Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
karápaixo, karápaixua (Oñ.). . (a). izena. "Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua." (Izag Oñ). Ik. mokotz, paskua-ópill.
karása, karasía. (c). izena. KAKARASA, KARAKASA. Cacareo. Oillo-karasa aundixak die txabolan./ Oilluan kakarasia entzun orduko, jun da artu arrautzak. Eli./ Oilluak karakasa ein ddau. Don. karása eiñ. (c). du aditza. Cacarear. Gure oilluak eztabe karasaik pe eitten. Goiko aldaerak ere bai. karásaka. (c). adberbioa. KAKARASAKA, KARAKASAKA. Cacareando. Karasaka emun dabe gaur oilluak atsalde osua.
kárburo, kárburua. (c). izena. Carburo. Ik. kándill, kínke.
kárda. 1. karda, kardía. (c). izena. Ganaduak kardatzeko eta garbitzeko erabiltzen den metalezko zepiloa. Carda. Ganauak ferixara eruan aurretik kurioso-kurioso garbitzen zien kardiakin.
© Jaione Isazelaia
2. karda, kardía. (d). izena. Artilea fintzeko den metalezko hagindun tresna.   Carda. Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Aniz. Ik. txarrantxa.
© Donostia-Kultura, San Telmo Museoa
kardaketa, kardaketia. (c). izena. Artilea kardatze lana. Onek zikiñak darenian (hortzak beteta) obeto eitten da, gutxiao obatze jaue. Kardaketia ezta ondo eitten erreza. Obeto eitten da, gutxiao obatze jaue. Kardaketia ezta ondo eitten erreza. Felipe.
kardántxillo. izena. 1. kardántxillo. (d). izena. Jilguero. Sin. firíngalo, jílgero. 2. kardántxillo, kardántxillua. (d). adjektiboa. (Eibar) Hitzontzia, berritsua. Ondo jarrittako izena iri, kardantxillua. (AAG Eibes)
kardáu, kardatu. 1. kardau. (c). du aditza. Karda pasatuz aberea apaindu.   Cardar. Kardaizu “Apala” tratantia dator da. 2. kardáu. (c). du aditza. KARDATU. Artilea findu kardaz.   Cardar la lana. Kardiakin ondo kardatzen bada lania errezao eitten da. Kardatzaille ona komeni. JJp.
kardubéra, kardubería. (b). izena. . KARDABERA. Sonchus oleraceus. Cerraja. Kardu latzaren antzerakoa da, baina leunagoa. Hosto zabaleko belar hau lore moreduna da eta konejuei eman ohi zaie. Sin. esne bédar, kardugóxo.
kardu bíur, kardu biúrra. izena. . Izena bakarrik jaso dugu.
kardugóxo, kardugoxúa. (d). izena. . Cerraja. Ik. kardubéra.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
kárdulatz, kárdulatza. (b). izena. . Dipsacus fullonum. Cardencha. Karduen artean arruntena. Alkatxofa antzeko lorak ematen ditu. Azen.: kardúlatz ere bai. Sin. astokárdu, sorgín-órrazi.
kardú lóra, kardú lória. (c). izena. . Eguzki lorea. Ik. éuzki lóra.
kardu ori, kardu orixa. Taraxacum officinale. Diente de león. (SB Eibetno). komentario 1 Sin. loróri.
kardutxóri, kardutxoríxa. (d). izena. hippolais icterina, regulus regulus (?). "Zarcero icterino" (?); "Reyezuelo" (?). Don.k «zarcero icterino» (hippolais icterina) eta «reyezuelo» (regulus regulus) delakoen argazkien aurrean esan du izen hau. komentario 1
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
káre, karía. (b). izena. Cal. Len karia botatzen jakon lurrai. komentario 1 karia ill. (c). aditza. Kareari ura nahastu. Eitten zan preparau morterua, eta beste buelta bat emun da sartu. Karia ill ein biar izaten zuan da. Da ari ba morterua gertatzia esan jakon Ik. kare-letxáda, mórtero.
karéarri, karéarrixa. (c). izena. Piedra caliza. Lastur aldia dana karearrixa da. Sin. káraitz.
kareauts, kareautsa. (d). izena. Cal en polvo. Desinfestatzeko autsa, kareautsa. Cand.
kare-bizi, kare-bizixa. (c). izena. Cal viva. Palakin zabaldu, zenbat doministuka eraitteban kare-bizi orrek! Bueno! Osasunerako oso ona doministuka eittia, e. Juan.
kare-letxáda, kare-letxadía. (c). izena. Karea ura nahastuta.   Lechada. Kare-letxada nola egiten den kontatzen digu Donatok. Lelengo karia eitten da karaitz arrixakin, da gero aura ba, kare bizixa uretan busti, puxkat umeldu ta ill, karia ill ein biar izeten da; gero bota galdarara ero, poten batera ero, lekun batera, ondo itto arte laga an, gero erain, dda... Don. Sin. letxáda.