Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
kóskol, koskóla. (b). izena. KOXKOL, MOXKOL (ARAM.). Oskola; gaztainarena ia bakarrik.   Erizo de la castaña. Gaztaiña klase onek koskol txikixa eitten dau. Arrautzarenari kaskal, baina bada koskol deitzen dionik ere.
kóskor, koxkor. 1. koskor, koskórra. (b). izena. KOXKOR. Bulto. Koskorrak urten dost eskuturrian. 2. koskor, koskórra(k). izena. (eufemismoa.) KOXKOR. Potroak. (euf.). Ik dauzkak koskorrak ik! . 3. koskor, koskórra. (b). adjektiboa. KOXKOR. Mutil edo neskaren atzean jarrita: muchachito, -a. Zuen mutil-koskorra ta gure neska-koskorra lagun aundixak die. Puxka bat koskortutakoak, alegia. Soilik ere bai. Koskor samarrak giñan artian ba, batian an eta bestian emen ibilli batzuk eiñ. Sot. (AA BergEus, 335. o.) 4. koskor, koskórra. (b). izena. KOXKOR. Ogiaren bi puntak.   Las puntas del pan. Ogixa ekarri dozu, baiña koskor bixak bidian janda. komentario 1 Sin. ogi-kóskor. 5. koskor, koskórra. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) KOXKOR. Kaskarra, eskasa.   Malo. Egunero Donostiara joan biarra oso ibillera koskorra da. Sin. kaskar. 6. koskor, koxkor. (c). adberbioa. Kaskar, gaizki.   Mal. Oso koskor portau zan jueza gurekin. Sin. kaskar. 7. koskor. KOXKOR. Ik. arri-kóskor.
koskórtu. (c). da aditza. KOXKORTU. Dezente hazi, handitu. Umeez, batik bat.   Crecer bastante. Zuek umiak koskortuta dauzkazue./ Puxka bat koskortu arte ezkiñan gu Bergara sekula bajau. Ik. mutil-kóskor, neská-kóskor.
1. kosta. (a). aditza. KOSTAU. Aditz berezi samarra aspektuaren aldetik. Dirua bada kostatzen dena, edo esfortzua bada, desberdintasunak agertzen dira aspektuan. Saia gaitezen zehazten. 1. kosta. (a). da aditza. KOSTAU. Costar dinero. KOSTAU (bukatua), KOSTA edo KOSTATZEN (bukatu gabea), eta KOSTAUKO (etorkizunekoa). Diru asko kostau jakue etxia erostia, eta geixao kostauko jakue ipintzia./ Preguntaizu zenbat kosta (edo kostatzen) dan treneko billetia. 2. kosta. (a). zaio aditza. Costar esfuerzo, tiempo. zaio ad. KOSTA edo KOSTAU bukatua, KOSTA edo KOSTATZEN bukatu gabea, eta KOSTAKO etorkizunekoa. Kosta (edo kostau) jakun tabernia topatzia./ Gure neskiai kosta (edo kostatzen) jako etxera etortzia./ Kostako jatzue berriz aiñ ondo jatia. Hau guzti hau gero eta nahastuago dago. kostía kósta. (c). esapidea. Cueste lo que cueste. Lasanera joan biou bazkaltzera, kostia kosta./ Kostia kosta, aretxekin ezkontzia nai juan. Gure lagun artean zera esan ohi da udan: Goazen kosta aldera egun pasa, kostia kosta.
2. kósta, kostía. (a). izena. Litoral, costa. Austriak eztauka kostaik./ Biar kosta aldera goiaz.
kostálaen, kostálaena. (d). izena. Banasta handi-handia.   Espuerta muy grande. Guk oni banastia esango gonskio. Beste bat aundixaua izeten da kostalaena. Don./ Banasta aundixa da kostalaena, txikixa otxarrena, da erdikua banastia. (Lar Antz). komentario 1
kostánera, kostáneria. (c). izena. Laka, trongoaren kanpokaldeko egurra, materialetarako balio ez duena.   Costanera. Ik. laka.
kostei. izena. Ik. korósti.
kostípau, kostipáua. (b). izena. Constipado. Egun baten euki leike kostipaua: ola gorputz txarra ta, kargia ta, begittako negarra, ta orrek. Don.
kóstra, kostría. (b). izena. Costra.
kóstu, kóstua. (b). izena. Costo. Badakizu zelako kostua eukiko leuken autopistiak?/ Zeiñek pagau bia dau orren kostua?
kóstunbre, kóstunbria. (a). izena. Ohitura.   Costumbre. Ezpanak jertse-mangiakin garbitzeko kostunbria dauka. Sin. oittúra.
1. kota. Ik. óta.
2. kóta, kotía. (d). izena. Abelgorriei eman ohi dien bihotzeko atakea. Irixai-tta itte jakuela kotia ta; kotia iñ da akabau ta. Atakia ero. Klem. KOTIA EI
-kote. 1. -kote, kotía. (b). Mardultasuna adierazten duen atzizkia. Mutikote, gizakote, liburukote... 2. -kote, kotía. (c). Talde atzizkia. Irukote politta juntau zate. Sin. -kónde.
-kotx, -kotxa. atzizkia. -KOITZ. Ik. irúkotx.