Hiztegia
filtire, filtiria. (d). izena. Bordadu klase bat. ori aujekin, olako kajatxo bat izaten da; an orratzak. Bordaua bezalaxe izaten zan. Maria.
fínddu. 1. finddu. (b). da-du aditza. Volverse fino o trabajador, mejorar la calidad. Ezkondu zanetik asko finddu da./ Aspaldixan jana asko finddu da taberna onetan. Ik. bastótu. 2. finddu. (b). du aditza. Leundu. Alisar. Ertzak finddu eixozu pieza orri.
Leundu gehiago testuinguru honetan.
fiñ. 1. fíñ, fíña. (b). adjektiboa. Langilea. Trabajador, -a, laborioso, -a. Oso fiña ei da lanian. Ant. nagi, zuri. 2. fiñ, fiña. (b). adjektiboa. Fino, -a, de buena calidad. Atuna baiño fiñaua da legatza. Ant. básto. 3. fiñ, fiña. (b). adjektiboa. Haizeaz, freskoa. Aize fiña zebillen goizian.
fío. 1. fío, fíua. (c). izena. Silbido. Fiua entzun orduko etortzen da txakurra.
Sin. txístu. fíua jo. (b). du aditza. FIO EGIN. Silbar. Kalian ziar fiua joten pozik zoian mutilla./ Fio eixozu aittai bazkaltzera etorri deiñ. Sin. txístua jo. 2. fio, fiua. izena. (Eibar) Corriente de viento frio. Itxizu ondo atia, sekulako fiua sartzen da eta. (SB Eibetno).
firi-fíri. (c). onomatopeia. Haize leun eta finak arboletan ateratzen duen hotsa. El rumor del viento suave y fresco en los árboles. Berba onomatopeikoa. Oiñ sargori dago baiña goizian aizia firi-firi zebillen.
firí-fara. 1. firí-fara, firí-faria. (c). izena. Hala deitzen genion Uberako gazteok geneukan akordeoi zahar bati. Loiolako mojei erosi gontsen firifaria./ Zuen ganbaran egongok firifaria. Mugatuan. 2. fíri-fara, fíri-faría. izena. (Eibar) Tornu-burua; zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbait eragiketa (otxabuketa, hari-emotea, etab.) egiteko erabiltzen zen tresna. Cabezal para tornillería, cabezal auxiliar. Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. (SM Burdin)
3. fíri-fara, fíri-faría. izena. (Eibar) Taladro rústico.
firín-fáran. (c). adberbioa. Edozein modutan (ibili), ezeren ardura barik. Despreocupadamente. Oiñ arte or ibilli aiz firin-faran, baiña oiñ estutu biakok.
firíngalo, firíngalua. (c). izena. Jilguero. Firingalua daukau kaixolan. Sin. jílgero, kardántxillo.
fíxantza, fixantzia. (d). izena. Fianza.
fíxantzia eiñ. (c). aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros. Ik. fixáu. fíxantzia jarri. (c). Depositar la fianza.
fixáu. 1. fixáu. (b). da aditza. Fidatu. Fiarse, confiarse. Ez ari fixau orrekin, txorimalo samarra dok eta./ Koiñatuakin fixatzen zan bakarrik. Ik. fíxo izan. fíxatzekua (ez) izan. (No) ser de fiar. Ezixozu diruik laga, ezta fixatzekua ta./ Fixatzekua balitz esango notsake. gutxi fixau. 1. gutxi fixau. (c). esapidea. Larri ibili. Gutxi fixau atsalderako trumoia entzuten. 2. gutxi fixau. (c). Ez fiatu. Gutxi fixau jente orrekin. 2. fixáu. (c). da aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros. Aren fixantzia eitten da ba, onek erosi dau, zuri beixa, baiña zuk au eztozu ezautzen, ni ezautzen nazu. Zuk esaten dozu: “Bai, bai, emoixok, neu fixatzen nok”. “Responsable” esaten moduan. Don. Ik. fíxantzia eiñ.
fíxo izan. (c). da aditza. Fio izan, fiatu. Fiarse. Autodeterminaziñua ainddu dabe, baiña enaiz bape fixo./ Nausixa ezta fixo ofizinista barrixakin. Ezezkoetan, batez ere. Fixau eta fixo izan sinonimotzat har daitezke, baina lehena testuinguru guztietan erabiltzen da eta bigarrena berriz ez.
flakósta, flakostía. (c). adjektiboa. FLAKOTXA. Flako samarra. Bastante flaco. Eztok ezautzen? Bai, alako surluze flakosta bat./ Bikixak dittuk baiña bata flakostiaua bestia baiño./ Zortzi pixatzeko gari ona biar, esateben. Gari flakotxa samarrak sei, zazpi... Beran piso netua berrogetazortzi ei zan. Hil.
Ik. ánega.
flámenka, flámenkia. (c). adjektiboa. Emakume argal eta dotore jantziengatik esan ohi da. Dícese de mujeres delgadas y bien vestidas y acicaladas. Se dice, a veces, con cierto tono despectivo o de envidia. Alako emakume flamenka batekin ezkondu zan, da Donostian bizi da.
flaménkona, flaménkonia. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Flamenka (ikus). Orren arrebia alako flamenkona bat don.