Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
figuriñ, figuriña. izena. "Arropa irudiak eta josteko patroiak izaten dituen aldizkaria. Orduan be bazeen figuriñak, eta kortia erakustekuak e bai." (Lar Antz).
fijáu. (a). da aditza. Fijarse. Etza bape fijatzen.
fijo. 1. fijo. (a). adberbioa. Fijo. Fijo artu dabe lanian./ Soka ori eztao fijo. 2. fijo, fíjua. (a). adjektiboa. Fijo, -a. Gure taillerrian fijuak igual kobratzen dabe.
filármonika, filármonikia. (c). izena. Ahoko soinua.   Filarmónica. Elizpian Tomasek filarmonikia jo ta neska-mutil kuadrillia dantzan. Batzuek esku-soinuari filarmonika aundi deitzen diote, eta ahokoari filarmonika txiki. Sin. aóko sóiñu, ezpanetako soiñu. Ik. eskúko sóiñu. filarmonikian moduan. (c). esapidea. Kotxea hala gelditu dela esan ohi da istripu larri bat izan duenean. Arbolia jo eta filarmonikian moduan geratu zuan Audi barrixa.
filete, filetie. (a). izena. (Leintz) Filete. Sin. tajáda.
filtire, filtiria. (d). izena. Bordadu klase bat. ori aujekin, olako kajatxo bat izaten da; an orratzak. Bordaua bezalaxe izaten zan. Maria.
fínddu. 1. finddu. (b). da-du aditza. Volverse fino o trabajador, mejorar la calidad. Ezkondu zanetik asko finddu da./ Aspaldixan jana asko finddu da taberna onetan. Ik. bastótu. 2. finddu. (b). du aditza. Leundu.   Alisar. Ertzak finddu eixozu pieza orri. Leundu gehiago testuinguru honetan.
fiñ. 1. fíñ, fíña. (b). adjektiboa. Langilea.   Trabajador, -a, laborioso, -a. Oso fiña ei da lanian. Ant. nagi, zuri. 2. fiñ, fiña. (b). adjektiboa. Fino, -a, de buena calidad. Atuna baiño fiñaua da legatza. Ant. básto. 3. fiñ, fiña. (b). adjektiboa. Haizeaz, freskoa. Aize fiña zebillen goizian.
fío.
© Gorka Ortega
1. fío, fíua. (c). izena. Silbido. Fiua entzun orduko etortzen da txakurra. Sin. txístu. fíua jo. (b). du aditza. FIO EGIN. Silbar. Kalian ziar fiua joten pozik zoian mutilla./ Fio eixozu aittai bazkaltzera etorri deiñ. Sin. txístua jo.
2. fio, fiua. izena. (Eibar) Corriente de viento frio. Itxizu ondo atia, sekulako fiua sartzen da eta. (SB Eibetno).
firi-fíri. (c). onomatopeia. Haize leun eta finak arboletan ateratzen duen hotsa.   El rumor del viento suave y fresco en los árboles. Berba onomatopeikoa. Oiñ sargori dago baiña goizian aizia firi-firi zebillen.
firí-fara. 1. firí-fara, firí-faria. (c). izena. Hala deitzen genion Uberako gazteok geneukan akordeoi zahar bati. Loiolako mojei erosi gontsen firifaria./ Zuen ganbaran egongok firifaria. Mugatuan. 2. fíri-fara, fíri-faría. izena. (Eibar) Tornu-burua; zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbait eragiketa (otxabuketa, hari-emotea, etab.) egiteko erabiltzen zen tresna.   Cabezal para tornillería, cabezal auxiliar. Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. (SM Burdin) 3. fíri-fara, fíri-faría. izena. (Eibar) Taladro rústico.
firín-fáran. (c). adberbioa. Edozein modutan (ibili), ezeren ardura barik.   Despreocupadamente. Oiñ arte or ibilli aiz firin-faran, baiña oiñ estutu biakok.
firíngalo, firíngalua. (c). izena. Jilguero. Firingalua daukau kaixolan. Sin. jílgero, kardántxillo.
fist. FIXT. "Aguro eta errez. Jostorratza tela fiñian hobeto! Ha fixt juaten da." (SB Eibetno).
fiua/ezpala baiño argalaua izan.. (c). esapidea. Oso argala izan.
fíxantza, fixantzia. (d). izena. Fianza. fíxantzia eiñ. (c). aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros. Ik. fixáu. fíxantzia jarri. (c). Depositar la fianza.
fixáu. 1. fixáu. (b). da aditza. Fidatu.   Fiarse, confiarse. Ez ari fixau orrekin, txorimalo samarra dok eta./ Koiñatuakin fixatzen zan bakarrik. Ik. fíxo izan. fíxatzekua (ez) izan. (No) ser de fiar. Ezixozu diruik laga, ezta fixatzekua ta./ Fixatzekua balitz esango notsake. gutxi fixau. 1. gutxi fixau. (c). esapidea. Larri ibili. Gutxi fixau atsalderako trumoia entzuten. 2. gutxi fixau. (c). Ez fiatu. Gutxi fixau jente orrekin. 2. fixáu. (c). da aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros. Aren fixantzia eitten da ba, onek erosi dau, zuri beixa, baiña zuk au eztozu ezautzen, ni ezautzen nazu. Zuk esaten dozu: “Bai, bai, emoixok, neu fixatzen nok”. “Responsable” esaten moduan. Don. Ik. fíxantzia eiñ.