Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
barri. BERRI. Barri eta berri biak erabiltzen dira eta eratorri gehienekin gauza bera gertatzen da. Lehena mendebaldera esaten da gehiago eta bigarrena ekialdera, baina barri-k dirudi sustraituena eskualdean. Eratorri guztiak honen azpian jarri ditugu komentario 1 1. barri, barríxa. (a). adjektiboa. Nuevo, -a. bárri-bárri egon. (c). esapidea. Berria eta esperientzia gabea izan, lan baten adibidez.   Ser novato; en el trabajo, por ejemplo. Oinddio barri-barri neuan da astolan guztiak neuretako izate zien./ Barri-barri zeuan bat jarri zeben nausixakin berba eitteko. barriz-barriz asi. (c). esapidea. BARRIN BARRIZ, BARRIXAN BARRIZ. Hutsetik hasi.   Empezar de cero. Ainbeste urtian lan batera oittuta gero, asi ari oiñ barriz-barriz./ Kiebra jo eta barrixen barriz asi bier izan auen. (Lein.). 2. barri, barríxa. (a). izena. Nueva, noticia. Ze barri dago Elgeta aldian?/ Eztaukau aman barririk. Ik. nobedáde. 3. barri, barríxa. (b). adjektiboa. Recién. Ogi au ein barrixa da./ Kotxe erosi barri batekin etorri da. Aditzaren atzetik. 4. barri. (b). posposizioa. Recién. Jan barri nago ta enoia baiñatzera./ Oinddio karneta etara barri zeukan. Aditzaren atzetik. 5. barri. (b). posposizioa. Acerca de (saber). Eztakitt ezer onen barri./ Anaian barri jakin zebenian segittuan artu zeben abioia.
bárrika.
© Asier Sarasua
1. bárrika, bárrikia. (b). izena. Upela.   Tonel. Milla litroko sardao barrikia bete giñuan. Zenbait etxetan bukoe esaten zaio. Inoiz tripaundiengatik zera esan ohi da: Orrek dauka barrikia. Ik. bukóe, -i, úpel.
2. barrika. Ik. errópa-bárrika.
barríketa, barríketia. (a). izena. BERRÍKETA. Hitz-jario gehiegizkoa.   Conversación, habladuría. Tiene normalmente matiz peyorativo. Barriketa ugari ta ganora gutxi daukazu zuk./ Ze barriketa euki dozue Uxue ta bixok? Ik. jardun. barríketa gutxíko, barríketa gutxikúa. (c). adjektiboa. BARRIKETABAKO (EIB.). Pertsona serio eta arduratsuengatik esan ohi da.   Dícese de las personas serias y responsables. Alabaik zarrena langillia ta barriketa gutxikua da. barríketan. (a). adberbioa. BERRÍKETAN. Charlando. Atzo Bittorrekin barriketan neuala ixa kotxiak arrapau giñuzen. A veces significa charlando demasiado y sin fundamento. Egun guztia barriketan pasatzen dozue zuek. barriketia ez izan. (c). esapidea. Broma ez izan. Gerratian emen amabost ume egon zien amairu urtetik berakuak. Ezta gero barriketia e. Ben.
barríketako, barríketakua. (c). izenlaguna. BERRÍKETAKO. Serioa, garrantzitsua. Ezezko esaldietan erabilia, batik bat.   Usado sobre todo en frases negativas, serio, importante, que no es broma. Ez pentsau barriketako obria danik autopistia./ Ezta barriketakua gero Ruandan pasau dana.
barriketalári, barriketalaríxa. (c). adjektiboa. BARRIKETÁTSU, BARRIKETOSO, -A. Jarduntsua.   Hablador, -a. Langile ona da, baiña barriketalarixa be bai. Ik. barrítxu, berbátsu, jardúntsu.
barriketáldi, barriketaldíxa. (c). izena. BERRIKETALDI. Rato de charla. Aspadixan alkar ikusteke genden da barriketaldi demasa ein giñuan.
barriketatsu. BARRIKETOSO. Ik. barriketalári.
