aittájaun

aittájaun, aittájauna. (a). izena. AITTÁJUN. Abuelo. Aittajauna ikustera goiaz basarrira. Aspalditxoan aitt(a)itta eta amama sartu dira, aittajauna eta amandriaren ordez, familia askotan. Zenbaitek jatorragoak direla pentsatu du nonbait. Aittaita aitaren aita, eta amama amaren ama delako edo. Esan beharrik ez, jatorrizko aittajauna eta amandria mantendu beharko liratekeela, gure ustez, aittaitta eta amama berrien partez. aittájauna-amándria, aittájauna-amándriak. (c). izena. Abuelos. Artizko aittajauna-amandriak pe izan die mezetan.