Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kuráu. 1. kuráu. (b). da-du aditza. Curar(se). Etorri, heridia kuraukotsut. Ik. osátu, saníau. 2. kuráu. (c). da aditza. Curar o secar jamones, chorizos, etc. Emen eztie urdaiazpikuak kuratzen Kastilla aldian moduan. Sin. ondu.
kurazíño, kuraziñúa. (b). Curación.
kúria. (d). izena. Lehenago, Elgetako parrokoa.   El cura párroco de Elgueta. Elgetako kuriai egundoko billurra zotsen uberarrak. Mugatu singularrean beti.
kuriosidáde, kuriosidadía. (b). izena. Curiosidad. Oixe jakitteko kuriosidadia neukan. Ik. kuixidáde.
kurióso. 1. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Apaina, itxura finekoa, garbia. Pertsonez, batik bat, baina abere eta gauzez ere bai.   De aspecto fino, aseado, de modales refinados. Espoloiko gizon kuriosotxo batekin ezkondu zan./ Biaia erosi giñuan, azurrestu samarra, baiña oso kuriosua./ Kuriosua don beroi errebittautako ezpanokin. Klem. Ik. errebíttau. 2. kurioso, kuriosúa. (c). adjektiboa. Besteen gauzak jakin zalea.   Curioso, -a. Aura dan kuriosuakin sukalderaiño be sartuko jatzu. 3. kurioso. (c). adberbioa. Cuidadosamente. Artu zepillua ta kurioso-kurioso kendu mantxak./ Lana kurioso eitten dau igeltsero orrek.
© Jaione Isazelaia
kurkúbitta, kurkúbittia. (d). izena. Kalabaza luzenka.   "Calabaza para beber vino en bota." (Izag Oñ). komentario 1 Ik. kalábaza.
kurrika, kurrikak. izena. (Eibar) Tenazas. Ik. pórrika.
kúrrillo, kúrrillua. (d). izena. Grus grus. Grulla. Sin. grúlla.
kurrilloi. KURRILLOTA. Ik. gorrillóta.
kurrin. "Onom. del gruñido de los cerdos. KURRIN-KURRIN. Llamada que se les hace a los cerdos. Sin. kutx-kutx.
kurrinka. "Gruñido grave del cerdo." (SB Eibetno). Ik. kurrúnka.
kurríxka, kurrixkía. (b). izena. Grito agudo, gruñido agudo. Arek etara zittuan kurrixkak; txarrixa iltzen ziarduela emoten zeban. Txerriarena, bereziki. KURRIXKAK ETARA edo EI kurríxkaka. (b). adberbioa. Kurrixkak ateratzen. Ik. kurrúnka, kurrúxka, txilíxo.
kurrúnka, kurrunkía. (d). izena. KURRINKA. Gruñido no agudo de cerdo. Zorrotza denean, kurrixka edo kurruxka. kurrúnkaka. (d). adberbioa. Gruñiendo. Txarrixa kurrunkaka dao, gosiak eongo da. Don.
kurrúxka, kurruxkía. (d). izena. KURRIXKA, TXARRI-KURRUXKA. Kurrixka, txerriaren hots zorrotza.   Gruñido agudo de cerdo. Txerriak zer egiten duen galdetu diot amari, eta KURRUXKA erantzun du behin eta berriz; TXARRI-KURRUXKIA, gehitu du. Gaur egun KURRIXKA entzun ohi da. Hots lasaia denean KURRUNKA. Ik. kurríxka, kurrúnka.
kúrtidu. 1. kurtídu. (b). da-du aditza. Curtir(se). Narrua kurtidu ein biar izeten da./ Majo kurtiduta dare korredoriak./ Basuan lanian dabizenak ondo kurtidutakuak izeten die. ZAILDDU eta KURTIDU Sin. dira irudizko zentzuan, baina "narrua zailddu" ez dut sekula entzun. Ik. zailddu. 2. kurtidu. (d). du aditza. "Amasar la masa del pan en la artesa." Kurtidu. Amasau, masia eiñ ero kurtidu. Zenbat eta geixao erabili tta. Don. Sin. amásau.
kúrtiña, kúrtiñia. (c). izena. KORTIÑA. Cortina. Zelako kurtiña polittak jarri dittuzun./ Kurtiñak botata euki neban. Eli. Orain KORTI Ik. errézela.
kúrtzelu, kúrtzelua. (d). izena. Kriseilua, petroliontzia.   Lampara de petroleo. Kurtzelua aretxek zeban izena, petrolio-ontzixak. Karburuakin bazan kandilla esaten zan, eta petroliuakin bazan kurtzelua. Don. komentario 1
kurútze, kurutzía. (a). izena. KURTZE (LEIN.). Cruz. komentario 1 kurutzia euki. (b). esapidea. Asko sufritu. Orrek dauka kurutzia alabiakin.
© Aitor Usobiaga
kurútzegi, kurútzegixa. (c). izena. KURUTZAI, KURUTZEI. Sahats makila. Moztu, zuritu, gero mordo batekin sorta egin eta Erramu Egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero, haiekin gurutzetxoak egin eta ate, zelai eta soroetan jartzen dira.   Palos pelados de sauce que después de bendecidos el Domingo de Ramos se colocan en forma de crucecitas en puertas y campos. Kurutzegi billa jardute giñuan Erramu bezperatan. Etim.: kurutze+gai, ziurrenik. Ik. sáats.