barriñóe, -i, barriñóia. (b). izena. Barreño de barro, metal o plástico que se usa para muchos menesteres. Labadoratik barriñoira etara erropak eta esegi kolgaduran.
barríro. (b). adberbioa. BERRÍRO, BARRIDO (UB.-ANG.). Berriz.   Otra vez. Berriro be katarrua arrapau dot. Sin. bárriz.
barrítxu, barritxúa. (a). adjektiboa. BERRITXU. Hablador, -a, repipi, charlatán, -a. Zure alabia barritxu majua eindda dago. Barriketoso edo barriketalari baino zentzu karinosoagoa du jeneralean.
barritxukeríxa, barritxukerixía. (c). izena. BERRITXUKERÍXA. Charlatanería. Barritxukerixa gutxiago ta ganora geixao!
1. bárriz. adberbioa. BÉRRIZ (BERG.). BARREZ (LEIN.). Otra vez. Eneuke berriz olakoik eingo. Berriz Bergarako kalean. berriz jausi. (c). (eufemismoa.) Berriz haurdun geratu, nahi gabe. Berriz jausi ei da. Antzualdixa pasau dau ta berriz jausi ei da. Don. Beranduko haurdunaldiez, batik bat. béste bérriz. (c). izena. Otra vez más. Ezidazu ori beste berriz esan belarrondokua artu nai ezpozu./ Askotan jausi izan da bizikletatik eta beste berriz be jausiko da espabillatzen ezpada. Ik. barri.
bárriz. BÉRRIZ (BERG.). BARREZ (LEIN.). 1. bárriz. adberbioa. BÉRRIZ (BERG.). BARREZ (LEIN.). Otra vez. Eneuke berriz olakoik eingo. Berriz Bergarako kalean. berriz jausi. (c). (eufemismoa.) Berriz haurdun geratu, nahi gabe. Berriz jausi ei da. Antzualdixa pasau dau ta berriz jausi ei da. Don. Beranduko haurdunaldiez, batik bat. béste bérriz. (c). izena. Otra vez más. Ezidazu ori beste berriz esan belarrondokua artu nai ezpozu./ Askotan jausi izan da bizikletatik eta beste berriz be jausiko da espabillatzen ezpada. Ik. barri. 2. barriz. (a). juntagailua. BERRIZ (BERG.). Ostera, ordea.   Sin embargo, empero. Batzuk primeran bizi die ta beste batzuk, berriz, miserixan. Sin. ostera.
barríztau. (c). du aditza. BARRÍZTU, BERRÍZTAU, BERRÍZTU. Remozar, reformar. Etxia barriztau dabe./ Bergako frontoia barriztatzekotan die./ Laster barriztu biakot karneta.
bárru. 1. barru, barrúa. (a). izena. El interior, lo de dentro. Baserri orrek oso barru dotoria dauka. bárru izan. (c). esapidea. Pelotan fueraka jokatzen denean, berriro jokura sartu. Kakaiñara noia ta berriro barru danian abixaidazu. barrua bia da. (c). esapidea. Balorea behar da... gauza desatsegin bat egiteko.   Hace falta entrañas. Barrua bia da mataderuan lan eitteko./ Andria ildda aldamenian, da bera lo trankil. Barrua bia da ortarako. 2. barru. posposizioa. Dentro de. Bi aste barru Karnabalak die. 3. bárru, bárruak. (c). Vísceras. Ze eitten jaue mataderixan barruei?
barrukalde, barrukaldia. (b). izena. Barruko aldea.   La parte interior de un edificio, persona... Otz onekin etxe barrukaldiak pe oztuta gelditzen die. Sin. barru. Ant. kanpókalde.
barrúko elástiko, barrúko elástikua. (c). izena. Camiseta interior. Barruko elastikua zikiña daukat. Barruko elastiko manga luzia eta barruko elastiko manga motza daude. Gaur egun kamiseta edo barruko kamiseta entzuten da. Antzina emakumeek barrutik erabiltzen zutenari ere barruko elastiko. Sin. elástiko. Ik. interíor.
barruko errópa, barruko erropía. (b). Ropa interior.