Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kónde, kondía. (b). izena. Conde. Béko Kónde, Béko Kondía. (c). Beheko Kondea. Errotalde Jauregian, gaur Kultur Etxea den lekuan, bizi zen kondea, Beko Kondia e, familixaik etxuan izen eta or geldittu zuan etxioi. Nik enajittuan ezautu ez bata eta ez bestia. Klem. Góiko kónde, Góiko kondía. (c). izen propioa. Errekalde Jauregian, gaur mikrofilmategia dagoen etxean, bizi zen kondea, Konde zarra, aura amendik gora Zurrara, eta Konde Zarrak euskeraz beti gure aittai, ba zeoze, kontuak eiñ, berba ero, ba; kuriosidadia arek pe, baserrikuai preguntau, baiña betik euskeraz. Gero aren semia, konde zarran semia, aretxi enotsan entzuten euskeraz, da erderaz be eztaitt asko. Don. (AA BergEus, 344 o.)
kondénau. 1. kondénau. (b). da aditza. Condenarse al infierno. Pentsamentu txarrak euki ezkero danok kondenauta genden. 2. kondénau. (b). du aditza. Condenar; el juez, normalmente. Gastu guztiak pagatzera kondenau zeban. Irudizkoa: Gu pobriak izatera kondenauta gare. 3. kondénau. (c). du aditza. Ate edo leiho bat tabikez edo beste nolabait itxi, pasabidea moztuz.   Condenar, tapar una puerta o ventana. Transittoko atia kondenauta daukagu ta bandixotik sartu bia da.
kondizíño. 1. kondiziño, kondiziñúa. (a). izena. Baldintza.   Condición. Formal portatzeko kondiziñuakin joan da. 2. kondiziño, kondiziñúa. (b). izena. Egoera.   Estado, condición. Etzeuan kondiziñotan bolantia artzeko./ Bergarako frontoiak eztauka kondiziñoik ainbeste jentendako.
kóneju, -o, kónejua. (a). izena. Conejo.
konfésau. (a). da-du aditza. Aitortu.   Confesar.
konfesíño, konfesiñúa. (b). izena. Confesión.
konfíantza, konfíantzia. (a). izena. Confianza. konfíantzara. (c). adberbioa. En confianza. Konfiantzara kontau jotsak ze eitte zeban; inbirixia eiñ, da onek jefiai esan. Klem. konfíantzazko, konfíantzazkua. (b). izenlaguna. De confianza. Konfiantzazko jentia bia da lan orretarako.
konfírmau. (c). da-du aditza. Confimar, dar o recibir la Confirmación cristiana. Eskolatik etxerakuan bi mutiko: —Maistriak esan joskuk etxian preguntatzeko ia konfirmauta garen. I, Patxi, konfirmauta ago i? —Oixe, makaleko markak jauzkat besuan ba—. (Bakunianak zien). Txomin Amasorrainek jasotako izkirimiria (Bergarako euskarara egokitua).
kónfitta, kónfittak. (d). izena. KONPITTA. Gozokiak.   Dulces, confites. Ferixara joate zanian beti ekartze zittuan loibendako konfittak. Ia galdua. Bai tokau be astuai konfittak. (d). esaera. Ik. bai tokáu be astuái pólaiñak.
konfórmau. 1. konfórmau. (b). da aditza. Conformar(se). Nobixiorrekin konformau ezindda dabill./ Jesus, zu be etza konformatzen erreza./ Ze eingou ba, konformau ein biar./ Ni erozekin konformatzeko klasia naiz. Mertz. 2. konfórmau. (b). du aditza. Conformar, satisfacer. Ori eztau ezek konformatzen./ Gaztai sikuak puxketa txikixakin konformatzen dau.
kónforme bizi, kónforme egon, geldittu. (a). Vivir, estar, quedar... conforme. Ori konforme bizi da./ Konforme dago lan barrixan./ Ez giñan konforme geldittu arotzakin.
konformidáde. 1. konformidade, konformidadía. (b). izena. Conformidad. Munduan ondo bizitzeko eztago konformidadia modukoik./ Ezta erreza danon konformidadia eittia. Hitz hau asko erabiltzen du jende konformazaleak. konformidáde onéko, konformidáde onekúa. (c). Erraz konformatzen dena.   De fácil conformar. Gure mutikua konformidade onekua da eta Erregiak ezer ekarri ezta be ezta asarretuko. konformidáde txarréko, konformidáde txarrekúa. (c). adjektiboa. Nekez konformatzen dena.   De difícil conformar. Aren gustua eittia ezta erreza, beti izan da konformidade txarrekua ta. konformidadía artu. (c). esapidea. Konformatu, konformatzen jakin.   Tomar con conformidad, resignación. Semia paruan daukau, alabia estudixuan oinddio, baiña badakizu, konformidadia artu biar. 2. konformidade, konformidadía. (c). izena. Proporción. Nik konformidade orretan irabazi ezkero, onezkero aberastuta najauan./ Bonbilla barrixak konformidadian gutxiao gastatzen dau lenguak baiño. NON kasuan ia beti.
konfundidu. (a). da-du aditza. Confundir-se.
konfusíño, konfusiñúa. (a). izena. Confusión.
koniflóra, konifloría. (b). izena. . KOLIFLORA. Brassica oleracea botrytis. Coliflor. Laster konifloria sartzeko sasoia. Azen.: koníflora ere bai. komentario 1
kónjuro, kónjurua. (c). izena. KONFURO. Urtero apaizak baserri guztietan bota ohi zuen bedeinkapena.   Conjuro. Zenbaitt baserrittarrek diño aukeran konjurua baiño satsa obia dala lurrandako./ Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben.
konketa, konketia. izena. (Antzuola) "Katilua bezalako ontzia, baina askoz handiagoa, halako bi-edo. Konketa katilluan doble inguruko ontzixa don. Artua ta esnia konketian artze giñunan." (Lar Antz). komentario 1