Hiztegia
ka
kaiñóe, -i
kakálardo
kakáztu
kalderero
kalezátar-batzéille
kána
kanísu
kanpósantu
kapadóre
kapritxóso, -a
karápaixo
karé-mórtero
karnazero
kárrete
kártzela
kaskarráldi
kastétxe
katapardo
katúill
kazári
kera
killár-ítxuski
kintó-bázkai
kirri-korro
klak
kobrámentu
kojéra
kolatz
koménentzia
konbidau
kónorte
kónserba
kontrafabóre jokatu
kóntxilla
kordátu
korroka
kosko
kótxe
kris-kras
kuéba
kukúmarro
kuráu
kurútzegi-sórta
kaiñóe, -i
kakálardo
kakáztu
kalderero
kalezátar-batzéille
kána
kanísu
kanpósantu
kapadóre
kapritxóso, -a
karápaixo
karé-mórtero
karnazero
kárrete
kártzela
kaskarráldi
kastétxe
katapardo
katúill
kazári
kera
killár-ítxuski
kintó-bázkai
kirri-korro
klak
kobrámentu
kojéra
kolatz
koménentzia
konbidau
kónorte
kónserba
kontrafabóre jokatu
kóntxilla
kordátu
korroka
kosko
kótxe
kris-kras
kuéba
kukúmarro
kuráu
kurútzegi-sórta
kordátu. (c). du aditza. KORDAU. Kordak egin; berakatz eta kipulekin, batik bat. Hacer ristras. Berakatzak an dauzkau ganbaran botata, kordatu biarrian. Ik. berákatz-kórda.
kordel. 1. kordel, kordéla. (c). izena. Soka mehe eta ona. Cordel. Zapaten kordela apurtu jat. Gure etxean izen hau ganaduak neurtu eta hauen pisua kalkulatzeko erabiltzen zen sokari ematen zitzaion bakarrik. Kanak eta ontzak zituen markatuta. Gure aittajunak kordelakin neurtzen zittuan txalak begira tratua eiñ aurretik.
2. kordel, kordela. izena. (Eibar) "Palangre, arte de pesca de río." (SB Eibetno).
kórkoba, kórkobia. (d). izena. Konkorra. Joroba. Makurtu ari, orregaittik eztosk korkobaik urtengo ta.
komentario 1 Sin. jíba, kórkotx, txépa.
kórkobadun, kórkobaduna. (d). izena. Korkoba duena. Jorobado, -a. Korkobaduna izan arren gizon estimaua zan. Sin. jibóso, kórkotx, txepóso.
kórkotx. 1. korkótx, korkótxa. (d). izena. Joroba. Sin. jíba, kórkoba, txépa. 2. korkótx, korkótxa. (d). adjektiboa. Jorobado, -a. Sin. jibóso, kórkobadun, txepóso.
koro. 1. koro, korúa. (b). izena. Eliza atzeko leku altua. 2. koro, korúa. (b). izena. Elizako abesbatza.
korosnai, korosnaixa. izena. (Leintz, Oñati) "Mezcla que se hacía de boñigas y cal para afirmar el piso de las eras." (Izag Oñ).
koróso, korosúa. (b). izena. . Russula virescens?. Perretxiko berdeargi tantoduna, oso estimatua. Korosua dok berde tantotxoduna. Gibelurdiña ta korosua bi dittuk e, bi klase. Don. Latineko izena gibelurdinaren berdina da, itxura denez, baina guretzat desberdinak dira. Korosoa, txapel ederreko perretxiku berde argia da, tarte zurixkekin, gibelurdina, askoz ere ilunagoa delarik. Perretxikurik estimatuenetakoa da. Urdiña, berriz, berdea da.
komentario 1 Ik. gibélurdiñ, úrdiñ, urdiñ.
korósti, koróstixa. (b). izena. . KÓSTEI. Ilex aquifolium. Gorostia. Acebo. Au zan estimauena burtardatzak eitteko. Denporan baten Albiña ta Jarinto aldetik-eta bazien Araba aldian arbola aundixak, eta andik ekartzen zebela. Gure aittai entzuten notsan e, gure aittajunak-eta juten ziela ara, ardazgeixak ekartzera. Astuakin. Jun ara ta bi trongo ipiñi astuai albotan da. Don. Hosto eztakadunak eta aletxo gorriak dituen zuhaixka ezaguna. Gaur gutxi eta ttattarrak gelditzen dira. Gabon apaingaritzat erabilia izanak kalte haundia egin die. Lehen arbola handiak ere ba ziren eta burpartiketarako, adibidez, erabiltzen ziren.
kórotz, korótza. (b). izena. Ardi, koneju eta abarren kaka. Excremento animal de forma granulada. Ardi korotzez beteta zeuan bidia.
Behiarena pekotz.
