Hiztegia
ekáiztu. (d). da aditza. Matxorratu. Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente). Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don.
Ez diot beste inori entzun. Emakumeez ere esan omen daiteke. Ik. matxórratu.
ekárri. (a). du aditza. Traer. Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio.
ékiñ. (a). dio aditza. Hasi. Empezar algo, comenzar. San Jose... kendu ta jaixten ekiñ (ardiak). Hil./ Lanai ekin notsan da akabau arte enitzan geratu./ Ekin gontsan pelotan da azkenerako izardittu./ Irixak ekin jaue saltoka, jo batera ta jo bestera. Ben. Adinekoek NOR-NORI-NORK gisa jokatzen dute. Askotan NORI ez da agertzen esaldian: Pelotan ekin gontsan./ Zarataka ekin zotsan, etab. Gaur egun askok asi bezala (NOR) jokatzen du. Ik. ási, laga.
ekiñáldi. 1. ekiñaldi, ekiñaldíxa. (b). izena. Saio luzea, lanaldia. Sesión de trabajo de cierta dureza o duración. Zu obetik jaiki orduko nik ekiñaldixa eindda neukan bedarra ebaitzen./ Liburukote orrek ekiñaldi ederra dauka leitzen.
Ik. egiñáldi. 2. ekiñaldi, ekiñaldixa. (b). izena. Hasialdia, jardun aldia. Envite, acometida. Ekiñaldi baten ezin bozue pianua etxera jaso, bittan jasokozue.
ekonómika, ekonómikia. (a). izena. Cocina de leña y carbón. Berriz be ekonomikia modan jarri da./ Ekonomikiak majo berotzen dau etxia. Asmazio handia izan zen bere garaian. Gure amak dio lehenengo ekonomikak hasi zirenean zenbaitek KALÁMONIKIA deitzen ziola: Beketxeko gizona burdixakin, da: —Nora zoiaz ba?, ta —"kalamonikia" ekartzera, ori zeroi, ikusten eztan suoi, ori baforioi. Klem. Sin. goiko su (Eib.). Ik. tokámentu.
ekubilkára, ekubilkaría. (b). izena. IKUBILKÁRA. Ukabilkada. Puñetazo. Ekubilkaria emon zostan tripapian.
ekúlondo, ekúlondua. (a). izena. UKÓLONDO, UKONDO (ANG.). Codo. Ekulondoko miñez nago atzotik.
ekúlonduai mun émon ézindda. (d). esapidea. Ezin ailegaturik, diruz, batez ere. Sin poder besar el codo, literalmente. Se dice de quien no le alcanza el dinero. Dirua gutxi daukanak eta: ekulunduai mun emun ezindda; diru gutxin zera zuan ori. Klem.
eláu, eláua. (a). izena. ELADU. Helado. Soterak ELAD Orduan eladuak etzeban ainbeste zer. Kafia, kafia artzera.