Hiztegia
ba
baillára
bákar
baldáu
báltsio
bánkulu
baresáre
barrábas bedar
barri
barrúko góna
basárrittar
baso-sagu
baten baten
baztar-naástaille
bedarréta
begiko betule
beiésne
bekotz
beláun
béltzuna, -e
béngantza
berándu
berbátsu
bérdura-pláza
berinkatu
bersó-pápel
bestékalde
betóndo
biáko
bíbote
bies
bikoitz
bínagre
biribilkóte
bisítta
bixar
bizíleku
bízkaittar
bobilis-bobilis
bólo
bórraja lóra
bótaka
Braulio
brónkixo
búlda
burdi-luze
burkáma
burtápa
burúariñ
burúko zóro
buztanbikotx
baillára
bákar
baldáu
báltsio
bánkulu
baresáre
barrábas bedar
barri
barrúko góna
basárrittar
baso-sagu
baten baten
baztar-naástaille
bedarréta
begiko betule
beiésne
bekotz
beláun
béltzuna, -e
béngantza
berándu
berbátsu
bérdura-pláza
berinkatu
bersó-pápel
bestékalde
betóndo
biáko
bíbote
bies
bikoitz
bínagre
biribilkóte
bisítta
bixar
bizíleku
bízkaittar
bobilis-bobilis
bólo
bórraja lóra
bótaka
Braulio
brónkixo
búlda
burdi-luze
burkáma
burtápa
burúariñ
burúko zóro
buztanbikotx
berándu. (a). adberbioa. BERANDÚA. Tarde. Atzo berandu etorri nitzan.
NOIZ galderari erantzuten dionean berandu, baina izan aditzarekin BERAND berándu abarrían. (c). esapidea. Berandu, ordua pasa eta gero. Ik. abarrian. beranduan. (b). adberbioa. Ezorduan. Muy tarde, en hora intempestiva Atzo, beranduan, zarata batzuk entzun zien./ Orri beranduan ibiltzia gustatze jako. berándugi. (a). BERANDUTXO. Beranduegi. Demasiado tarde
berandúko. 1. beranduko, berandukúa. (b). izena. Tardío. Dícese sobre todo de aquellas frutas y hortalizas que dan el fruto tardíamente. Aurten beranduko kipulaik eztou sartu./ Patata-saill ori goizaokua ala berandukua da?/ Badakizu beranduko lanak zelakuak izaten dien.
2. beranduko, berandukúa. (d). Emakumea urtetan aurrera doala izandako haurra.
beranéante, beranéantia. (c). izena. BERANÍANTE. Veraneante, turista. Badatoz gure beraniantiak./ Sekula baiño beraneante geixao egon ei da Donostian. Duela hogeita hamar bat urte arte, "turista" hitza sartu eta inposatu zen arte, hitz hau erabiltzen zen.
beranéau. (b). du aditza. BERANÍAU. Veranear. Beraneatzen egon giñan lekuan, Zuazo de Cuartango ero. Eli.
beraska, beraskia. adjektiboa. (Antzuola) "Belaxka. Freskotasuna galdutako barazki edo belarraz, tortilla ondo egitekeaz edo pertsona sinple, umore gutxiko eta bromarik onartzen ez duenaz esaten da, adibidez. Tortilla beraska-beraska zeuan." (Lar. Antz)
beraskatu. Beraska bihurtu. Alako eskarola ederrak zeen, bi izotz in dittu eta dana beraskatuta geatu dia. (Lar. Antz)
berátu. (b). da-du aditza. Ablandar poniendo a remojo. Bakillaua ondo beratu biar izaten da, babak eta garbantzuak pe bai./ Liñu-sortak, gero ara potzura bota, an eztakitt zenbat denpora egongo zan, an beratu eitte zeben, euki. JJp.
bératzen euki. (b). Tener a remojo. bératzera bota. (b). Echar a remojo. Botaizu babak beratzera.
berátziurren, berátziurrena. (b). izena. Bederatziurrena. Pertsona bat hil ondorengo bederatzi egunetan egin ohi zen elizkizuna. Elizako beste motibo batzuengatik ere egin ohi zen. Joane-Olañeta zanan beratziurrenian da ama. Ik. óndra.
bérba, berbía. (a). izena. Hitza. Palabra. Berba asko baiña ganora gutxi.
(norbaiten) berbiak indarrik ez. esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik. berba baten. (c). du adberbioa. "Hitz batez, laburbilduz". "Berba baten: esan dozun guztia, guzurra.” (AAG Eibes) bérba eiñ. (a). du aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu. berba zatar, berba zatarrak. (a). Ezizu esan berba zatarrik. berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. berbán-berbán. (c). Esaten duen guztian. Berban-berban gizurra dauka. bérbaz. (b). De palabra. Berbaz ezin badabe alkar entendidu kartaz probau deixela./ Berbaz einddako tratuekin kontuz. berbázko, berbazkua. (c). izenlaguna. Oral, verbal. Berbazko tratuak pe balio dabe juiziuan.
berbía artu. (b). esapidea. Erronka edo halakoren bat egiten denean beste norbaitek kontuan hartu. Tomar en cuenta una promesa, un desafío, etc. Esan najuan eun kiloko arrixa jasotze nebala ta lagunak berbia artu josten da oiñ kontuak.
berbía emon. (b). esapidea. Dar la palabra, prometer. Joango nitzala esan notsen da bein berbia emon ezkero joan ein biakot.
Ik. ainddu. berbía eskatu. (b). Pedir la palabra.
berbía etorri. (c). Bere onera edo senera etorri. Buruan golpia artu zeban eta oindio etxako berbaik etorri. berbía jan. (b). esapidea. Agindutakoa bete ez. Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta.
ondo berba egiña. (c). adjektiboa. Gozo hitz egiten duena, inor mindu gabe. Oso ondo berba egiña zuan zuen aittajuna.
berbábako, berbábakua. (d). adjektiboa. (Eibar) Emandako berba betetzen ez duena. Asieratik azkeneraiño berbabakua. (Etxba Eib)
berbáerdi, berbáerdíxa. (c). izena. BERBÉRDI. Hitzerdi. Media palabra. Nik berbaerdi esan orduko asarretu eitten da. Ointxe eztakitt ze in be./ Ixo! Eztot berbaerdi be entzun nai. Berbaerdi esan, entzun...
berbaérdika. (c). adberbioa. BERBERDIKA. A medias palabras. Etzaitte ibilli berbaerdika eta esan garbi gauzia.
berbakízun, berbakizúna. (c). izena. Hizpidea. Habladuría, tema de conversación. Errixan makiña bat berbakizun emon dau familixa orrek. Ik. zerésan.
berbáko, berbakúa. (c). izenlaguna. Hitza betetzen duena. Cumplidor de la palabra. Gizon berbakua bada derrior bueltau biost zor dostan dirua./ Berbako personiak etxok ori eitten.
berbáldi, berbaldíxa. (b). izena. Hizketa-saioa, berriketaldia. Rato de charla. Zerbezia eranaz berbaldixa ein giñuan aspaldiko partez.
berbáro, berbarúa. (b). izena. BERBALOTS (OÑ.). Hitz-hotsa. Rumor de palabras. Ikusi eztot eiñ baiña ate onduan bere berbarua pentsau jat./ Goizeko seiretan artian berbalotsa entzuten zan gure etxe parian.