Hiztegia
járaiñ. 1. jaraiñ. (b). dio aditza. JAREIÑ, JARE EIÑ (OÑ., LEIN.). Jarein, jare egin. Librar, dejar libre, soltar. Beixei jaraittera noia./ Platerai eskutik jarain ddotsa naitta./ Txorixai jarain ddotsat.
ZERI jaraiñ. Oñatin eta Leitzen "jare eiñ," bi hitz dira: Errezena zera dok eittia: jare. Bergaran "jare" soilik ez da esaten. 2. jaráiñ, jaráiña. (d). adjektiboa. Eginbeharrak erraz uzten dituena, gauzak bere lekuan lagatzen ez dituena. Dejado, -a. Mutiko listua da baiña jaraiña./ Gauzak plast! erozein lekutan lagatzeittu; zela izan leike personia ain jaraiña.
Gutxi erabilia. Lagia ere esaten da zentzu berdintsuaz.
járdun. 1. jardun. (b). du aditza. Ari izan. Ocuparse, estar haciendo algo. Artajorran diardu./ Eurixa diardu./ Lanian niarduan. Sintetikoa. NOR-NORK.
2. jardun, jardúna. (b). izena. Berriketa, hitz-jarioa. Palabrería. Orrek jarduna ugari baiña formalidade gutxi. Sin. barríketa. jardun txepel, jardun txepela. (c). esapidea. Ganora gutxiko berriketa. Sin. txepel-jardun. jardún-bíar, jardún-bíarra. (c). Ganas de discutir. Orrek eukitzen dau jardun-biarra. Sin. jardunerako gogo. jarduna ipiñi. (c). esapidea. Hizpidea, berbakizuna ipini. Gaztetxiorrek jarduna beintzat ipiñi dau errixan.
jarduneráko gógo. 1. jarduneráko gogo, jarduneráko gogúa. (c). Ganas de discutir, de follón verbal. Jesus, Maria ta Jose, ori da jardunerako gogua —edo jardun biarra— daukazuna.
2. jarduneráko gogo, jarduneráko gogúa. (c). Berriketarako, hitz egiteko gogoa. Jardunerako gogo ederra eukitzen dau aldeko Pellok. jardunían járdun. (c). esapidea. Hitz egiteagatik hitz egin. Hablar por hablar. Zuri jardunian jardutia gustatze jatzu./ —Autopistia gure etxe ondotik pasau biar i da —Orretxi esate jako jardunian jardun.
jardún-bíar, jardún-bíarra. (c). Ganas de discutir. Orrek eukitzen dau jardun-biarra. Sin. jardunerako gogo.
jardúntsu, jarduntsúa. (c). adjektiboa. Berriketosoa. Hablador, -a. Orren aitta be jarduntsu bat zuan.
Sin. barriketalári, berbátsu.
jarétxi. (d). du aditza. JARÁTSI. Esnea jetzi. Ordeñar. Ni akordatzen nai ardixak jarexten ba, zortzi urtekin ero jaretxiko nittuan ardixak. Luis./ Ardixak buztana zetako; jarasteko be traba eitten dau atzian da beti traba eitten dotsa. Luis.
Sin. eratxi, jatxi, batu.
járixo, járixua. (b). izena. Escape (de un líquido, generalmente). Uran tuberixiak jarixua dauka. Ik. dárixola.
jarráittu. (b). dio-du aditza. Seguir. Zuk neri jarraittu, eztakizu bidia ta./ Nik lanian jarraittukot. Ant. segi(du).
járri. komentario 1 1. jarri. (a). du aditza. Ipini. Poner, colocar. Eztakigu armaixua nun jarri. Sin. ipíñi. árrautzia járri. (c). du aditza. Errun. Egunian arrautzia jartzen dabe gure oilluak.
2. jarri. (a). da aditza. Eseri, jezarri. Sentarse. Jarri, jarri, mesedez.
3. jarri. (c). da aditza. Ohitu. Acostumbrarse. Asieran gaizki ibilli nitzan, baiña edozertara jartzen da bat./ Etzan sekula kartzelara jarri. Ik. óittu. 4. jarri. (c). da aditza. Landare batek lurrari heldu. Arraigar una planta. Lenguan sartutako letxuga-landarak eztie jarri./ Sartu nittuan iru arbolatatik bat bakarrik jarri da. Sin. sustarra artu. 5. jarri. (c). da aditza. Ugaritu. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Aspaldixan polizia jarri da bedarran letxe.
jáso. 1. jaso. (a). du aditza. Levantar, subir algo. Butaneruak bonbonia jaso dau.
komentario 1 2. jaso. (c). du aditza. Eraiki. (Erreparatu adibideari). Construir, levantar la estructura. Etxe bat ein ein ddou, o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian; “etxia ein ddou”, konpleto. Etxiak jasota dauzka paretak, baiña etxia eitteke dao artian, barruak eitteke dauzka, atiak ero. Don.
3. jaso. (c). du aditza. Laudatu. Ensalzar. Retegi zeruraiño jaso dabe./ Abade barrixa eztakitt noraiño jaso daben be. NORAI Sin. abónau. 4. jaso. (c). du aditza. Montar nata, clara de huevo, etc. Azukarra bota eta tenedoriakin eraiñaz-eraiñaz jasotzen da natia.
5. jaso. (c). du aditza. Ulertu. Eztotsut jaso.
6. jaso. (c). du aditza. Eguraldiak hobera egin. Gaur jasoko ete jok? 7. jaso. Ik. etxia jaso. 8. jaso, jasúa. (c). adjektiboa. Itxura onekoa. De buen porte. Pantxika oinddio andra jasua dago. Adinekoez ia bakarrik. Ezezkoetan, batik bat:
jaso-jasua ez egon. (c). esapidea. JAXO-JAXUA EZ EGON. Narrastua, itxura txarrekoa egon. Obrak eitten jiarduek eta etxaukek etxe inguru jaso-jasua.