Kórpusti egun, Kórpusti eguna. (b). izen propioa. KÓRPUSTEI EGUN. El día del Corpus Cristi. Korpusti egunian prosoziñúa eitten da. Baita: Biar da Korpusti.
korráize, korraizía. (c). izena. Nudo corredizo. Sokia korraizian ipiñi tta urkatu ei zan abetik./ Kenduixozu sokiai korraizia./ Eskola-poltsak, lepotik beera, eskola-poltsia, eunezkua, korraizeduna. Hil.
KORRAIZIAN, batik bat.
korredóre. 1. korredore, korredoría. (b). izena. Ciclista. Ikusi, ama, zenbat korredore. Sin. karrerísta. 2. korredore, korredoría. (c). izena. Apostu bitartekaria. Corredor de apuestas Frontoiko korredore bat il da infartuakin.
kórrent, korrénta. (b). izena. KORRIÉNTE. Corriente de viento o de agua. Ibaixa pasatzerakuan korrentak ixa eruan giñuzen./ Itxi atia, korrenta dago ta./ Eztauke ez argirik eta ez ur-korrentik. Ohargarria da «arrunt» zentzuan azentua korríente, korríentia dela, eta zentzu honetan, ostera, korriénte, korrientía. Ik. aize-pasa, ur-korrent, korríente.
korrídu. 1. korridu. (a). du aditza. Correr. Mundu asko korridu dau orrek./ Oso karrera ona korridu dot.
2. korridu. (a). du aditza. Isuri. Eyacular, correrse. Emon da emon, da ezin korridu.
3. korrídu, korríduak. (d). izena. Corridos, intereses. Korriduekin bakarrik naikua dauka bizitzeko. Norbaitek dirua KORRIDUAN (ipinita) daukala esan ohi da.
Ik. errédittu, intéres.
korríente. 1. korríente, korríentia. (b). adjektiboa. Berezia ez dena, ohizkoa, arrunta. Ardoagatik bereziki, baina janariak, edariak, arropak... edozergatik esan daiteke. Corriente, común, no especial. Zer erango juau, markakua ala korrientia?/ Praka bakeruekin dda jertse korriente batekin zeuan.
Adberbio gisa ere bai: Aberatsa izan arren oso korriente jazte zan. 2. korríente, korríentia. (c). adjektiboa. Tratu normala duen pertsonagatik esan ohi da, ez dela harroa edo horrelako zerbait azpimarratzeko. Se dice de las personas de trato normal y corriente, cuando, por alguna circunstancia pudieran no serlo. Ba nik zuen jefiakin bastante tratu daukat eta gizon korrientia da, e./ Bestela eztakitt ze izango dan, baiña lagun artian korriente askua da.
3. korríente. (c). adberbioa. Erraz, zailtasunik gabe, ohizkotasunez; broma giroan, batik bat. Con normalidad. Atzo gabian frantses be korriente eitten giñuan./ Nik amar-millakuak korriente erabiltzen jittuat./ Esangotsut nik ze jatordu: kafia, ola bazkaixan gaiñian artzen, korriente jaixan be, nik amar bat urtekin asi. Hil.
4. korríente, korríentia. (b). Corriente de viento o agua. Ik. kórrent.
kórrio, kórriua. (d). izena. Correo. Anguzarren esate jotsen korriua, karruakin ibiltze zuan, kartak eta eruate jittuan, errekauak ein dda; Anguzarko korriua. Elgetatik pe bai korriua, bizikletan. Klem.
kórro. 1. kórro, kórrua. (a). izena. Corro. Jarri korruan, ipuiña kontau biotsuet eta. Haur-jolas asko egiten da korruan jarrita. Dantzan ere eskutik elkarri obatuta egiten den pasakaillea. 2. kórro, kórrua. (d). izena. Lehenagoko erromeriatan soinujole bakoitzaren inguruan sortzen zen dantzari multzoa. Dantzan egin ahal izateko ordaindu egin behar izaten zen korro bakoitzean. Ortxe eitten zien erromeixak. Bi korro ero egoten zien. Mertz./ San Martzialen ezaututa nago bost korro. Klem./ Filarmonikia ta panderua zan orduko..., Paskuak aillegau ta goiko plazan. Zenbat korro! Dana korrua, korrua. Kobrau eitte eben dantzan eittia, gizakumiak pagau biar, txakurraundixa ero; auraxe txakurraundixa pagau nai ezta mutillak pe igual e, aura kobratzaillia etorrenian e, laga neskia ta anka igual da, olakotxiak eitte zittuen txakurraundixa ez pagatzearren. Ben.
PERRETXIKO KORRUa esaten zaio basoan inoiz aurkitzen diren biribilean lerrokaturiko perretxiku multzoei. korro aundixa artu. (d). esapidea. Inguru zabalaren bilgune izan. Hilarik diosku Plazentzia gaineko Edurdungua baserrian egiten zen erromeriak korro aundixa artzen zuela, leku askotako jendea etortzen zelako.