Hiztegia
Gomózkorta. toponimoa. GOMEZKORTA . Gomezkorta, Elosuko baserria. Or eukitze i eban kaballerixia, Gomozkortan —aaittik Gomezen kortia—, Gomozkortan jeneralorren kortia, ta bera Benta-etxostian, an euki i eban bere ofizinia, ero, jeneralorrek. Hil. Gomezkorta ere badio Hilarik. Ik. frantzésteko gerrate.
gomuta, gomutia. izena. (Leintz) Akordua. Recuerdo. Nere gomutan eztot olakoik ezautu./ Eztaukot olako gomutaik. (Izag Oñ).
góna, gónia. (a). izena. Falda.
komentario 1 Carallo la cona, ni praka ni gona. (c). esaera. Galiziarrei buruz esan ohi zen, erdi broman, erdi burlan. gónan zalía izan. (c). esapidea. Andrazalea izan. Aura pelotari ona bai, baiña gonan be zalia zuan. Ik. gonazále. gónapian ázittakua. (c). esapidea. Dícese de la personas que ha sido superprotegidas por sus padres. Oiñ ezta bakarrik ezetarako gauza, aman gonapian azittakua da ta.
Ik. barrúko góna.
gonábarren, gonábarrena. (b). izena. La parte inferior de la falda. Gonabarrena zikinddu dozu lokatzatan.
gonákanpana, gonákanpania. (d). izena. KANPÁNGONA. Kanpai formako gona. Falda acampanada, muy de moda antiguamente. "Se llamaban así a las sayas antiguas, largas y acampanadas." (Izag Oñ).
Gonakanpanak? Oixe; gure ama-zanan da, gazte-denporan da, erretratutan da, gonakanpanak; ointxe be ikusten die gonakanpanak. Klem.
gonazále, gonazalía. (c). adjektiboa. Andrazalea. Mujeriego. Abadia izan arren gonazalia zuan demasa. Ik. góna.
gonbéstante, gonbéstantia. (d). izena. KONBESTANTE. Conversador. Gonbestante ona zuan Periko. Gutxi entzuna.
gonbéstau. (d). aditza. KONBESTAU, KONBERSTAU. Comentar, conversar. Ardi artian ibilli baza ba etxian konberstauko ziñuan: zein falta da, ta, ero arek ein jok billotxa, ero bestia. Luis.
Gutxi erabilia.
gonbéstaziño, gonbestaziñúa. (c). izena. GOMESTAZÍÑO, KONBESTAZIÑO, KOMESTAZIÑO, KONBERSAZIÑO. Conversación. Tira gizon, umien aurrerako eztaukazu beste gonbestaziñoik?/ Nik ezer esateke berak etara eban gonbestaziñua./ Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, ezta baida bat pe, "bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua". Don.
Gaur egun konbersaziño entzuten da gehien. Norbaitek "gonbestaziñoik eztaukala" esan ohi da hitz gutxikoa edo hizketan zozoa denean. Persona ona da, baiña eztauka gonbestaziñoik gonbestaziñúan egon. (c). esapidea. Berriketan egon. Ezautu? Bai. Gu sarri egon ga emen gonbestaziñuan. Hil.
gonbídau. (c). aditza. KONBÍDAU. 1. gonbídau, konbídau. (b). du aditza. Convidar, invitar (antes generalmente por fiestas). Bazkaltzera gonbidauta gare. Ik. gónbitt. 2. gonbídau, gonbidáua. (b). izena. Convidado, invitado. Gonbidauak ezin zien etxian kabidu.
gonbídautza, gonbídautzia. (c). izena. KONBÍDAUTZA. Etxe baten gonbidau guztiak biltzearen ekintza. Acto de reunirse todos lo convidados (por fiestas, normalmente). Gaur gonbidautzia dauke Narbaizan./ Gurian, San Paulotan urtero eitten zan gonbidautzia.
gónbitt, gonbítta. (c). izena. KONBITT. Invitación. Tiokin kazara joateko gonbitta artu dot./ Irurok geunkan konbitta, irurok joan eziñ, da ama-alabok joan giñan. Hil.
gonbítta eiñ. (c). aditza. Invitar. Eta kotxian sartzeko gonbitta eitten botsu zuk ezetz esan./ Eztosta sekula etxia ikustera joateko gonbittik eiñ. Ik. gonbídautza.
gónbitto, gónbittuak. (b). izena. BÓNBITTO. El vómito. Emon zostan iguiñakin ixa gonbittuak bota nittuan.
gónbittoka. (c). adberbioa. BÓNBITTOKA. Devolviendo. Gonbittoka pasau dot goiz guztia. Sin. errébeska, bótaka.
gonbíttogura, gonbíttoguría. (b). izena. BONBÍTTOGURA. Botagura. Ganas de devolver. Pepinuak gonbittoguria emuten dost. Sin. botagúra.