aldrébes

aldrébes. 1. aldrebes. (a). adberbioa. Oker, atzekoaz aurrera, alderantziz.   Al revés, del revés. Gauza guztiak aldrebes esateittu./ Jertsia aldrebes jantzi dozu. aldrebésko aldéra. (a). Okerreko erara. Zeukan mozkorrakin, periodikua aldrebesko aldera artuta ziarduan leitzen./ Prakak aldrebesko aldera dauzkazu. Ik. itxúlikaldera. 2. aldrebes. (b). adberbioa. Deseroso; urruti edo konbinazio txarra dagoelako.   A desmano. Uberarrei oso aldrebes gelditzen jakuen Elgeta eta agaittik pasau zien Bergara. Sin. eróso. 3. aldrebes, aldrebesa. (b). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza.   Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. Sin. moldékaitz, baldar. astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). esapidea.