Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eránontzi
erbittalári
eránontzi, eránontzixa. (c). izena. Edalontzia. Abereen edateko ontzia, oiloena batik bat. Ik. janóntzi.
erántzi. (a). du aditza. Arropak edo oinetakoak kendu.   Quitarse la ropa o el calzado. Erropak erantzi ta zuzen oera./ Oiñetakuak erantzi ta eskuan ekarri giñuzen. Jertsea, zapatak, arropak... erantzi. Ant. jantzi.
erántzun. 1. erantzun. (c). du aditza. Responder a una pregunta. Kontestau eta kontestaziño entzun dugu gure denporan, erantzun oso gutxi. Gure amak dio haren aitajaunak erantzun normal erabiltzen zuela. Ik. kontéstau. Zarata aundixa iñ ezkeo mendixak erantzun itten dau. esaera. "Laguntza eskatuz gero, laguntza lortu egiten da." (Lar Antz) 2. erantzun. (c). dio aditza. Responder a una responsabilidad. Tabernia ipintzia da errezena; gero ari erantzun ein bia jako./ Kredituai erantzun ezindda dabitz itxuria. Adiera honetan, ostera, erabili samarra da.
érañun. (a). adberbioa. ÁRAÑEUN, ÁRAÑUN, ÉRAÑEUN. Herenegun.   Antes de ayer. komentario 1
erañun-antxitik. (d). adberbioa. ARAÑUN-ANTXIT(X)IK.. Herenegun antxitik; herenegun aurretiko eguna.   La víspera de antes de ayer. Erañun-antxitik pasau zan zure urtia. Gutxi samar erabilia. Etim.: herenegun+aintzinetik, ziur asko.  Sin. eráñuntxo.
eráñuntxo. (c). ARÁÑEUNTXO, ARÁ. Herenegun antxitik.   El día anterior a antes de ayer. Gaur domekia bada erañuntxo eguena. erañun-antxitik baino erabiliagoa. Sin. erañun-antxitik.
© Jaione Isazelaia
eraregi, eraregixak (Lein.). (d). izena. (Leintz) Urritz arbolari ipurdian irteten zaizkion urritz-landare ugariak.
érari, érarixa. (b). izena. RARI. Edaria.   Bebida Uberako jaixetan erari guztia saldu i dabe.
erásan. 1. erasan, erasána. (c). izena. Esfortzua egiterakoan egindako giharre etena edo antzeko ezbeharra.   Dislocamento, distensión muscular, avería hecha al realizar un esfuerzo físico. Aizkoran zebillela erasana ein dau bizkarrian./ Burdixai eutsi ezindda ein zeban erasanak ondoren txarrak ekarri jao. Ik. zantirátu, biurrittu. 2. erasan eiñ. (c). dio aditza. (Oñati) ERASANDU (LEIN.). "Resentirse de algo, de un esfuerzo o de un exceso, por ejemplo. Asko erasan xao orri: la enfermedad le ha hecho mucho efecto." (Izag Oñ)./ Karriuen geratu be ein barik ibiltten gitzuan gu. Gero erdixetan erasandute, baiña jarri horretaiko pegau gorrixetako bat eta aurrera. (AA ArrasEus, 224. o.). 3. erasan. (d). aditza. (Oñati) Meza lagundu. "Mezia erasaten: ayudando misa.
erátxi. 1. eratxi. (d). du aditza. Ordeñar. Aittak beixak erasten diardu. Jatxi da arruntena. Sin. jarétxi, jatxi, batu. 2. eratxi. ESNIA ERATXI. Esnea jetzi behiak errapera.   Abajar la vaca la leche Beixak, jasteillia ezezauna dalako ero, batzutan esnia jaso eitten dau ta ezin izaten da ezer eiñ aiketa berriz eratxi arte. Ant. esnia jaso. 3. eratxi. (c). du aditza. Derribar. Ik. erétxi.
eráutsi. 1. erautsi. (d). du aditza. Artzaiak bildotsari ardiaren erroa harrarazi indarrean. Billotxai kurioso-kurioso errua e..., lan asko emuten dabe, pazientzia aundixa bia da. Bai, erautsi ein bia da, ardixai batek eutsi tta beste batek errepian ipiñi tta, puxkat gogortu arte. Luis. Etim.: -ra (faktitiboa)+eutsi. 2. erautsi. (d). aditza. (Leintz) Jardun. Ta atara dutze eta badarautsie Santaarrok jaten, da larri (AA ArrasEus. 232. o.) / Zer jarautsek orreik? Zertan jiharduek, alegia. Erautsi infinitiboa ez da erabiltzen.
eráztun. 1. eráztun, eráztuna. (a). izena. Sortija, anillo. Azen.: eraztúna ere bai. 2. eraztun, eraztuna. (c). izena. Sega eta bere kirtena batzen dituen burdinazko eutsigarria.   Anilla. Segiai egurrezko kirtena ifini tta gero ari sartze ako eraztuna. Bix.
erbásanta, erbasantia. (d). izena. . "Hinojo? Poleo?  Tiene flor muy ancha y redonda; se bendice en San Juan." (Izag Oñ). komentario 1
érbeste, érbestia. (d). izena. Norberaren herria ez dena. Ia galdua.
érbesteko, érbestekua. (d). izena. Herrikoa ez dena.   Forastero. Sanjuanak eltzen diranian, Eibarko jaiak dirala-ta, erriko musikueri be jai emoten detse, eurak pe erriko jaiekin aprobetxau deitian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. (SM Zirik)
© Arturo Elosegi
érbi, erbíxa. (a). izena. Liebre. Piñuak eta aizarixak galdu dau erbixa. erbí-árra izan. (d). esapidea. Emakumetan gogorra izan. Akordatzen naiz Tomas-Markik gure aitari gaztetako konkistak kontatzen zizkionean honek zera esan ohi ziola: I aiz erbi-arra, i. Ik. katar. erbixa beziñ argi. esapidea. Oso argi, zoli. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz).
erbi-ánka, erbi-ánkia. (d). izena. (Eibar) Armagintzan, grabadoreek metal-hautsa batzeko erabiltzen zutena.   "Pata de liebre usada por los grabadores para barrer las limaduras de metal. Esaixozu Izuri, urrengo erbi-ankak gorde deirazela neri.
erbietan. (Leintz) "Al escondite." (Aran Gatz).
erbí-tránpa, erbí-tránpia. (c). izena. Trampa para cazar liebres.