Hiztegia
eginkízun. 1. eginkizun, eginkizúna. (c). izena. Quehacer, objetivo. Bergako alkatia ikusi dot Uberan. Eztakitt ze eginkizun ekarriko zeban.
2. eginkizun, eginkizúna. (d). izena. (eufemismoa.) Acto sexual, coito. Milla modutara esaten da ori be. Matrimoniuan baldin bada “eren eginkizuna ein ddabe”. Don. EGINKIZUNA EGIN. Ik. artuemon.
egíñal, egíñalak. (b). izena. Egin ahal den guztia. Todo lo posible. Egiñalak eiñ arren galdu ein giñuan, geixao zien eta.
EGI egiñála. 1. egiñala. (b). adberbioa. EGIÑALÁN, EGIÑALA GUZTIAN. Egin ahal guztian. A tope. Eurixa egiñala diardu./ Lana egiñala dauke.
EGI Ik. emonála. 2. egiñala. adberbioa. Egiten den heinean. Nik egiñala zuk jan eitten dozu./ Piezak egiñala almazenera bialtzen die. Ik. emonála.
egiñáldi, egiñaldíxa. (b). izena. Langintza bat egiten den aldi bakoitza. Sesión, tanda, fase. Ogixakin negozio aundixa dauke. Barikutan, iru egiñaldi-ta eitteittue./ Autopistia bi egiñaldittan ein biar i dabe.
Batzuetan "narruta-saio" esateko ere bai. Atzo etxakixat zenbat egiñaldi ein giñuzen.
egiñáriñ, egiñaríña. (c). adjektiboa. Sutan gutxiegi egondakoa. Dícese de la comida poco hecha, que ha estado poco en el fuego. Legatza etzeuan txarra baiña egiñarin samarra. Ik. erreariñ.
egitteile, egitteilía. (c). izena. EITTÉILLE. Gauzak egin egiten dituena; hitz egin eta esan bakarrik ez, egin ere bai. Se dice las personas activas, que gustan de hacer cosas. Aura igual ezta oso argixa izengo baiña eitteilia bai./ Gure errixan barriketoso asko ta eitteile gutxi.
EITT
egitteko, égittekua(k). izena. ÉITTEKO, ITTEKO. Egitekoak. Quehaceres, deberes. Lana aintze jakonian beti izaten dau eittekon bat./ Eibarrera noia, an be badauzkat eittekuak eta.
Singularrean oso nekez. ITTEKO, -uak ahoskatu ohi da gehienetan. éittekon bat eiñ. (c). esapidea. EITTEKUA EIÑ. Pikardiaren bat, barrabaskeriaren bat, gauza desegokiren bat egin. Umiak bakarrik lagaittuzu etxian? Eingo dabe eittekon bat./ Guk ein ddou eittekua!
egitteko tabakorri, égitteko tabákorrixa. (d). izena. ÉITTEKO T.. Tabaco de liar. Len zigarro-papel asko saltzen zuan eitteko tabakorrixa erretzen zuan, geixena ta. Ik. tabákorri.
egitteko txokolate, egitteko txokólatia. (c). izena. ÉITTEKO TX.. Chocolate negro, "a la taza". Eitteko txokolatia beltzaua izeten da.
egittura, egitturía. izena. Candido Izagirrek azalpen hauek ematen ditu bere Antzuolako hiztegian: "Egittura bat emon: dar una forma; egittura txarrian jausi: caer en mala forma; egittura ederreko adarra; egitturaz ezagutu: conocer por las formas (las castañas)". Oraindik adinekoei entzuten zaie inoiz berba hau.
égixetan. adberbioa. Benetan. Oraingo umeen asmazioa, gurasoei benetan besterik ez baitiete entzun. Vocablo inventado por los niños en sustitución de benetan. Egixetan, egixetan; andereñuai ura bota dotse./ Eztakitt egixetan ala brometan esan daben. Sin. bénetan.
egódun, egodúna. (b). izena. Hegoak dituena. Alado, -a. Egodun guztiai botatzen zotsan tirua. Ik. mója egódun.
égoe, -i, égoia. (c). izena. Viento sur. Egoiak joten dabenian eitten ei dittu edurteik aundixenak. Uberan bi hegoe mota bereizten dira: Napar-egoia, Hego-ekialdekoa eta Atxbitarte-egoia edo -aizia, Udalatx aldetik, Hego-mendebaldetik, jotzen duena.
Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). egó-áize, egó-áizia. (b). izena. Viento sur. Sin. égoe, -i. egó-áizia euki. (b). esapidea. Zoro-haizea euki. Gaur kriston ego-aizia jaukak Potok. Sin. zoroaizia euki. égoiari bégira. (c). Cara al sur. Egoiari begira dago zuen basarrixa.