akabatzeko erabiltzen da. Kutunaren barruan joan ohi den belarretariko bat.
© Josu Okina
ásero. (d). adjektiboa. Nasai. Arropei eta zapatei buruz bakarrik entzun dugu.   Holgado. Zapata asero xamarrak erosi mutikuei, azten dare ta./ Prakak oso asero dauzkat. Antzina ohitura zen zapatak, arropak eta abar asero xamarrak erostea, luzaroan balio izan zezaten. Etim.: ase+-ro (atz. modala), ziurrenik.
asétu, asetúa. (c). izena. Asealdia. Goseak genden, baiña asetu ederra artu giñuan zure amak preparau zoskunakin.
ási. (a). da-du aditza. Empezar, comenzar. Pelikulia asi da./ Edurra asi dau./ Asi dozue kursua?
asienta, asientie. (Aramaio) Lurra. Ba orduen oneik danok gari tte arto oten zien asienta danak. (Orm Aram).
asiento, asientúa. (b). Jarlekua. Etzeuan asientoik libre. asientua artu. (d). aditza. Asentar las primeras piedras para la correcta construcción de la bóveda. Asientua artutakuan, geo ta aurrerau, geo ta aurrerau, labian moruan, igual-igual, arku bat eitten dan moruan, zerrau eitte zan. Cand.
así ke. (c). juntagailua. Así que. Oiñ balitza iru egunian akabauko litzakek gerria”. Da gero iru urte iraun zaban. Asi ke... Klem.
áska. 1. aska, askía. (b). izena. Ganadu-aska.   Pesebre. Botaixozu txalai pentsua askara. Sin. ganau-áska. 2. aska, askía. (b). izena. (Ubera) Alberga, uraska.   Abrevadero. Eruaizu beixak askara. Ik. álberga.
askáurre, askáurria. (c). izena. Ganadu-asken aurreko pasiloa. Askaurrian laga dot sendorra./ Gure anaia be, Azpilletakua, aura be kamillero, da ementxe gau batian, da askaurrian bota lastua ta lo ei-ben. Ben.
© Jaione Isazelaia
áski, askíxa. (c). izena. . Cynodon dactylon. Grama. Batez ere soroetan hazten den belar txarra, zabaletara motroiluak osatuz hedatzen dena. Oso gogaikarria eta kentzen zaila. Katarroak sendatzeko eta erditu berriak indartzeko balio du. "Aski aundixa" eta "aski txikixa" daude.
ásko. komentario 1 1. asko. (a). adberbioa. Mucho, muchos. Bei asko dauke. 2. asko. (c). zenbatzailea. Partitiboaren ondoren jarririk, nahikoa, ugari, honelako esaldi adierazkorretan. Len be bajaok tabernaik asko./ Eskolaik asko ikasi giñuan gure denporan. askó da ba. (c). esapidea. Handia da ba, harritzekoa da ba. Ogixa aaztu jatzula? Zuri pasatzeko asko da ba. askótan. (a). Sarri.   Muchas veces. Biak batzen dira maíz Sarri askotan eztot jakitten zer eiñ. Sin. sarri, sarrittan. Ant. gutxíttan. 3. asko. (c). Adberbioaren indartzailea, atzetik jarrita.   Se pospone el adverbio para reforzarlo. Ederki asko pasau giñuan jolasian./ Goiz asko jaiki naiz gaur be. bérba, berbía. (a). izena. Hitza.   Palabra. Berba asko baiña ganora gutxi. (norbaiten) berbiak indarrik ez. esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik. berba baten. (c). du adberbioa. "Hitz batez, laburbilduz". "Berba baten: esan dozun guztia, guzurra.” (AAG Eibes) bérba eiñ. (a). du aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu. berba zatar, berba zatarrak. (a). Ezizu esan berba zatarrik. berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. berbán-berbán. (c). Esaten duen guztian. Berban-berban gizurra dauka. bérbaz. (b). De palabra. Berbaz ezin badabe alkar entendidu kartaz probau deixela./ Berbaz einddako tratuekin kontuz. berbázko, berbazkua. (c). izenlaguna. Oral, verbal. Berbazko tratuak pe balio dabe juiziuan. berbía artu. (b). esapidea. Erronka edo halakoren bat egiten denean beste norbaitek kontuan hartu.   Tomar en cuenta una promesa, un desafío, etc. Esan najuan eun kiloko arrixa jasotze nebala ta lagunak berbia artu josten da oiñ kontuak. berbía emon. (b). esapidea. Dar la palabra, prometer. Joango nitzala esan notsen da bein berbia emon ezkero joan ein biakot. Ik. ainddu. berbía eskatu. (b). Pedir la palabra. berbía etorri. (c). Bere onera edo senera etorri. Buruan golpia artu zeban eta oindio etxako berbaik etorri. berbía jan. (b). esapidea. Agindutakoa bete ez.   Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. ondo berba egiña. (c). adjektiboa. Gozo hitz egiten duena, inor mindu gabe. Oso ondo berba egiña zuan zuen aittajuna. asko, askúa. (c). Adjektiboaren indartzailea, honen atzetik jarrita. Mutill eder askua il zeban oiñaztarrixak./ Telebisiño merke askua erosi dot dendan. Forma mugatuak bakarrik. 4. asko. (c). Suficiente. Arek aprobatzen badau, asko./ Guk pe bastante berandu eukitzen giñuzen (bildotsak). San Josetarako saldu ezker, asko. Luis. Ik. mútxo.