Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kanpósantu, kanpósantua. (a). izena. KÁNPASANTU. Cementerio. Hilarik kánpAsantu dio. Bertan dare elizia, kánpasantua ta dana Mendiolan. anka bat kanposantuan izan. (b). esapidea. Hilzorian egon.
kánpotar, kánpotarra. (b). izena. Forastero. Kanpotar asko etorri zan lan billa.
kánta. 1. kanta, kantia, -ak. (d). izena. Kantua. Lehengoek asko erabilia.   Canción. Gure amandriak kanta asko zekixen. —Kantazar esaten zan? —Zarrak ero barrixak, baiña kantak beintzet. Klem./ Zeaittik eze Txirritak etara zittuan fueruen e, arek galdu zittueneko kantak eta. Hil. Pluralean batik bat. Kantazar ere ezaguna da, baina badirudi ez zela oso erabilia. Orain kantu entzuten da ia bakarrik. 2. kanta, kantía. (c). izena. Leloa, asko errepikatzen den jardun gogaikarria.   Estribillo, discurso repetitivo y aburrido. Demokrazia ta demokrazia, aspertuta najak beti kanta berdiñakin./ Bere kuittak eta bere errosaixuak, arek beste kantaik eztauka. Kantia, mugatu singularra, gutxi erabilia.
© Jaione Isazelaia
kántal, kantála. (d). izena. Etxe edo kale ertza, izkina.   Arista de casa o calle. Etxe-kantal entzuten da ia beti, baina kantal soilik ere bai. komentario 1 Ik. etxekántal.
kantapápel, kantapapéla. (d). izena. Bersos y canciones impresos en un hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra. Nik sasoi baten e, kantapapéla gaur erosi plazan da illebete orduko dana, jota zeto, buruz. Hil. Azen.: kantá-pápel ere bai. komentario 1 Sin. bersó-pápel.
kantapápel-saltzáile, kantapápel-saltzaillía. (d). izena. Kantapaperak ferietan-eta saltzen zituena. Kantapapel-saltzailliak orduan egoten zien plazetan. Hil.
kantári. (Eibar) KANTULARI (EIB.). 1. kantari, kantaríxa. (c). izena. Abeslaria.   Cantante. Kantari ona da Mikel Laboa. Kántante, -ia da esanagoa. 2. kantari. (c). adberbioa. Kantatzen.   Cantando. Goizian goizetik kantari ikusikozu.
kantáu. (a). du aditza. Abestu.   Cantar.
kantázar, kantázarra. (d). izena. Antzinako kantua. Ik. kanta.
kantéra, kantería. (b). izena. Harrobia.   Cantera.
kantíau. (c). izena. Ertza biribildu.   Redondear la arista. Latia, al bada, bistan daon aura kantiautakua izeten da, dotoretxuaua. Benito. komentario 1
kantina, kantinia. izena. (Eibar) KANTIN, KANTINPLORA (EIB.). Cantina, marmita. Sin. mármintt.
kantóe, -i, kantóia. (b). izena. Cantón, ángulo. Mujikaneko kantoian itxoingotsut.
kantoi-arri, kantoi-arrixa. (d). izena. Piedra angular.
kantsáu. 1. kantsáu. (a). da-du aditza. Nekatu.   Cansar(se). Obera noia, kantsauta nago ta./ Geixegi kantsau zittuan irixak. Alperkerian ikusten gintuenean, aitta kantsauan semiak» ginela esaten zigun gure aita Jose Ramonek. Sin. nekatu. 2. kantsáu, kantsáua. (c). izena. Cansancio. Nik arrapau neban kantsaua lasto-farduak jasotzen./ Oinddio etxata pasau atzoko kantsaua. Gauza konkretoez aritzerakoan, batik bat. Sin. nekatu. 3. kantsáu, kantsáua. (c). adjektiboa. Neketsua.   Cansado, fatigoso. Oso lan kantsaua da gari-jotia. Sin. nekétsu.
kántu, kantúa. (a). izena. Canción. Oso kantu polittak dazki zure amak. KANT Ik. kanta. kantúan eiñ. (a). du aditza. Cantar. Afalostian kantuan eiñ giñuan aspertu arte. KANTAU eta KANTUAN EI kantútik, kantúra. (c). adberbioa. De cantar, a cantar. Kantutik zetorrela bidera urten zotsen./ Gaur ezin ddot joan kantura, juntia daukat eta. Baita, KANTUKO LAGUNAK, etab.
kántzer, kántzerra. (b). izena. Cáncer. Kantzerrakin il da. Sin. bizixán, lontzena, minbízi.
kantzóntzillo, kantzóntzilluak. (b). izena. KALTZONTZILLO, GANTZONTZILLO, GALTZONTZILLO. Calzoncillos. Kantzontzilo luziak ei da modia./ Gabeko lauretan karreria ein zeben galtzontzillotan.
kápa, kápia. (d). izena. Antzinako prenda, jende handiak edo aginpidea zuenak erabilia, batik bat.   Capa. Nik Elusuko ori entzuten neban kapiakin juten zala, da zala auzo-alkatia, auzoko rejidoria. Don.