Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kukúmarro. 1. kukúmarro, kukúmarrua. (d). izena. Koko jantzitakoa, Inauteri jantzian dabilena.   Disfrazado de Carnaval. Gabardina zar orrekin kukumarrua emoten dok./ Jente asko zebillen kukumarro jantzixan. KUKUMARRUA EMON, entzun izan dugu, gehienbat. kukúmarro jantzi. (d). Atzo ire anaia ikusi najuan kukumarro jantzitta./ Eztakitt aurten kukumarro jantziko naizen. Orain disfrazau, edo asko jota mozorrotu entzuten da. Sin. mozórro jántzi. 2. kukúmarro. (d). izena. Edozein mozorro; burualdea soilik estaltzen duena ere bai.   Antifaz, disfraz. Olatia, nik uste dot leenao meza-nausittan da primerako zera zeukenak eta, gero ospittalera eruateko olatak eruate zittuela. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak; ogiduna zestuakin eta albuan joate zien beste alako mantilla batekin beste lau, luto zerrauakin. Klem. Ik. olata. 3. kukúmarro, kukúmarrua. izena. Txorimaloa. (Lar Antz).
kukúmixo. (d). adberbioa. KUKÚLUMIXO, KUKÚMIXOKA. Kokoriko; makurtuta, kakaginan bezala.   En cuclillas. Pastoriak orduak egoten die kukumixo. Klem. Baita KUK
kukur, kukurra. (d). Gangarra.   Cresta. Sin. gángar. kukurra goixan euki. esapidea. (Antzuola) "Harroa izan. Kukurra goixan dauka.
kukúrruku, kukúrrukua. (a). izena. Oilarraren kantua.   El canto del gallo. Basarriko despertadoria, oillarraren kukurrukua. kukúrruku eiñ. (a). du aditza. Cantar el gallo. Oillarrak kukurruku eiñ baiño len jaiki naiz. kukúrrukua jo. (c). esapidea. Desafioa bota. Makiña bat kukurruku joten dau Oriok. kukúrrukuka. (a). Kukurruku eginez. Oillarra kukurrukuka dabill.
kukúrruku-éztul, kukúrruku-eztúla. (b). izena. Tosferina. Kukurruku-eztulak jota apurtuta lagatzeittu umiak./ Karakolen zera bai entzun, kukurruku-eztulakiñ da, karakolen mokua zala ona ta. Ben.
kukurrusalda. interjekzioa. (Eibar) "Tiempo! Harrapatze-jokuetan, jokua etetzeko erabiltzen dan berbia: baten bat jausi egin dalako, zeozer esateko... Kukurrusalda! Kukurrusalda! Itxoin-itxoin, Mirenek min hartu dau-eta." (SB Eibetno). komentario 1
kukuságar, kukusagárra. (d). izena. Haritzak eta ametzak izaten dituen kiste borobil-borobilak.   Agallas de roble. Igartutakoan kukubalak edo pospoliñak esaten zaie, eta berde daudenean eta berde daudenean kukusagarrak. Ez dira jatekoak, garratzegiak direlako. Kanika bezala erabiltzen ziren lehen jolaserako.
kukútu. (c). aditza. (Oñati) "Encogerse.  Kukútuta: encogido, envejecido, inutilizado." (Izag Oñ).
kúlape, kúlapia. (d). izena. Diru asko jokatu ohi zen karta-jokoa.   Culape. Dirua blasta-blasta jokatzen zeben kulapian. Inesiboan ia beti. kulape emon. esapidea. (Eibar) Amodio kontuetan edo dantzan ezezkoa eman, kalabaza eman. Alakoren baten ausartu zan errekaua eittera begixa jota eukan neskatilliari, eta kulape emon zetsan. (AAG Eibes).
© Ezezaguna
kúletro, kúletrua. (b). izena. . Amanita caesarea. Kuletoa, gorringoa.   Oronja. Gaina gorria eta azpia hori argia duen perretxiku estimatua. Kirten barrenean arrautza koskolaren antzeko estalkitxoa du. Gaztainadia gustatzen zaio. Sin. górringo.
© Ezezaguna
kúletro fáltsu, kúletro faltsúa. (c). izena. . Amanita muscaria. Kuleto faltsua.   Falsa oronja. Goikoaren antza du, baina tanto zuriak izaten ditu gainean, eta azpia eta kirtena zuriak. Ugari hazten da pinudietan. Pozoitsua da.
kúlpa, kúlpia. (a). izena. Culpa.
kúlpante, kúlpantia. (c). izena. Erruduna.   Culpable. Zeintzuk izango, ta etxeko neska-mutikuak basarrixai su emotian kulpantiak./ Sasoi onian asi die kulpantien billa.
kúlpitto, -u, kúlpittua. (d). izena. PÚLPITTO, -U. Púlpito. An jardun jok kulpittua bota biarrian, ango sua ta ango diabrua.
2. kúma, kúmia. (a). izena. Seaska.   Cuna. Umia lo dago kuman.
kunbo, kunbua. (Eibar) "Poza, embalse, presa.   Ura batzen dan tokixa, naturala zein egindakua: presia, potzua... Errekatxu hartan, kunbuak bata bestian ondoren dira." (SB Eibetno) komentario 1 Sin. ósiñ.
kunplídu. 1. kunplidu. (b). du-zaio aditza. NOR-NORK. Cumplir. Makiña bat lan dauka danekin kunplidu ezindda. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil. Urteak bete edo kunplidu egiten dira. Gazteek NOR-NORK darabilte: Ogei urte kunplidu dittu, baina adinekoei NOR-NORI ere entzun dakieke. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil. 2. kunplidu, kunplidúa. (c). izena. Losintxa.   Cumplido. Eztakizu zenbat kunplidu ein zoskun bisittara joan giñanian. 3. kunplidu, kunplidúa. (c). adjektiboa. Cumplido, -a. Oso gizon kunplidua da.
kunplímentu. 1. kunplímentu, kunplímentua. (c). izena. Remilgo. Oiñezkero aspaldi akabau najuan lan ori, ainbeste kunplimentu barik./ Arek kunplimentua ugari tta ezetarako ganora gutxi./ Aura beti kunplimentutan dabil. 2. kunplimentuak eiñ. (c). aditza. Agur harremana egin. Kunplimentuak eitten joan jakun denporia, ta ixa ezkiñuan izan berbetarako astirik.
kúpel, kupéla. (d). izena. Cuba. BARRIKA edo BUKOE deitu ohi zaie hemen, baina bakarren bati entzuten zaio KUPEL. komentario 1 Ik. bárrika, bukóe, -i, úpel.