Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
atáka
atérrarte
© Aitor Usobiaga
atáka, atakía. (d). izena. Labe-ahoa. Ogi, kare edo beste edozein laberena.   La boca del horno. Atakia zabaldu eitte akon, da geo beetik etaa karia, atakati. Cand. Ik. labe-atáka.
átal. 1. atal, atála. (b). izena. Gajo de naranja, diente de ajo, etc. Berakatz atal bat geratze jat bakarrik. Laranja eta berakatzena, batez ere. Ik. arbi-atala trabau. 2. atal, atala. (c). izena. Ipurmasaila.   Glúteo. Azelakotxe atalak (edo ipurratalak) dauzkan. Ipurratal gehiago. Sin. ipurmatráilla. 3. atal, atala. (c). izena. (adierazkorra.) Mozkorra. Felipek kriston atala jaukan atzo. Sin. atxur, melokotóe, -i.
átalo, átalua. (d). izena. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.
atárramentu, atárramentua. (d). izena. Patua.   Destino, paradero. Azkenian gixajuak atarramentu txarra euki juan./ Azkenian eztakitt ze atarramentu izango daben. Atarramentu txarra edo dudazkoa.
atarte, atartie. izena. (Leintz) Ataria, baserrian. Sin. eskape. Ik. átai, peora.
áte, atía. (a). izena. Puerta. ate-bikotx, ate-bikotxak. (d). Bi orriko atea, ezker-eskuma, alegia. Guk atiak esaten jau, ate-bíkotxak. Don. Ik. ateérdi.
atéaurre, atéaurria. (c). izena. Kanpoko atearen aurrealdea.
© Aitor Usobiaga
atebúru, ateburúa. (c). izena. Kanpoko atezuloaren goi partea.   Dintel (zentzu zabalean). Erremu eguneko kurutzia ateburuan ipintzen da. Don. Ik. giltzáarri, kargádero. ateburúko, ateburukúa. (a). izena. Ate gainean egoten den egurra edo harria. Atea baino zabalagoa izan behar du, eta sendoa, goiko pisuari euts diezaion. Bai, ari ateburukua. Don.
© Anaje Narbaiza
ateérdi, ateerdíxa. (d). izena. Atea goi eta behe, bi zatitan partitua dagoenean, goiko partea.   Hoja superior de la puerta. Atia, ta goikuai ateerdíxa. Don. Behekoa ate, soilik. Sin. atesaiétera.
atéeta, atéetia. (c). izena. (Oñati) "Toda la delantera
ategórri, ategorríxa. (d). izena. Uberan hala esaten zaio hilerriaren kontra dagoen bataiatu gabekoen edo "gorrien" kanposantu txikiari. Ez ei dago inor lurperatuta. Kanposantu gorrixa ere esaten zaio.
atéjoka. (b). adberbioa. Llamando a la puerta. Nun zendeten? Ordu erdi inguru ein ddot atejoka.
atekriskéta, atekrisketía. (c). izena. ATEKISKETA. Picaporte. Atekisketa gaiñeko danak dorauak./ Konde gaztia, gizon alako... gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen-da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus) Ik. kriskéta.
atémarko, atémarkua. (b). izena. Marco de puerta. Antxitxiketan nendorrela atemarkua jo eta kriston gaztaikua artu najuan. Ik. bentána-márko.
atenzíño, atenziñúa. (a). izena. Atención. atenziñúa emun. (c). Llamar la atención. Zelako jardiña dauken... atenziñua emutekua./ Da ola atenziñua emun kuartelian, sarjento zaztarren batek entzuten baldin bazoskun. Don.
áterpe, áterpia. (b). izena. Euriak jotzen ez duen lekua.   Lugar donde se está a resguardo de la lluvia. Eurixa asi zan da arbola baten azpixan billau giñuan aterpia. Ik. abáro, éstalpe.