kukúmarro
kukúmarro. 1. kukúmarro, kukúmarrua. (d). izena. Koko jantzitakoa, Inauteri jantzian dabilena. Disfrazado de Carnaval. Gabardina zar orrekin kukumarrua emoten dok./ Jente asko zebillen kukumarro jantzixan. KUKUMARRUA EMON, entzun izan dugu, gehienbat.
kukúmarro jantzi. (d). Atzo ire anaia ikusi najuan kukumarro jantzitta./ Eztakitt aurten kukumarro jantziko naizen. Orain disfrazau, edo asko jota mozorrotu entzuten da.
Sin. mozórro jántzi. 2. kukúmarro. (d). izena. Edozein mozorro; burualdea soilik estaltzen duena ere bai. Antifaz, disfraz. Olatia, nik uste dot leenao meza-nausittan da primerako zera zeukenak eta, gero ospittalera eruateko olatak eruate zittuela. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak; ogiduna zestuakin eta albuan joate zien beste alako mantilla batekin beste lau, luto zerrauakin. Klem.
Ik. olata. 3. kukúmarro, kukúmarrua. izena. Txorimaloa. (Lar Antz).