járdun
járdun. 1. jardun. (b). du aditza. Ari izan. Ocuparse, estar haciendo algo. Artajorran diardu./ Eurixa diardu./ Lanian niarduan. Sintetikoa. NOR-NORK.
2. jardun, jardúna. (b). izena. Berriketa, hitz-jarioa. Palabrería. Orrek jarduna ugari baiña formalidade gutxi. Sin. barríketa. jardun txepel, jardun txepela. (c). esapidea. Ganora gutxiko berriketa. Sin. txepel-jardun. jardún-bíar, jardún-bíarra. (c). Ganas de discutir. Orrek eukitzen dau jardun-biarra. Sin. jardunerako gogo. jarduna ipiñi. (c). esapidea. Hizpidea, berbakizuna ipini. Gaztetxiorrek jarduna beintzat ipiñi dau errixan.
jarduneráko gógo. 1. jarduneráko gogo, jarduneráko gogúa. (c). Ganas de discutir, de follón verbal. Jesus, Maria ta Jose, ori da jardunerako gogua —edo jardun biarra— daukazuna.
2. jarduneráko gogo, jarduneráko gogúa. (c). Berriketarako, hitz egiteko gogoa. Jardunerako gogo ederra eukitzen dau aldeko Pellok. jardunían járdun. (c). esapidea. Hitz egiteagatik hitz egin. Hablar por hablar. Zuri jardunian jardutia gustatze jatzu./ —Autopistia gure etxe ondotik pasau biar i da —Orretxi esate jako jardunian jardun.