Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Braulio. (Antzuola) "Ijito arraza edo familia bati hala deitzen zitzaion. Brauliotarrak eskian askotan etortze zien./ Brauliotarrak gure amandriai esate zotsen: etxekoandre marikona za zu, marikona." (Lar Antz).
brébe. 1. brébe, brébia. (d). adjektiboa. Su biziagatik esan ohi da.   En cocina, dícese del fuego muy vivo. Lenengo su brebian euki bost minitu eta gero bajau eta ordu erdi laga./ Gaur babak eztare onak, su brebegixan eukittut eta. 2. brébe, brébia. (d). adjektiboa. Berehala bere onetik irteten diren pertsonez esaten da, haurrez, batik bat.   Se dice de las personas que se alteran o enfadan por nada, sobre todo de los niños. Jesus! ondo brebia dok pa zuen mutikuoi.
brebenído, brebenidúa. (d). adjektiboa. Zuhurra.   Prevenido, -a, cauto, -a. Oso brebenidua da zuen mutiko txikixa. Ia euskaraz bakarrik dakien zenbait adinekok erabilia, edo gazteago batzuk, erdi brometan.
brebenidu. aditza. (Antzuola) "Kalera irteteko geratu, jantzi. Brebenidu za?/ Kalera juteko brebeniduta zae." (Lar Antz)
brin-brin. onomatopeia. (Eibar) Sonido de cristales rotos. Sin. krin-krin-krin, pri-pri-pi! (SB Eibetno)
brínga, bringía. (c). izena. Sutarako ezpal zati lodikote eta luzea.   Astilla larga y bastante gruesa. Suai sartuixozu pare bat bringa. Sin. berdinga. Ik. ézpal.
bringáu. 1. bringau. (c). du aditza. Hacer astillas con el hacha. Lenengo motozerriakin zatixak eiñ da gero aixkoriakin bringau. 2. bringau. aditza. Jo zeban zezenak maixa ta bringauta laga zeban.
bríntza, brintzía. (c). izena. Astillita alargada y delgada, generalmente de madera. Brintzia sartu jat atzaparrian da ezin ddot etara.
brintzakor, brintzakorra. (c). adjektiboa. BITZAKOR, PITZAKOR. Erraz brintzatzen dena.   Quebradizo. Hau dok egurra bitzakorra, dana zartau dok. (SB Eibetno)
brintzátu. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. 1. brintzatu. (c). da-du aditza. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. Pitzatu, zartatu.   Rajar(se), resquebrajar(se). Aizeik eztau biar gaztaiak. Aiziak pitzatu eitten dau. Luis. Ik. zartíau. 2. brintzatu, brintzatúa. (c). izena. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. Hendedura, resquebrajadura. Etxe orren paretak egundoko brintzatuak dauzke. komentario 1
brísa. 1. brísa, brísia. (d). izena. Laino kixia.   Neblina, calima. Laiño-kisixa dagonian, urriñera ikusten eztanian, orri esaten jakok brisia. Klem. 2. brísa, brísia. (a). izena. Brisa.
bríst eiñ. (b). du aditza. BRIS-BRIST EIÑ. Bristada egin.   Brillar. Euzkittan brist eitten zeban zure erlojuak. Sin. bristaria eiñ.
© Jaione Isazelaia
bristára, bristaría. (b). izena. Bristada.   Resplandor, fulgor. Zuen inbernaderoko plastikuak bristara ederra botatzen dau./ Oiñaztuen bristarekin begirik batu ezindda pasau dot gaba. Tximista zentzuan ere bai. Azelakotxe bristarak izan dien bart bristaría eiñ. Brillar. Sin. bríst eiñ.
bríxka, bríxkia. (b). izena. La brisca, juego de cartas. Iru aiztak jota sua ibiltzen die brixkan.
bro-bro. onomatopeia. BOR-BOR. "Hervir, cocer con relativa fuerza. Kontuz, babak bro-bro dakazuz irakitten, eta erre eingo jatzuz!" (SB Eibetno). Ik. pol-pol.
bróma. 1. bróma, brómia. (a). izena. Broma. Ogei milla duroko aberixia, broma ederra./ Amabost urte daroia kartzelan, ezta bromia e./ Zuk bene benetan artu ziñuan, baiña bromia zan. brómetako. 1. brometako, brometakua. (b). izenlaguna. Benetakoa ez dena, txantxetakoa, gezurretakoa, jolaserakoa.   De bromas, de pega An azaldu da brometako antiajuak jantzitta./ Gaur, adarra jotearren, brometako bronkia bota dosku jefiak. Ik. apropósko, gizurretáko. 2. brómetako, brómetakua. (c). izenlaguna. Ia beti ezezko esaldietan, garrantzizkoa, ez brometakoa, alegia.   Importante, de cuidado. Usado casi siempre en frases negativas . Uraundixak eztau brometako langintzia egin./ Artu zeban zartaria etzan brometakua./ Preziuak gora suelduak bera, ezta brometakua jarri dan bizimodua. brómetan. (c). adberbioa. Txantxetan.   En bromas. Brometan asi zien eta burrukan akabau./ Ezidazu olakoik esan ezta brometan be. Ant. bénetan. brómetarako. (c). Txantxetarako, jolaserako.   Para bromas. Eztaukat astirik brometarako./ Txakurra beti brometarako goguakin egoten da. Brometako gogua ere esaten da, baina agian bokal arteko /r/a galtzen delako. 2. bróma, brómia. (c). izena. Umore ona, giro alaia, adar jotze atsegina, adinekoen ahotan. Makiña bat broma eder pasautakuak ga alkarrekin. bróman. (c). adberbioa. Jolasguran, umore giro atseginean.   En la diversión, en el jolgorio. Lanian oso ona zan, baiña broman be primerakua./ Atsalde guztia broman pasau ta etxera zetozela baztarra jo eben.
bromóso, bromosúa. (b). adjektiboa. Bromazalea. (Gehienetan zentzu txarrik gabe).   Bromista, aficionado a la broma, pero con connotación positiva. Zuen aittajuna bromoso askua zuan ba, etxaukan ire antzik; makiña bat barre erainddako gizona.
brónka, brónkia. (a). Errietaldia. Kriston bronkia bota jostan aittak. Ik. errespenzíño, asarrealdi.