Hiztegia
txíspa. 1. txíspa, txíspia. (b). izena. Chispa. Suarenari beti txinparta. 2. txispa, txispia. izena. (Eibar) "Armería. Llave o mecanismo que provoca la ignición. Atxa anaiak ziran onenak Ermun txispia ataratzen. Sin. sugiltz.
Txíspas. (c). izen propioa. Elektrizista edo sasielektrizistei eman izan zaien ezizena. Txispas eta Joxeantoniokin afaldu neban.
txist. (c). interjekzioa. Atentzio deitzeko erabiltzen den aho-hotsa. Sonido inarticulado que se usa para llamar discretamente la atención. Txist! Badaukazu batekoik? (kartetan). Ik. txistara. txistik (edo txirristik) ez eiñ. esapidea. TXISTIK (EDO TXIRRISTIK) EZ ETARA, ESAN, MISTIK EZ EIÑ (ARAM.). Txintik ez egin. No decir ni pío. Afari guztian eztau txistik etara./ Neska kontuik eztau txistik pe esaten./ Txistik etara barik jan dau zopia./ Umiak errespetua... txirristik pe ez e. Ben.
txistára. TXISTADA. 1. txistara, txistaría. (d). izena. Txistada; "txist" edo antzeko zerbait ahoskatuz eginiko deia. Llamamiento con un sonido inarticulado, "tz", "ps", o similar. Atzian txistaria entzun dot, zeiñ ete zan, eta bera./ Pasatzerakuan txistaria ein ddotsat baiña ezta akordau.
txistaria eiñ, batik bat. Txistaria eiñ, batik bat.
2. txistara, txistaría. (b). izena. (haur hizkera.) Indizioa. Inyección en lenguaje infantil. Medikuak txistara txiki bat emun biotsu, baiña txiki-txikixa. TXISTARIA EMON edo TXIST EGIN. Ik. indizíño.
txíst eiñ. (b). dio aditza. (haur hizkera.) Indizioa sartu. Txist eindda pasauko jatzu pupua./ Txist ein biotsut, baiña eztotsut miñik emongo. Ik. txistara.
1. txístu. 1. txístu, txístua. (a). izena. Musika tresna. Chistu. Dena dela "danboliñ-txistu" deitzen dio adineko askok ohizko txistuari eta "txistu" flautari. Ondo joten dau txistua Iñakik. Kikio eztok sekula ikusi? Txistua aretxek jote jok. Txistua dok, eztok danbolin-txistua, danbolin-txistua istrumento diferentia dok eta. Don.
2. txístu, txístua. (b). izena. Silbido. Etxian banago joidazu txistua. Ik. fío. txístua jo. (b). du aditza. Silvar. Zeintzuk ibilli die bart txistu-joka?/ Trenak txistua joten dau tunelian sartzeko. Sin. fíua jo. txístuka. (c). adberbioa. Txistuarekin dei egiten. Txistuka txistuakin diar itten dabenian, "baiña “él venía silbando”", ba txistutan zetorren. Klem.
txístutan. (c). adberbioa. TXISTU-JOKA. Txistu-joka. Silbando. Txistutan zetorren zuen mutikua./ Ixo, zein dabill or txistutan?/ Zetan zabitz zu txistu-joka? Ik. txístuka. 3. txístu, txístua. (b). izena. Pitilina, zakila. Pene. Zetan abill i txistua bistan? Sin. pitíliñ, txilíbittu.
2. txístu, txistúa. (a). izena. Saliva. Ez bota txistuik. Erreparatu homonimoaren desberdin duela azentua. Ik. pasáu. txistúa bota. (a). du aditza. Escupir.
txíta, txitía. (b). izena. TXITXA. Polluelo, pollita. Txitak erosittue basarrixan. Eibarko txitia Bergako oillua. (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran. txitiak beste jan. esapidea. Oso gutxi jan.
txitáldi, txitaldíxa. (c). izena. Oilolokak ateratzen duen txita talde bakoitza. Pollada. Oillolokiak etaratzen daben txitaldixa; apixaldi bat. Klem./ Aurreko txitaldixan amar oillasko eta iru oillanda izan zittuan.
Ik. ápixaldi, txitátalde.
txitátalde, txitataldía. (d). izena. Pollada. Au da irugarren txitataldia azten dabena onek. Don.
Taldea adierazteko gehiago tanda edo txitaldia baino. Ik. txitáldi, txitátanda.