firí-fara

firí-fara. 1. firí-fara, firí-faria. (c). izena. Hala deitzen genion Uberako gazteok geneukan akordeoi zahar bati. Loiolako mojei erosi gontsen firifaria./ Zuen ganbaran egongok firifaria. Mugatuan. 2. fíri-fara, fíri-faría. izena. (Eibar) Tornu-burua; zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbait eragiketa (otxabuketa, hari-emotea, etab.) egiteko erabiltzen zen tresna.   Cabezal para tornillería, cabezal auxiliar. Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. (SM Burdin) 3. fíri-fara, fíri-faría. izena. (Eibar) Taladro rústico.